Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardozale izond/iz ardoaren zaleegia dena.

Ez ardozale, ez eta sesiozale ere, bihozbera baizik, baketsu eta ez diruzale.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,3

Zarauztarra da, eta ardozalea, ni bezala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

Ardo pixka bat eramanen diot agureari, ardozalea baita!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 206. orr.

Esna zaitezte, mozkor horiek, eta egizue negar! Egin garrasi, ardozaleok!  Elizen arteko biblia   Jl 1,5

Ez duzue jadanik ardorik dastatukoZoritxarrekoa Samaria, efraimdar mozkorren koroa harroxko, haran joriaren gainean garai zauden apaindurazko lore-sorta zimel, ardozaleen hiri!  Elizen arteko biblia   Jl 1,5

Antzinako ardozale bati trenbide istripu batean sekulakoa hartu ondoren, ezpainetan ardo pixka bat jarri zioten suspertzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 23. orr.

Bi ardozale barran, beste inor ez.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.

Gisela ardoarekin ailegatu zenean, poz-estasi eroan lehertu ziren, ardozale porrokatuak baitziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ez ardozale (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus