Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

areagotu, areago(tu), areagotzen 1 da ad aipatzen dena areago gertatu.

Mugikortasun horren ondorioz, era berean, ekoizpena oinarri transnazionalen gainean antolatzen hasi da, eta kontsumo-arauen mundializazioa areagotu da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Argia apurka-apurka areagotu zen, zeru gero eta garbiagoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.

Iberiar penintsulan, Hego Italian eta Sizilian bakarrik areagotu zen eta azken-azkeneraino jarraitu Erdi Aroko denboraldiaren hasieran egindako aurrerapena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Lehen doinuekin batera areagotu zen entzuleen isiltasuna, eta ikus zitekeen, usain zitekeen, barrenda zitekeen, gizonen egonezina, haien urduritasuna, erabat ez ulertu baina barruraino abian sartzen zitzaien musika hura entzutean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 227. orr.

Gero, kolpe-hotsak areagotu ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

Baina, horrez gainera, izugarri areagotu ziren europar ekoizpen-aparatuaren premiak (lehengaienak), eta, horren ondorioz, modu ikusgarrian berpiztu zen kolonia-zabalkundearen ekimena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Industria-kontzentrazioa areagotu zelako, eta hirietako industria-jarduerak landa-eremuetara eta hiri handietatik txikietara desbideratu zirelako, gaindituko zuten merkatariek erresistentzia hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Eta lehenik kontatuko dizut, nola lehengoan, ez dakit eguraldi ezin hezeagoa izan genuelako-edo, erreumaren seinaleak eta ondoreak areagotu zitzaizkidan, eta nola aitona Nikolasez oroitu nintzen oharkabean, baita gaitzak eragin zion dolorezko doloreaz ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.

Hala, adibidez, nonahi murriztu ziren enpresek eta kapitalek ordaindu beharreko zergak, nazioarteko konkurrentzia areagotu izanaren ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Gure eroste-ahalmena areagotuko da etorkizun hurbilean ere: ardoak, boilurrak, kabiarra, foie-grasa eta, Erroma klasikoan bezala, gutizia eta produktu exotiko ikaragarri garestiak (baita horien suzedaneo on eta txarrak ere, patrika apalagoen eskura) ikusiko ditugu denda asko-askotan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

Aurrera egin ahala, ordea, sentsazioa areagotuz joan zitzaion, hats moduko hura gero eta biziago nabaritzen zuen garondoan: epel, heze, itsaskor.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

Planeta honetan agertu ginenetik -duela 4-5 milioi urte-, gure elkartze sexualak areagotuz joan dira, bai maiztasunaren aldetik eta bai kalitatearen aldetik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.

2 (du aditz gisa)

Estatu Batuetatik kanpo, petrolioaren bigarren krisialdiak eragindako trukearen baldintzen degradazioa ere areagotu zuen. Ez zuen gure samina areagotu nahi, ondo dakit hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Bilbon izango zuen elkarretaratzearen perspektibak areagotu egin zion pausoen erritmoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Zerk areagotu die, ordea, urduritasuna?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 198. orr.

Eguraldiaren aldaketa mendearen hasieratik sumatzen zen, eta uzta txarrak eta goseteak areagotu zituen; 1315-1317ko goseteak, adibidez, Iparraldeko Europa osoari eragin zion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Nola bainekien, halaber, ezen ene pentsu eta erreflexione guztiak ezin izan zitezkeela sukai berriak baizen, ene barrengo sua areagotuko zutenak, hala permatu eta entseiatu nintzen, handik harat, anaiaren eta Elbiraren urratsen eta aztarnen isil-gordean jarraikitzerat, egia neure begiz frogatu ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

Horrela bada, produktu gehiago izateak gaitasunak eta aukerak areagotu ditzake, baina ez nahitaez, hori ez da azken helburua, bidea baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 289. orr.

Agintariek haren aurka hartu zituzten neurriek areagotu baizik ez zuten egin liburuaren ospea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.

I. jaunari, areagotuak baitzituen ikusmena eta estetikarekiko sentiberatasuna, bereziki jasangaitz zitzaizkion aldaketa horiek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Gosearen gezi hilgarriak bota eta suntsitu egingo zaituztet; gosea areagotuko dizuet, ogi-hornidura guztia kenduz.  Elizen arteko biblia   Ez 5,16

Ez areagotu bihotz-saminduaren nahigabea, ez itxaronarazi zeure emaitza beharrean dagoenari.  Elizen arteko biblia   Si 4,3

Kontsumoarekin ere antzera gertatzen da: interes tasak apalagoak direnez, merkeagoa da kontsumitzaileentzat ere kreditua eskatu eta gastua areagotzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

3 (egin aditzarekin)

Lehendik ere astunegia zirudien kargari zioten narda areagotu egin zen fiskoaren gosearen gai zirela ikustean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Iskanbila areagotu egin zen, amorru betean egiten genuen oihu, inolako frogarik gabe sinetsi genuen komunistaren edo juduren baten boikotagatik joan zela argia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Munduko biztanleriaren arteko desberdintasunak areagotu egin diren neurrian, txiroen egoerak ere okerrera egin du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 304. orr.

Zeren, gizon zuriak indiar horien lagun egin zirenetik, berretu, emendatu eta areagotu egin baitziren borroka haiek, gizon zuriek bulkaturik, eta hargatik jartzen zituztela zentinelak eta begiraleak gauez ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 563. orr.

Eguerdia hurbilduz joan heinean bihotzaren erritmoa bizkortu eta urduritasuna areagotu egin zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.

Gero, zaletasun hura areagotu egin zitzaioan, noiz eta, Oñatiko unibertsitatean studiatzen ari zela, bertze pintore bat ezagutzeko parada izan baitzuen, ez nauk oroitzen orain haren izenaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 118. orr.

Eta, behin haserretzen bazen, haren kolerak ez zuen ematzeko husgunerik, ez baretzeko atseden-lekurik edireiten: aitzitik, handitu eta areagotu egiten zitzaion, harik eta mihian eta odolean lehertzen zitzaion arte, or errabiatu bat iduri, adausia eta ausikia baterat zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Ekonomilarien abstrakziorako eta ereduak erabiltzeko joera nabarmen horrek areagotu egiten du egoera edo gertakari baten aurrean hipotesiak ezartzeko jaidura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Garapen iraunkorraren helburuak eta garapen global baten izaera integratzaileak areagotu egiten dituzte instituzio nazionalentzako zein nazioartekoentzako arazoak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Tiberiok areagotu egin zuen Lege Papiarraren gogortasuna, eta debekatu egin zion hirurogei urteko gizon bati berrogeita hamar urte baino gutxiagoko emakume batekin ezkontzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 111. orr.

Fenomeno hori, dudarik gabe, areagotu egin zuen Bigarren Mundu Gerraren amaieraren ondoren izan zen industria-trukeen liberalizazioko mugimendu orokorrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Halako apreziazio batek estatubatuar enpresen lehiakortasun/prezioari eraso egiten zion, eta areagotu egiten zuen merkataritza-defizita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Haren aurpegian islatuta zegoen xalotasunak, bestalde, xarma areagotu egiten zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 111. orr.

Eta bere zaletasun berriak zaharra areagotu besterik ez zuen egin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ezin konta zitzakeen iluntasun areagotu hartan, baina armada handia zelakoan zegoen, milaka eta milaka gizaki.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

1793an Pekingera iristea Perry komodoroaren eskoadroia Yedo badiara hirurogei urte geroago iristea bezain froga argigarria izan zen Mendebaldearen botere areagotuarena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

5 errealitate areagotu (corpusean ez dago; ETCn 137 agerraldi)

Errealitate areagotua benetako mundu fisikoaren zuzeneko edo zeharkako ikuspegi bat da, zeinen elementuak areagotuak (edo osatuak) agertzen diren ordenagailuz sortutako estimuluen bitartez, esaterako, soinuak, bideoak, grafikoak, edo GPS datuak. ETC-entziklopedia   Errealitate areagotu, Wikipedia

Eta input horien izaeraren arabera, errealitate fisiko, errealitate birtual eta errealitate areagotua bereiz ditzakegu. ETC-literatura, saiakera   Bihotzean daramagun mundua, Maite Darceles, Alberdania, 2018

Eta Paulo Correa da Silvak Vicomtech enpresarekin errealitate areagotuari buruzko lana egin du. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-24

Errealitate areagotuaren teknologiarekin, ordea, erabiltzaileak mundu erreala ikusten duen bitartean, alegiazko irudiak mundu horretan gainjarrita agertzen zaizkio. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-19

Eta errealitate areagotuak hartuko duen garrantziaz ere adibide harrigarriak eman zituen. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-11

Iragan urteak utzitako berrikuntza teknologikorik azpimarragarriena da Googleren errealitate areagotuaren proiektua. ETC-prentsa   Berria, 2013-01-23

Doc doktoreak (Christopher Lloyd) Hill Valley herria ikusten du betaurreko berezi batzuekin, errealitate areagotuarekinETC-prentsa   Berria, 2015-10-21

Sistema horretan bi teknologia motak egiten dute bat: errealitate areagotuko teknikek eta denbora errealeko elektroentzefalograma teknikek (EEG). ETC-prentsa   Argia, 2014-06-01

Pokemon Go, errealitate areagotua erabiltzen duen aplikazioa, nagusi bihurtu da kalean. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-21

Errealitate Areagotuak errealitate fisikoan dagoenari gauza gehigarriak eransten dizkio, pantaila baten bitartekaritzaren bidez. ETC-prentsa   Berria, 2016-09-17

Fikzioa eta egiazkoa horrela nahasteari errealitate areagotua deitzen zaio eta batek daki nora eramanen gaituen. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahaleginak areagotu egin (3); aldea areagotu egin (3); arazoa areagotu (6); arazoak areagotu egingo (3)

areagotu ahala (10); areagotu baino ez (34); areagotu baizik egin (3); areagotu baizik ez (10); areagotu behar dela (3); areagotu beharko (4); areagotu beharra (5); areagotu besterik ez (24); areagotu da (19); areagotu daiteke (5); areagotu daitekeela (3); areagotu dela (7); areagotu delako (5); areagotu dezake (6); areagotu dira azken (3); areagotu direla (6); areagotu diren (6); areagotu ditu (16); areagotu dituela (8); areagotu ditzake (3); areagotu du (31); areagotu duela (11); areagotu duen (3); areagotu dute (16); areagotu dutela (3); areagotu edo (3); areagotu egin behar (7); areagotu egin beharko (3); areagotu egin da (34); areagotu egin dela (16); areagotu egin dezake (3); areagotu egin dio (3); areagotu egin dira (27); areagotu egin direla (9); areagotu egin ditu (5); areagotu egin du (18); areagotu egin dute (7); areagotu egin omen (3); areagotu egin zen (32); areagotu egin zion (3); areagotu egin ziren (27); areagotu egin zituen (6); areagotu egin zitzaion (14); areagotu egin zitzaizkion (3); areagotu egin zuen (22); areagotu egin zuten (8); areagotu egingo da (11); areagotu egingo dela (3); areagotu egingo dira (4); areagotu egingo du (5); areagotu egiten da (23); areagotu egiten ditu (4); areagotu egiten du (27); areagotu egiten duela (5); areagotu egiten dutela (4); areagotu egiten zion (4); areagotu egiten zuen (15); areagotu egiten zuten (8); areagotu ere egin (4); areagotu ez (5); areagotu genuen (3); areagotu nahi (13); areagotu zidan (6); areagotu zion (3); areagotu ziren (26); areagotu zituen (9); areagotu zitzaidan (4); areagotu zitzaion (11); areagotu zuen (24); areagotu zuten (4)

arriskua areagotu egiten (3); arteko aldea areagotu (3); arteko borrokak areagotu (7); asko areagotu (8); aurkako erasoak areagotu (3); beldurra areagotu (8); berriak areagotu (3); borroka areagotu (3); borrokak areagotu dira (8); desberdintasunak areagotu egin (4); edo areagotu (4); egoera areagotu (4); eraginkortasuna areagotu (3); erasoak areagotu egin (3); ere areagotu egin (5); errepresioa areagotu (4); ezinegona areagotu (4); eztabaida areagotu (4); garrantzia areagotu (5); gatazka areagotu (7); gogoa areagotu (5); gosea areagotu (3); guztiak areagotu (3); hilabeteotan areagotu (3); hori areagotu egin (13); hori areagotu egingo (4); hori areagotu egiten (7); horiek areagotu egiten (4); horrek areagotu egin (8); horrek areagotu egingo (3); horrek areagotu egiten (13); hura areagotu (5); indarkeria areagotu egin (6); inpresio hori areagotu (3); interesa areagotu (3); izanak areagotu (3); izugarri areagotu zen (3); jakin mina areagotu (5); jazarpena areagotu egin (3); joera areagotu egin (4); joera hori areagotu (7); kezka areagotu egin (4); kezka hori areagotu (3); kontrola areagotu (3); kontrolak areagotu (5); kontsumoa areagotu (5); krisia areagotu (10); kritikak areagotu (4); lana areagotu (3); lehia areagotu (3); liskarrak areagotu (7); malgutasuna areagotu (4); mina areagotu egin (4); nabarmen areagotu (6); nahasmendua areagotu (3); nazioarteko konkurrentzia areagotu (3); neurriak areagotu dituzte (4); neurriak areagotu zituzten (3); nola areagotu (4); pobrezia areagotu (4); politika areagotu (3); politikoa areagotu (3); prekarietatea areagotu (5); presioa areagotu (7); protestak areagotu (4); sakabanaketa areagotu (3); samina areagotu (3); segurtasun neurriak areagotu (12); sufrimendua areagotu (6); tentsioa areagotu egin (3); tentsioak areagotu (3); urduritasuna areagotu (4); zalantzak areagotu egin (3)

boterea areagotua (4)

areagotuko da (7); areagotuko dela (3); areagotuko den (3); areagotuko dira (5); areagotuko direla (10); areagotuko ditu (9); areagotuko dituzte (3); areagotuko dituztela jakinarazi (3); areagotuko du (16); areagotuko duela (6); areagotuko dute (3); areagotuko lirateke (5); areagotuko litzateke (3); areagotuko luke (4); arriskua areagotuko (3); asko areagotuko (6); erasoak areagotuko (3); ongizatea areagotuko (5); prekarietatea areagotuko (3); protestak areagotuko (3)

areagotuz doa (10); areagotuz doaz (3); areagotuz joan da (3); areagotuz zihoan (6); hori areagotuz (4)

arazoak areagotzen (3); areagotzen ari da (23); areagotzen ari dela (8); areagotzen ari den (6); areagotzen ari dira (28); areagotzen ari direla (6); areagotzen ari zela (4); areagotzen ari zen (4); areagotzen bada (3); areagotzen da (13); areagotzen dio (6); areagotzen dira (6); areagotzen ditu (6); areagotzen duela (5); areagotzen duen (4); areagotzen dute (12); areagotzen dutela (6); areagotzen duten (8); areagotzen joan (3); areagotzen zen (4); areagotzen zion (3); areagotzen zioten (4); areagotzen zituen (3); areagotzen zuela (3); areagotzen zuen (6); arriskua areagotzen du (3); arteko tentsioa areagotzen (3); balioa areagotzen (3); borrokak areagotzen ari (4); da areagotzen (3); edertasuna areagotzen (3); efektua areagotzen du (3); ekintzak areagotzen ari (3); erasoak areagotzen (3); ere areagotzen (3); erresistentzia areagotzen (3); gaitza areagotzen (3); hazkundea areagotzen (3); hori areagotzen (3); indarkeria areagotzen ari (3); itxura areagotzen (3); izateko arriskua areagotzen (4); kezka areagotzen (4); krisia areagotzen (3); lehia areagotzen (3); neurriak areagotzen ari (3); prekarietatea areagotzen (3); sufrimendua areagotzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus