Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arduradun 1 iz zerbaiten ardura duen pertsona.

Erien arduradunei, gaixotasun hura sendoen erdialdekoaren eta Rohango Damaren baitan errotu zela iruditzen zitzaien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.

Dekorazioaren arduradunari deituko dio berriro, bere izenaz:  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 128. orr.

Eugin bildu esperientzia baliatu zuten arras ontsa Orbaizetako olaren eraikitzeko eta ibilarazteko, Rostaing arduradunarekin, zeinak Eugiko olaren segida eraman baitzuen urte parrasta batez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

Ebakuazio eremu eta udaleku urrunenetan ere andereñoak, elizgizonak, arduradunak bazirenez, etxeko ohiturei eusten ahalegindu ziren kolonia haietan (eskolak, euskal dantzak, erlijioa...), gerraren oldarrak erroak suntsi ez ziezazkien.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 27. orr.

Zeren eta horren estrukturaz ebaluaketa bat egin dute ministeritzako arduradunek, ondorioak txosten batean, uste dut, Bordaleko errektoreari emanak izan zaizkiola, eta horien ondotik beraz dugu bilkura hori.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 58. orr.

Baina hirian bazegoen arazo bat estorninoekin, eta zita egina zeukan udaleko parkeen arduradunarekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 129. orr.

Anton dauka bere ondoan, Basauriko arduraduna; behatz batekin ilea oharkabean kizkurtzen, ohi bezala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.

Ni naiz arduraduna eta nik egiten dut txostena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 124. orr.

Haiek errietak geltokiko arduradunarenak!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

- Bai, egun hartan motorren arduradunak, Roblesek zera esan zidaan, bizpahiru ordu gehiago sartzeko, hurrengo egunerako tren bat prest egon behar zelako, eta nik baietz, ez zidala larregi inporta.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 126. orr.

-Hala nahi badu, gizona denaren arduraduna da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 133. orr.

Arduraduna ere mintzagai izan dugu, gaur harrituta egongo zen ziur aski, beharrean inor ere azaldu ez denean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 56. orr.

Aitaren langileen arduradunarekin ezkondu eta harategi bat ireki zuen Spring Gardens ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

Gogoan harturik Frantzian 2000 urtea handikiro ospatzen dihardutela, egitarau berezi baten bidez hain zuzen, ez nengoke lar oker aristokrata aireko emakume gaztea ekimen horren arduradunetakoa dela esango banu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 67. orr.

Ni ez naiz tristura horren arduraduna, baina bizitza osoa daramat nondik datorkidan jakin guran, ibai arre eta lingirdatsu horren sorburua noraino iristen den irudikatu nahian.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

Lehengusuak burua atera zuen taxiaren leihotik eta polizia bati esan zion deitzeko elizako arduradunen bati, eta arduradunak esan zien Lloyd doktorea ez zegoela han eta zain zeuzkatela senargaia eta haren lekukoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 150. orr.

Transmisioen arduraduna ninduan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 338. orr.

Ni naiz HKBen arduraduna; egunean 24 orduz prest egon behar dut.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 55. orr.

Zu ez zara ekintza honen arduraduna.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 154. orr.

2003 honen hasieran berriro jo nuen harengana, Egunkaria-ren itxiera eta bertako arduradunen atxiloketa gertatu berritan, hain zuzen ere.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 13. orr.

Laguntzeko xedea agertzen zidan bai arduradunak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 16. orr.

2 (izenondoekin)

Literatur lantegiak modan omen daude, eta, Iturrinoren ustez, horrek erakusten omen du Dontsu Etxeko arduradun nagusiaren garaikidetasun noranahitarra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 189. orr.

Dallasko Herriko Etxetik ateratzen ari ziren hautetsi eta lekuan lekuko arduradun politikoak agurtu zituzten, hirian zeharreko ibilaldiari lotzear.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Baina ez zuen agerian aldarrikatu bere judutartasuna, eta predikari gisa Genevara joan zelarik, ikastetxeko arduradun nagusi egin zuten, hots, ministro esaten zaiona.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Badirudi hori gertatu dela, kontuan hartzen badira arduradun politikoek behin eta berriz gai honen inguruan egin dituzten adierazpenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 32. orr.

Presoak urrutiratzea, sakabanatzea, bakartzea eta setiatzea helburu zehatzekin egindako lanak dira, eta arduradun ezagunak dituzte, bulego jakinak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 12. orr.

Orain milaka iheslari pilatzen dira Perpinyako mugan, haien artean euskaldun anitz; izan ere, horrexegatik ez dago orain gurekin Lasarte, gure arduradun teknikoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 33. orr.

Vermonteko Burlingtondik hurbil zegoen trenbidea egiten ari zen langile talde bateko arduradun trebea zen Gage, eta istripu bitxi bat izan zuen 1848an.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Familia bera da, beraz, hilketa honen arduradun zuzena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta lanak ere zehaztu ditu: sukaldari, zuzendari, finantza-arduradun, psikologo eta auto-gidari (susmoa, beste lanbideren bat ahaztu ote zaien).  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 83. orr.

Nazio Batuen Erakundeko segurtasun arduradun Tun Myat bere kargutik kendu zuen herenegun, NBEko idazkari nagusi Kofi Annanek.  Berria - Mundua   2004-03-31

Alabaina, politikarien edo kultura arduradunen ahoetarik isurtzen zen hitz horrek, kolonialismoaren samin gustua zeukan enetako, hainbatetan gaitzetsi lehenagoko "jasankeriaren" beste apaindura bat zen, hots.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 85. orr.

Hamaseietarik zortzi hoberenak hautatuko zituen Patxi ATEko logistika arduradunak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 18. orr.

4 erdi mailako arduradun

IBMk duela zenbait urte enpresako goi arduradunen artean egindako ikerketa batek hauxe argitu zuen: kargu horiek euren lan orduen %78a komunikazioarekin zerikusirik zuten zereginetan ematen zutela, bai hornitzaileekin, bai enpresako erdi mailako arduradunekin, bai politikoekin edota beste enpresariekin hitz egiten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.

5 goi arduradun

Irakeko Barne Ministerioko goi arduradun bat eta haren bi bizkartzain hil zituen atzo erresistentziak Bagdaden. herria¬

Saddam Hussein eta haren aginteko beste goi arduradunak.  Berria - Mundua   2004-07-01

Gutunak saileko goi arduradun baten sinadura darama.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 110. orr.

IBMk duela zenbait urte enpresako goi arduradunen artean egindako ikerketa batek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 92. orr.

Etikarik gabeko portaera honek krisi larria eragin zuen NYT kazetan [...]: bost goi arduradunek dimisioa eman zuten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Geneak dira, garbi, animaliaren eraikuntzan goi-arduradun.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

6 merkataritza-arduradun

Espainiako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoko merkataritza arduraduna.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

LABeko Merkataritza arduradun Angel Miragaiaren hitzetan.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus