Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ardurenean pilota zen joko nagusia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 101. orr.
Lehengo denboretan, urrietan, ilun nabarra jadanik hor, usoek hartzen zuten beren pausa lekutzat haritz ondo bat edo pago bat, ardurenean toki berezi batzuetan, dena bixkar eta zuhaitz luze. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.
Lan bakoitza bere tenorean heldu zen eta ardurenean edo maizenean, etxekoak egin baino lehen, joan behar zenuen auzoko lanetara, sobera gibelatuak baitziren. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.
Ezbeharrak, ardurenean, zakurren odol gaiztoarengatik baino gehiago, nagusien arduragabeagatik gertatzen dira. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.
Horrela ezabatu dugu ardurenean errakuntzari eman ohi zaion kausa. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 223. orr.
Hiru gauza nituelarik oroitzeko, ardurenean, hiruetarik bat gogoratzen nuen eta azken biak burutik arras joaten zitzaizkidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.
Hemendik oren erdi baten bidea da doi-doia, gazte ginelarik segurik ez ginuen gehiago behar, espartinetan, ardurenean ortotsik, hemendik Urdantziako leporat, gero Urdiako leporat, edo berdin zuzenean gainez gain. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.
Bakotxak ahal duen bezala ardurenean berdin nehork ez baidio erakatsi nola bere burua hobeki baliatzen duen. Herria 2003-09-18
Gai-jartzailetza lantzen delarik zeharka lantzen da ardurenean. Berria - Kultura 2006-02-25