Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kortsikako arditegi batean hatxeman du poliziak Ivan Colonna, duela lau urte ta erdi hurbil, Claude Erignac prefeta hil zutenaz geroztik ihesi zena. Herria 2003-07-10
Ardiak bidean lerroan zebiltzan gero, autoen pasaiak trabatuz eta pentze irekietan, belar berdez asetzeko, edo kartierreko arditegietan korbeetan behera dilindatzen zen soro idor nasaiaz bazkatzeko, trumilka sartuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 21. orr.
Arditegiko izkinetik so egiten dudalarik ibarrari, beldurrak hartzen nau. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 72. orr.
Xaxkitoineko arditegirat argia helarazteko. Herria 2001-01-25
Ondoan, arditegi berria, modernoa, hiru lau ehun ardi aise aterbetuko dituena, bazkatuko dituelarik neguminean artzainak eta deitziko oraiko tekniken arabera. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 7. orr.