Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta orduan ezkerrak are sakonago egiten du dantzan tekla beltzen gainean, eta orduan auzokoa geratu egiten da, eta kaleaz bestaldean hortentsiek ikusten uzten ez duten leiho bat zabaltzen da. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 65. orr.
Kuban zaila da auto bat edukitzea, eta are gaitzago auto horrek funtzionatzea edota gasolina lortzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.
Halarik ere, berez horren agerikoa den hori are argiagoa da hitzez zehaztuta, bere horretan iraungo baitu bestela zalantzak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 23. orr.
Eta are dotoreago izango da oihalak haize alde zabaltzen dituztenean. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.
Nik berarekin nengoen guzti-guztietan jotzen nuen kanpaia, atsegin bainuen oso bere gorputz beroa ondoan sentitzea eta, are atseginago, bere esku handiak ene izterrak, lepoa, bular aldea eta hankartea laztantzen sentitzea. 00AranA01¬
Antzeko arazoak sortu ziren John jaio zenean, eta gauzak are zailagoak izan ziren Michael sortzean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 28. orr.
Are hobeto topo egingo balute. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 163. orr.
Kale are estuago batera jiratu eta ezker-eskuin begiratu ondoren lasto makilatxoz osaturiko errezela zeharkatu zuen emakumeak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.
Ni are urduriago nengoen eta sutan jartzen hasia nintzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 32. orr.
Beste aldean iluntasuna, eta harantzago hormak, eta are harantzago helduen iluntasun ikaragarria, zalapartari eta dardarati, leihoetan gora eta atearen zirrikituetan hatzak sartuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.
Gero, are ahots ozenagoz, esan zien denei: Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 73. orr.
Tradizio baten arabera, are gorago jo zuen Cyril Tourner-en urguiluak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 130. orr.
Eta mozorroaren barrutik are amultsuago heltzen zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 173. orr.
Bizitza berez zaila bada, are zailagoa da bizitzari zentzurik ikusten ez bazaio, baina neke horretaz jabetzen garenean soilik hasten gara bizitza ulertzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.
Baina apur bat geroxeago, pentsamendu are ezkorrago batek harrapatu du: agian aspertu egiten dut. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 64. orr.
Eta gorputzez bikaina bazen, izaeraz are bikainago. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 118. orr.
-Eta zenbat kobratu nahi duzu bi eguneko lanagatik? Bihar eta larunbatean? Etxe handi xamarra daukat, hori jakin behar duzu, eta etxe berria are handiagoa da. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 19. orr.
Salarik sala erakutsi digute eta kanpotik zuria bada barrutik are zuriagoa da dena, pasilloak zuriak, egongelak zuriak, logelak zuriak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.
Hark ere jantzi kurduak zeuzkan, baina nire amarenak baino are politagoak iruditu zitzaizkidan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 14. orr.
Doinu geldoek are motelago egingo lukete giroa, eta kalejirak jarri ditu Ramonek hasteko; halaz guztiz inor ateratzen ez dela-eta, begiraleak arduratu dira martxa sartzeaz: Juan Luisek atera du neska multzo bat erdira, eta gauza bera egin du Elik mutilekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.
Are amorratuago gizona eta haren ahaideak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 100. orr.
Aldiz xantre abiatuz geroz ez zen gehiago plazetan agertzen, are gutiago toberetan, Barnetxe erretoreak debekatua baitzakon. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.
Izatekotan ere, Danelenganako are erruki gehiago sentitzearen beldur izango nindukek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.
Une honetan, ordea, desagertu da esnatzean izan dudan sentsazioa eta idazkuntza premia bihurtu zait berriro, are indartsuagoa ametsak justifikatu duenetik). Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.
Are hobeto, orduan! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 75. orr.
Are errazago Elgetak bi botoi gehiago erantsi zizkionetik. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.
Bihar, trenak are urrunago joango dira, nekearen nekez intzirika dabiltzan errailen gainean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 27. orr.
Sinbolismo hori are garbiago gelditzen da konturatzen garenean erdal liburuak ere parrastan saltzen direla han. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 133. orr.
Neskaren irribarrea are handiagoa egin zen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 13. orr.
Ordurako famatua zen Thomas literatura zirkuluetan, baina diruz eskas zebilen, are eskasago familia ugaltzean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.
Zutitu da eta are ozenago egin du barre. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 19. orr.
Geroxeago atera du ETAren gaia, ezagutzen dituela talde armatu horren nondik norakoak, eta Kolonbiako gerrilarekin alderatu du, hurbiltasunagatik are hobeto ezagutzen duena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.
Are apalago egin zizun, emazteari begiratu laburra egin ostean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 53. orr.
Hurbildu zaidan neska, jarri dizkin eskuak aulkian, egin zidan berriro irribarre - aurrekoa baino are seduktoreagoa nire pertzepzioaren arabera -, eta esan zidan: "A, libre dago? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 21. orr.
Iruditzen zait, jainkoak beren artean borrokan hasten badira, are zoritxar gehiago etorriko zaigula. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.
Mahaiaren erdialdean, bi entsalada-ontzi ederretan entsalada are ederragoak zeuden, edonork nahierara har zezan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.
Ni baino are bakarrago zegoen, arrotza egiten zitzaion herria. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 23. orr.
Beste lurralde batzuetan, are agerikoagoak, bi sistemok lurralde batean bizi baitira, albokide eta auzoko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.
Eta normalkuntzari begira arazoa larria bada, are larriagoa da prentsa abertzalearen kasuan, jarrera honekin, azken batean, erdarazko bertsioa jotzen baita normal-neutrotzat, eta euskarazkoa markatutzat; hau da, beren-beregi bultzatutakoak soilik onartzen dira euskal grafiaz: Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 29. orr.
Orri hauetan bertan datorren argazkian ageri da Artzapezpikua Donostiako agintari berriak agurtzen, bere bi idazkari pertsonal leialak ezker-eskuin dituela: apaiz gazte bat eta moja are gazteago bat, odisea-giroko ihesaldian laguntza handia eman ziotenak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 136. orr.
Hitz egiten zuen bezala idaztea are zailagoa egingo zitzaion, ez baitzuen inoiz ikasi. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.
Eta zerura begiratzen zuen sudur ttipia, buruaren erditik, eta honen azpian, batek daki nola, are eta perfektuago egiten zaituen inperfekzioa: hortz handiak estaltzeko ezpain mehe ezinduak, baina, aitzitik, nire musua ozenki erakartzen dutenak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.
Beste alde batetik, sedukzio-saioaren porrotak are erretxinago eta goibelago egin zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 76. orr.
Sanchez herritarren jarrera berean zegoen; jende guztiak erruduntzat jotzen zuen Garrota, eta batzuek are esaten zuten, errudun ez bazen ere, zigortu beharra zegoela, edozer oker egiteko gauza zen bihozgabea zelako. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 239. orr.
Are, zerbait esan zuela ere ziurta zezakeen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 55. orr.
Euskaldunon literatur entsaladari ere ez letorkioke batere gaizki erabili dituzten eta are erabiltzen ari diren errezeten ezagutza. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.
Adarra jo diet apur bat, eta are urduriagotu ditut, ez dakit neurriak hartu dizkidaten. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.
Eta horrek are gehiagotzen zidan ondoeza. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.
Gure arteko bakoitzak, eta ez soil-soilik ametsetan, hiltzen du bere gurasoa eta are guraso biak, haien ondotik bizirik irautearren. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.
Baina ideiarik zoroenak, are kriminalenak, aurrera eramatera ausartzen bada inor, orduan zer? Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.
Txiroen minaren eta itzalik ezaren aurrean, aberatsek soraioa eta are destaina beste erantzunik ez dute. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.
Are une hartan, altxor-ametsek hartua zioten asalduz burua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 137. orr.
Grinek edo gerrako premiek giza odola isurtzen erakutsi badute ere, giza jarreraren leungarri diren legeek ez lukete eredu basatia hedatzen lagundu behar, hau are eta kaltegarriagoa baita lege bidezko heriotza gauzak aztertuz eta itxurak zainduz egiten denean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.
1670eko ordenantzak are eta zorrotzagoa egin du auzibidea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Bero eta zoriontsu sentitzen nintzen, ferekatzen hasi nintzen eta hotzikaratxo bat igo zitzaidan eztarriraino; gidariak aurreko ispilutik begiratzen zidan, eta honek are eta asaldatuago jartzen ninduen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.
Zubigaineko kaminero-etxean gertatu zena kontatzen hasi orduko, gure gela txikia are eta handiagoa bihurtzen ari dela iruditu zait. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 194. orr.
Are eta areago, gero eta bereizezinago zitzaizkion egunak Morse andreari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.
Eta ez dezagun honetaz gehiago hitzik egin, Kondesa izango dun eta Santxika, nahiz eta hi are eta areago mintzatu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.
Era horretara baita, trumoi indartsuak astindurik, badirudi dena dardaratzen dela eta mundu zabalaren murru eskergak, bat-batean leherturik, bat-batean zabaltzen direla, kolpera baturiko haize bortitzak hodeia zulatzen duenean eta, beronen barruan sarturik, zirimolaka biratzen eta hodeiaren erdigunea hutsarazten eta ingurua are eta areago trinkoarazten duenean, arik eta, bere indarra eta oldar zorrotza makaldurik, zarata izugarriko burrunban lehertu arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Etxean jokatzea abantaila izan ohi da, derbietan are eta gehiago, baina kasu honetan ez da horrelakorik nabaritzen. Berria - Kirola 2004-01-04
Haien arabera, horrek kolokan jarriko lituzke oinarri sozialistak, eta gizartea are eta gehiago haserretuko litzateke. Berria - Mundua 2006-03-15
Are eta gehiago: fedea izango banu ere, ez dut inolako interesik Vermontera bizitzera etortzeko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.
Nahiago luke, are eta gehiago oraindik, zer esana emango zion zerbaitetan pentsatzeko gauza izango balitz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.
Adinean aurrera egin ahala are eta gehiago, seguruenik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 155. orr.
Seguru, oso seguru gainera, beste edozein ipuin bezala pasatuko zela, are eta gehiago zati nabarmenak apur bat txukundu eta orraztuz gero. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.
Areago - are eta gehiago -, han kanpoan zuriak zebiltzan eta haiei nola antzeman? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 327. orr.
Are eta gehiago egin nahi diat hire alde bizi haizen pobretasun horretan eta heure eginbeharrak egunero dakarzkian lan eta arduretan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 100. orr.
Datu hauek denak ere zalantzan jartzekoak dira eta sai, erroi, krokodilo eta elefanteei buruzkoak are eta gehiago. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 178. orr.
Dena dela, Chakiv Jelil Aljeriako Energia ministroak prezioak are eta gehiago garestituko direla aurreikusi du, "espekulazioa eta nazioarteko egoeraren ondorioz». Berria - Ekonomia 2004-05-11
Eta zuek, seme-alabok, ameskeria batean oinarritzen den haur-debozio horretatik are eta gehiago libratzen zaretenean, sinets ezazue, zuek ere ez diezue ezer zor egun batez argia ikusi ahal izateko odola eman zizueten gizaki horiei. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 291. orr.
produktuen eskala handiko ekoizpen, prestakuntza eta banaketa are eta gehiago zentralizatuko da;. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 36. orr.
Are eta gutxiago defentsako beharra apartekoa ez denean. Berria - Kirola 2004-04-15
Are eta gutxiago gure etsaiek nahi dutena dela jakinik. Berria - Mundua 2004-10-23
Hori baizik ez, hain gutxi non edozein unetan akaba baitaiteke ministro bat inolako eragozpenik gabe, are eta gutxiago tradizio literario gotor baten mehatxupean zegoen Ministro hau. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 127. orr.
Are eta gutxiago pasatze hori gazte eta berde garen urteetan gertatzen bada. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 15. orr.
Are eta gutxiago atzera nahian hasi, eta irteera aurkitzen asmatu ez genuenean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 216. orr.
Ez zen ezer, zerbait izanda, orkatilen edota belaunen pairamena, are eta gutxiago taxiaren gastua berdintzen bazuen; baina arimarena, hori, mingarria zen zinez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 232. orr.
Are eta gutxiago Le Roi du Champagne bezalako pertsonaia bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 278. orr.
Pentsatu dut lasaiago egongo zela General Sherman zaharra, hiru mila urteren ondoren ez zuela ezerk estutuko, are eta gutxiago euriak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 393. orr.
Ordutik aurrera, artistak ez zuen ikararik egin nahi izan, eta ez zuten berriro haren oinek Amerika zapaldu, ezta urtero-urtero Chicagon bere lanak erakusteko egiten zen erakusketara joateko ere, eta are eta gutxiago bere ospea handiagotu ahala Estatu Batuetako hainbat hiritan antolatu izan ziren museoko atzera begirakoetara. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.
Gauez behintzat ez, eta negua izanda are eta gutxiago", pentsatzen du jarraian bere begiak tontorrez tontor mugituz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.
Kondena are gehiago murritz ziezaioten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.
Minak, apaldu beharrean, are gehiago harrotu ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Ideia finko hura, bada, hilabete oso bateko mozkorraldiak are gehiago minberatua, bakardade guztizko hartan handituz eta handituz, daratulu baten gisan ari zitzaion barneratzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.
Hango jende saldoak are gehiago nahasi ninduen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.
Jadanik ezagutua zen, orain are gehiago, Colin Powell-en ordez kanpoko ministroa izanez Estatu Batuetan. Herria 2005-02-10
Gaiztoen sakrifizioak higuingarriak dira, are gehiago asmo txarrez eskainiak badira. Elizen arteko biblia EsZ 21,27
Hori, gure artean, oro har arraroxkoa izaki, are gehiago bere anaiarteko jendeetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Zintzoak lurrean izaten badu bere ordaina, are gehiago gaizto eta bekatariak! Elizen arteko biblia EsZ 11,31
Hizkuntzak, munduko edozein hizkuntzak, eta are gehiago hizkuntza agoniko batek, batu egiten du barrurantz, eta banatu eta bereizi kanporantz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.
Haren oihuak haran hegi batetik bestera aditzen ziren, are gehiago haize egunetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 184. orr.
Halako jokabideak ondo ikusiak zeuden ezkerreko ekintzaileen artean; are gehiago, liburuak lapurtzea ekintza iraultzailetzat hartzen genuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.
Bake honek ordea, bide ematen dio gaitzegiteari, ezen barkamenaren erraztasunak pizgarri bat eskaintzen baldin badio gaizkileari, are gehiago sustagarri emanen dio, gaztigurik ez izateko agintzak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.
Herriko plazan omen zegoen eskola; ez nekien nor nuen irakasle, are gutxiago ikaskide. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 29. orr.
Nik artean ikusi gabe neukan hiria, eta are gutxiago kai ikaragarri handi hura. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.
Nire egoeraz pentsatzen nuenean, ez nituen erabiltzen normalean erabiltzen diren hitzak, ez "haur bat espero dut", ez "haurdun nago", eta are gutxiago "haur-esperantzatan nago". Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.
Are gutxiago jakin zezakeen bere gogoetetan murgildua geratua zenik, baina hala irudikatu zuen, eta hala kontatu Mozarten bizitza-n. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 70. orr.
Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia deitoratzeaz gain, Urkulluren esanetan, "PSOEren gobernuarekin ez da ezer aldatu; are gutxiago, PPek bilatzen zuen Espainia bateratuaren ideia». Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Inork ez zuen espero Estudiantesen kontrako kanporaketa erraza izango zenik, are gutxiago Tau Baskoniaren oraingo egoera hauxe izango zenik. Berria - Kirola 2004-05-30
Are gutxiago galdera hori. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 87. orr.
Eta horregatixe dago hau animaz beterik; barkamenik gabe hil zen jendearen alderrai ibiltze huts-hutsa, eta ez baitu lortuko barkamen hori inola ere, are gutxiago gutaz baliaturik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 78. orr.
Are gutxiago Bonapartiusek, baina badaezpada ere debekatu egin zien enperadoreak biolin jotzaileei musika jotzea, gerra kanpainak iraun zuen bitartean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.
Georgek ez ote zaitu beharko? Zer duzu, hain larria dena?"... "Familiako arazo inportanteak - esan dit -, eta Georgek ez du klase partikularrik beharko hurrengo bi asteetan, eta Erichek are gutxiago. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 120. orr.
Ez zegoen inola ere tsarraren mandatari arrunt baten kinkan; are gutxiago, inork ere ez zuen halakoa zela susmatu behar haren bidaia luzean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.
Juliak ez daki nola ezkutatu, are gutxiago liberak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 14. orr.
Egin beharrak oro beteko dituk baina bi gauza argi geldi bitez: lehena, ez dela frantses herritar bakar bat ere mugaren pasatzera haizu izanen autoritatearen, beraz hire baimenik gabe; eta, bigarrena, eskualde hartan ez dela neholaz ere apez ihardokitzailerik onetsiko, eta, are gutxiago, lehengo eginkizunak bete eta iraultzaren kontrako propaganda egiten duenik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
Zineman nuen ikusia antzeko zerbait, Werner Herzogen film batzuetan, baina ez nuen uste inoiz horrelakorik benetan begien aurrean ikusiko nuenik, are gutxiago astegun buruzuri batez Orexako plazan eta Lauaxetaren aldamenean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 83. orr.
Are gutxiago eskualde osoarena, herrialdearena. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 15. orr.
Are gutxiago bat-bateko egoeretan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 180. orr.
Bai, badakit literaturzale gehienek ez dituztela estimu handian; eleberriaren diktadurak bizi gaitu, eta ipuinak ez du horrenbesteko itzalik gurean, are gutxiago hainbat egileren narrazio laburrak batera aurkezten dizkiguten bildumek. Berria - Kultura 2004-11-13
Nik, berriz, itxaroten jarraituko dut, gero eta areago zu goretsiko. Elizen arteko biblia Sal 71,14
Horregatik pentsatzen dugu batak bestea ordezten dutela teoria zientifikoek, gero eta areago hurbildu nahirik teoria idealera, errealitatearen irudikapen behin betikoa emango duenera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.
Harengana bultzatu zuen, gero eta areago, senarrarekiko urruntasunak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 234. orr.
Ongizatearen Estatuari egozten zaion eginkizuna aldatzen da, bere funtzio nagusia gizarte mailako istiluak eragoztea bilakatzen baita gero eta areago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 145. orr.
are argiago (16); are arrazoi (20); are ederragoa (12); are errazago (11); are eta (371); are eta gehiago (106); are eta gutxiago (55); are eta zailagoa (12); are garrantzitsuagoa (23); are gehiago (1808); are gehiago esango (11); are gehiago harritu (15); are gehiago kontuan (19); are gogorrago (12); are gogorragoa (13); are gorago (17); are gutiago (144); are gutxiago (706); are gutxiago oraindik (11); are handiago (12); are handiagoa (84); are handiagoa da (20); are handiagoa izan (11); are handiagoak (25); are harrigarriagoa (18); are harrituago (13); are hobeto (21); are ilunago (11); are indar (14); are ipuin (18); are ipuin zoragarriagoa (18); are larriago (12); are larriagoa (53); are larriagoa da (24); are nabarmenago (15); are nabarmenagoa (29); are okerrago (99); are okerragoa (42); are okerragoa da (11); are ozenago (16); are urduriago (18); are urrunago (36); are you (21); are zailagoa (57); are zailagoa da (15); baina are (104); baina are gehiago (27); baino are (130); baino are gehiago (18); egoera are gehiago (11); eta are (1001); eta are eta (13); eta are gehiago (181); eta are gutiago (25); eta are gutxiago (218); eta are handiagoa (12); eta horrek are (32); hau are (17); hori are (45); horrek are (57); horrek are gehiago (18); orain are (17)