Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arduratu, ardura(tu), arduratzen 1 da ad ardura hartu.

Erakundeko beste kide bat arduratu behar zen hartaz, hasieran, baina azkeneko momentuan gaixo jarri zen, eta nik ordezkatu behar izan nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 23. orr.

Halaz guztiz, gogoz kontrako dohain horrek bazuen oinarrizko akats bat; zeren eta jainkosa gutiziatsuak ahaztu egin baitzuen olinpiarren hilezkortasuna betiko gaztetasunarekin batera izaten zela, eta beste hilezkorrak eskatutakoa soilik emateaz arduratu ziren maltzurkeriaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Harrezkero, neu arduratu nintzen dendaz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 65. orr.

Dirua han zuten guztien Aitajaun izendatua zuen bere burua, nonbait, eta haietaz arduratu eta dirua aurrerarazten zien, harik eta etxea erosten zuten arte, eta ez zegoen bat bakarra ere bankuan dirutza galanta ez zeukanik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 8. orr.

Nire lana argitaratzeaz arduratu beharko nuen orain.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 114. orr.

Ia bazkari osoa papertxo batean idazten eman du, azpilekoaz arduratu barik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.

Bedeinkatua izan bedi zutaz arduratu dena!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 97. orr.

Bere dibortzioaz arduratu zen abokatuarekin hitz egiten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.

Ingalaterra, adibidez, Irlandako nazionalismoari apur bat amore emanagatik, aitzineko mendeetan eraikia zuen Indietako inperioa oso-osorik begiratzeaz arduratu zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 72. orr.

Deus arduratu gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.

Bigarrenik, zuri, Mr. James, entregatuko dizut originala eta zu arduratuko zara fotokonposaketa eta inprimategiaz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 68. orr.

Eta gurekin zihoan morroiari, zeinak ni zaintzeaz eta begiratzeaz arduratu behar baitzuen, erran zion:  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

-Bai, badakit -esan nuen nik-, kontsignazio orriaren eske etorri zara; aziendaz arduratzen zara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

Baina inor ez zen arduratzen ganbaran ahaztutako bilduma haietaz, eta, beraz, inor ez zen konturatuko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 21. orr.

Hala, medikuari deitu zioten; hartu zion honek pultsua eta ez zen asko-askorik poztu; ez zitzaion gauza ona zenik iruditu; hala, arimaren osasunaz, badaezpada, arduratzeko esan zion, gorputzarenak arrisku txarra zeukala eta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 201. orr.

Eleza har haien garaietan, zeruko indarrak, gizakiak bezain errukarri, munduko gorabeherez arduratzen ziren, eta Noraren aitak ere jainkozko ukitu batek jainkotutzat zeukan bere burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 51. orr.

Ekintza hauetaz arduratzen diren begiraleek eta gainerako langileek, berriz, hizkuntzaren aldetiko prestakuntza eta gaitasun berezia izan behar lukete.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 171. orr.

Damianek promes egin dio, bera arduratuko dela Leonen familia etorri baino lehen aspiradorea etxe osoan pasatzeaz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 99. orr.

Egoitza sartzean bezeroei ongi etorria egiteaz arduratzen ziren langile xarmant horiek agian jakingo zuten!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 72. orr.

- Errak, haren karrikatik pasatzen arduratuko gaituk ez, ikusteko dena ongi dabilanez?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Kategorikoki erantzun zidan: estomatologoak ez dira urdailaz arduratzen, ahoko infekzioez baizik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Sorpresa bat eman nahi zion, eta berriro ere etxeko gauzez arduratzen zela erakutsi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 178. orr.

Kapitaina hurbildu eta, bertze norbait iganarazi behar izanez gero, kasu emateko erran die zaharraz arduratu direnei.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 37. orr.

Ilehoriaren ama neskame lana egitera joaten zen txaletera, eta gainerakoak soroez arduratu behar ziren kondea gizentzearren.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

Bera arduratzen da -aldameneko gelarantz begiratu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Tales ez zen askorik arduratu zenbakiez; irudi geometrikoetan interesatu zen bereziki: zirkuluak, zuzenak, triangeluak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Ateneak, beti hartaz arduraturik, laino handi bat isuri zion gainera, feaziarren batek ikusi eta galdeka has ez zekion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 33. orr.

Askatasunaz, Justiziaz-eta kezkatu bai, baina gero emazteak azken hatsean munduratutako seme tontoaz arduratzeko potrorik ez zuen eduki, kabroia!     «Bizia lo», 2003 - 91. orr.

Hitzaldia bukatutakoan Olgarekin hitzegiten dut, kultur ekitaldiez arduratzen den gizarte-laguntzailearekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.

-Zalantzarik ez izan, jauna, zalantzarik ez izan, ni arduratuko naiz horretaz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 173. orr.

Aitatxi, orduan, osagarri betean baitzen oraino.. ø kanpoko sail bortitzez bezala etxe-inguruko hainbeste lan mota desberdinez arduratzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Bera gure kristautasunaz arduratzen zen batik bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Ekonomia, jatorrian, etxeko gobernamenduarekin zerikusia zuten ondasun eta arazoez arduratzen zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

-Arturrek irabazten badu, berriz, neu arduratuko naiz zuen bion arteko bakea egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 114. orr.

"Ze lore dira horiek? ", galdetu diote txanogorritxo hauek erretaguardiaz arduratu behar duen begiraleari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 39. orr.

Naturak zuzen jokatzen du beti, bere buruaz eta bere mende diren izakiez ez beste ezertaz arduraturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Ekuazioa xuxen betetzen zen soluzio diluituetan; inor ez bide zen arduratu soluzio kontzentratuetan, likido polar puruetan eta azkenon arteko nahasteetan egiaztatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Orain Sandra da bi hilabetean behin gizonari kartazala emateaz arduratzen dena; hartara, ez du zertan nire zuzendari-bulegora sartu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 27. orr.

Heldu zion lepotik besteari, eta edan egin zuen, gero bota zuen lurrera botila, eta besteak bizikletez arduratzen ziren bitartean, tabernan hasitako pixaldia amaitu zuen, kantuan:  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.

Charliek arduratu behar izaten zuen hartaz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.

Adio, eguerdiak jo du: aurki ez naiz zutaz gehiago arduratuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 43. orr.

Hezkuntza mundutarraz aita arduratu zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Elite politiko, ekonomiko eta militarraren beharrizan ideologikoez arduratzen dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

Hainbeste arduratzen gara geure gorputzaz! Hainbestetan jantzi, garbitu, zaindu dugu, bizarra moztu dugu, edaten, jaten eman diogu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

Esan nion Myrnari ziur nengoela bera ez zela gizon hartaz arduratuko interesgarria izan ez balitz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 32. orr.

Gainera, biak arduratzen ziren gorputza zaintzeaz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.

Haiek arduratuko ziren kudeaketak behar bezalakoak izan zitezen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 15. orr.

Konturatu gabeko norbait geratzen bada, arduratuko dira iragarkiak hori gogorarazteaz.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 10. orr.

2 da/du ad kezkatu.

Zer gertatu ote zitzaien Loxetakoei, hura zen arduratzen zuen gauza bakarra; zehatzago esateko, azaldu ote zen Miren babeslekutzat hartu ohi zuten zumarditik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 38. orr.

Eta zure alemanak izugarri arduratzen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 66. orr.

-Higatik benetan arduraturik eta ariman pisu handiarekin egon nauk, Hernando.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.

Nahiz berak, ni bezala, egunsentiaz batere arduraturik ez egon, eta kasernatikako hotsek eta zalapartek ez bestek kezkaturik eta ohetik jaikiarazirik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Bai, gogoan dut hozkailuarena, ez arduratu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 10. orr.

Ez zaitez arduratu nitaz... ez ezazu pentsatu zure ahizpa sarritan mozkortzen diren horietakoa denik... gaizki nago, neka-neka eginda... zikin sentitzen naiz... eta nerbioak lur jota dauzkat!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Hori al zen arduratzen hinduena?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

-Orduan ez arduratu, ze gauzak asko aldatu dira han.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 15. orr.

Bakarrik dago, eta ia ohitzen hasia da, edo ez dago, behintzat, aurrekoetan bezain arduratua.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 44. orr.

Ez arduratu: horrelakoetan errua ez baita zurea, komunikazio-tresnarena baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 74. orr.

-Baina... ondo geratuko da? -arduratu zen bat-batean Maria.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 15. orr.

-Ez zaitez horretaz arduratu, utzi gure eskuetan hori.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 30. orr.

Greg, hasieran, arduratu zen bere ikusmenaz, baina swamiaren azalpen espiritualak lasaitu zuen gerora.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Kokospekoa igurtzi zuen, arduratuta.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.

Izan ere, hitzen esanahiek ez zuten Poe bereziki arduratzen, ezta poemaren beraren esanahi orokorrak ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Matias ez zen arduratu pinportaren desplazamendua zela-eta, gero eta konbentzituago baitzegoen bere gorputza katu bat bezalakoa zela edo, beste era batera esanda, bere gorputza zela inori kasurik egin gabe bizi zen ente bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.

Fernandok ez arduratzeko esan zion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 25. orr.

Han goiko mendiburu zurian ez duzu ezertaz arduratu beharrik izango.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arduratu barik (6); arduratu behar (86); arduratu behar du (7); arduratu behar dugu (5); arduratu behar izan (8); arduratu behar izaten (7); arduratu beharko (27); arduratu beharko du (5); arduratu beharra (7); arduratu beharrik (20); arduratu da (55); arduratu den (19); arduratu dena (5); arduratu dira (20); arduratu diren (16); arduratu egin (7); arduratu egiten (6); arduratu gabe (43); arduratu izan (13); arduratu nahi (12); arduratu naiz (6); arduratu nintzen (16); arduratu ohi (6); arduratu ondoren (5); arduratu zen (109); arduratu ziren (29); asko arduratu (8); askorik arduratu (5); bakarrik arduratu (9); batere arduratu (10); batere arduratu gabe (5); bera arduratu (19); bera arduratu da (7); bera arduratu zen (7); buruaz arduratu (6); ez arduratu (50); ez hadi arduratu (5); ez zaitez arduratu (9); ez zen arduratu (5); ezertaz arduratu (8); gehiago arduratu (19); gehiegi arduratu (12); gutxi arduratu (5); hartaz arduratu (7); horietaz arduratu (5); horretaz arduratu (14); kasuaz arduratu (11); kasuaz arduratu zen (5); neu arduratu (8); neu arduratu nintzen (5); nitaz arduratu (7); zergatik arduratu (5); zertan arduratu (13)

arduratuko da (123); arduratuko dela (9); arduratuko den (34); arduratuko dena (8); arduratuko dira (30); arduratuko diren (6); arduratuko gara (9); arduratuko litzateke (6); arduratuko naiz (41); arduratuko nauk (6); arduratuko zela (11); arduratuko zen (15); bera arduratuko da (10); bera arduratuko zela (6); horretaz arduratuko (6); neu arduratuko naiz (16); ni arduratuko naiz (16)

arduratuta agertu (7); arduratuta dago (12); arduratuta dagoela (8); arduratuta daude (26); arduratuta daudela (5); arduratuta zegoen (5); arduratuta zeuden (6); oso arduratuta (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus