Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adarkada 1 iz abere batek adarrez jotako kolpea.

Bi lagun hil egin ziren adarkaden ondorioz, eta beste hamabost pertsona zauritu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Hamahiru puntada eman behar izan zizkioten adarkada ixteko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Haatik, ahariak bekokian adarkada jota ere ez nengokeen hain mindurik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.

Ehun zezenez goiti toreatu eta lau adarkada larri izan zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Abuztuak 24 dituelarik Bilbon zezenak Ordoñez bere kutunari adarkada ederra sartu dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 292. orr.

Bi zezenketariak -Curro Banderas eta Paco Corrales- izan ezik, biak ere digestioarena baino adarkada gogorragoetarat eginak eta usatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 177. orr.

2 irud/hed

Begiak itxita, adarkada batez, barruraino sartu nuen [zakila].  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Eskuak nire ipurmasailetan jarri zituen, nik adarkadak ematean bultza eginez laguntzeko asmoz edo.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus