Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardora 1 iz errainua, isla.

Norberaren jarlekuaren gaineko lanparatxoa ere amatatzeko eskatua zitzaigun; dena ilun, kanpoko hondarraren ardora izan ezik: hegazkinaren hegalak ilargi-argitan diz-diz, hotz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Laino batzuk agertu ziren zeruan ilargia bildu nahirik, eta itsasgaineko ardora beldurrez dardarka zegoela zirudien ilargia noiz ezkutatuko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Ilargiaren errainu zilartsuak ardora zirudien itsasgainean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Argi zilartsu bat sartzen zen hondoko leiho txikitik, itsasoko gau-ardora zilartsuaren distiraz baitzeuden bertako kristalak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

Kaiko muturreraino goaz, haraino heldu beharra baitago ilargiak itsasgainari sorrarazten dion ardoraren tankerako distira bete-betean ederretsiko bada.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

Ordu erdiko arraunketara, itsasgainek ardoraren zilarrez behar dute: arrantza egiteko abelerarik onenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

2 ardoran ibili

- Ikusten bagaituzte, ardoran gabiltzala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus