Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardotxo 1 iz adkor basotxo bat ardo.

Ardotxo bat hartzeko tenorea diagu!, eta mantala erantzi zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

-Uste nuen aspirinek ez zutela efekturik egiten, beti ere ardotxo bat zela onena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.

-Ateraidazu ardotxo bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Bihotza, bere zorioneko bihotza, pitin bat goraturik Centre Catalá hartan ardotxo bana joko zuten Tobiok eta Andresek, lagun biek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 100. orr.

Bigarren tabernan, ez naiz gogoratzen izenaz, "Zigor" agian, beste ardotxo bana eskatu genuen, eta hura ere jendez mukuru zegoen eta musika aurrekoan bezain ozen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 13. orr.

2 adkor ardoa.

Kantua amaitu zutenean, ardotxo txuritik eta kolore guztietakotik egin zuten trago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 219. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus