Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bilboko area osoan eraiki beharreko kopurua 2.000 biztanletik gorako udalerrien artean ere banatzeko proposatu zen. Berria - Harian 2005-06-15
Bilbo Handiko Planak berebiziko garrantzia du, area horretan bizi baitira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanle guztien erdiak, eta, gainera, oso egoera berezia du lurralde antolamendu edo sozio-ekonomia direla eta. Berria - Harian 2005-06-15
Gaur egun dagoena sekulakoa da, eta, beraz, aurreneko erronka izango litzateke behar bezala antolatzea area osoan bizi diren pertsonentzat. Berria - Harian 2005-06-15
Erakundeek area funtzionalen mailan ekonomia jarduetarako orubeen kudeaketa egin ahal izateko tresnak sortu eta garatu behar dituzte. Berria - Ekonomia 2004-12-23
Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak Legebiltzarrean azaldu zuenez, "azpiegituren lotura txarra, azpiegituren eta area logistikoen arteko loturak eta trenbide sarea dira EAEko garraio sisteman ditugun zulo beltzak". Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Manuel Pablok behin baino gehiagotan lortu zuen area ingurura iristea, baina erdiratzeko arazoak zituen. Berria - Kirola 2004-09-29
Yestek zelai erdiko lema hartu eta ezker-eskuin baloi bikainak bidaltzen hasi zen, bai Ezquerrori, bai Etxeberriari, eta Urzaizi ere pase arriskutsuak eman zizkion turkiarren area ertzean. Berria - Kirola 2004-10-01
Area ertzetik baloia gurutzatu zuen, eta Oliver Khan gelditzen saiatu ere ez zen egin barrura zihoalakoan. Berria - Kirola 2004-06-16
Tarteka horma biko batzuen bidez bulgariarrak Sorensenen area barrura baloiarekin iristea lortu zuten, eta Stialian Petrovek izan zuen gola sartzeko aukerarik garbiena. Berria - Kirola 2004-06-19
Ronaldo area barruan agertu zen, falta jaurtiketa bat sarera errematatzeko. Berria - Kirola 2006-04-09
Tarteka horma biko batzuen bidez bulgariarrak Sorensenen area barrura baloiarekin iristea lortu zuten, eta Stialian Petrovek izan zuen gola sartzeko aukerarik garbiena. Berria - Kirola 2004-06-19
Campbell jaun eta jabe izan zen bere area barruan, bere gorputzkera handiarekin ez zegoen errematatuko zuen suitzarrik. Berria - Kirola 2004-06-18
Area handian kokapen onean maisuak eta itxuraz arriskurik gabeko egoera arriskutsuena bilakatzen trebeak, ezerezetik urrea lortzen dutenak. Berria - Kirola 2004-06-22
Simeonek sartu zuen gola bere atean, Karpinek area txikira eginiko erdiraketa bat gaizki aldendu ondoren. Berria - Kirola 2004-03-14
Kroazia 1-0 aurreratu zen azkar, Niko Kovacek area txikiko jokaldi nahasi bat aprobetxatuz. Berria - Kirola 2004-06-22
Nola kalkulatzen da poligono erregular baten area? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 141. orr.