Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardura2 adlag maiz, askotan.

Aski ardura izkiriatzen genuen elgarri.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 19. orr.

Ez ezazula sinets mundu guzia, ardura gezurra erraten baitu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 97. orr.

Pariseko azken boneta buruan dutela, burutik oinetaraino txal handi batean bilduta, farfailezko mantelina aurpegian, begiak apal, sartzen dira emakumeak hondartza betetzen duten oihalezko etxola horietarik batean; istantean jalgitzen dira aztal-has, ardura belaunez beheiti ez doan artile marroizko atorra hutsa soinean, eta algaratan doaz lasterka murgil egitera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Alta basoilar bat ez da hain ardura ikusten orain gure mendietan, legez gerizatua izanik ere!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.

Minitela baliatzen duten guziek badakite hori dela solasketa batean ardura egiten den lehenbiziko galdea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 11. orr.

Horiek hola, ni ere, aitor dut, zakar eta hits ardura.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.

Ez ardura, baina, noiz behinka gertatzen zitzaion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 40. orr.

Ez dezaket hargatik erran, gaueko ibilaldi-ihesaldi horiek gozoak ez zirenik: tentsio handiko uneak bizitzen genituen, eta, ardura, aparkaleku abandonatu, anonimo eta zurpail argituetan trukatu hitz ahulek gure izpirituak garbitzen zituzten, itsas aldetik mehatxuz zetozen eurien gisa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

Ez niz ardura etortzen Baxenafarrerat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus