Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adarjotze iz adkor adarra jotzea, iseka egitea.

A zer adarjotzea orduantxe, bere burua zinezko demokratatzat zeukan iraultzaile zintzo harentzako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 22. orr.

Hamaika adarjotze egina, Arrasate alde hartan ikasle ginela, napar kaxkarron bizkarretik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 61. orr.

Zalantzatan nengoen ea ez ote zitzaidan txuliatzen ari Parent doktorearekin batera, ez ote zen aurrez prestatu eta ederki burututako adarjotze bat hura guztia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 319. orr.

PPko eledun Leopoldo Barredak, berriz, Estatutu Proposamenaren tramitazioaren birmoldatzea "adarjotze hutsa" dela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Nik bai ez dakidala, bere hitzei eman dien tonuagatik, gaizki zuzendu duenarekiko aitzakia arroxinaz ala adarjotze jostarinaz ari zaidan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 80. orr.

Zorotzakoak, berriz, duintasun handiz zeraman jendearen adarjotzea, bai baitzekien denborak arrazoia emango ziola.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 32. orr.

Adarjotzearen makurra eta amesgaiztoaren mikatza!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Adarjotzetik hurbil dagoen film luze eta aspergarria.  Berria - Kultura   2006-03-29

Kosmogoniarik sendoena edo hausnarketarik serioena dirudiena noiznahi bilaka dakiguke boutade edo adarjotze susmo.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.

Zenbat aldiz ez ote zituen Feynman hark militarren txosten top secret-ak segurtasun-kutxa batetik beste batera aldatu, edo bere adarjotze-mezuak kutxetan bertan utzi, non eta Manhattan Proiektuan bertan, munduko lekurik seguruenean!  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adarjotze bat (4); adarjotze hutsa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus