Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardogile iz ardoa egiten duen pertsona.

Euriteek uzta ez hondatzea da orain ardogileen ardura; kalitate ona du fruituak, baina kopurua jaitsiko da.  Berria - Harian   2005-09-11

Kalitateari dagokienez, baikor dira ardogileak.  Berria - Harian   2005-09-11

Ardura bakarra dute orain ardogileek: euri zaparradarik ez izatea.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Ardoaren lehengaiak, orain arte, oso itxura ona du, baina azken txanpan eguraldia erabakigarria izango da, eta euriteek uzta ez hondatzea da orain nekazarien eta ardogileen buruhauste nagusia.  Berria - Harian   2005-09-11

UAGAk Arabako ardogileen sustengua eskatu zuen atzo, lehen aldiz, ordezkaritza lortu ahal izateko Errioxako Ardoaren Kontseilu Arautzailean.  Berria - Ekonomia   2004-07-13

Goizean goiz ardogilearekin joana zen hara, ea irakiten hasitako bi kupelekin zer egin zitekeen aztertzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus