Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardilarru iz ardiaren larrua.

Jaiki, ezpata bizkarrean hartu, eskuan azkon bat -zakurretatik eta gaizkileetatik babesteko-, estalki lodi bat jantzi -haizetik batesteko-, ardilarru bat hartu -gainean etzateko-, eta zerri arrak lo zeuden lekurantz joan zen, haitz baten azpira, Boreas haizetik babesturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 106. orr.

Otsoa ardilarruz datorrela esan ohi dugu.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Ardilarruz estalirik, egin behar zuen bidaiaren nondik norakoak imajinatu zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Motif hori berriro agertzen da Jasonen urrezko ardilarrua zaintzen zuen sugea gainditzen duenekoan eta Heraklesek egiten duen Zerberoren bahiketan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

Plajiatzaileen izpiritutik urrun eta erromantizismoaren lekuan kokatzen dela, hots, lekurik irrazional, erlijiotsu, antihistoriko eta aristokratikoenean; bada, agian otso bat edukiko genuke ardilarruaren azpian, zinezko erreakzionario bat.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.

Liburu batekin itzuli zen, ardilarru ondu beltzez forratutako bi sofaren arteko mahaitxoan utzi zuena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus