Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hilabete honen ezagupidea ematerakoan, negurako zezina eta okela, zerriki, ardiki eta behikiak prestatzen, halaxe margotu izan da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.
Haur denboran etxekoek horrat igortzen ninduten ardiki erostera. Herria 2005-04-28
Ondoren nahikoa ardiki, erreta, atera zuen Isidorak mahai gainera, patata frijituekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Igandeetan hain zuzen ere, jaikitzen ginenean, arratsalde minean, ardikia jaten genuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 61. orr.
Haur nintzenean ez zitzaidan ardikia laket eta luzaz mokofinarena egiten nuen denek errabiaz ahoratzen zuten hezur-kankail edo xungoaren aitzinean, Aiherrako zikiro besta batean, arrailduraren arrailduraz, oharkabean lau kostalet errerik irentsi nituen arte. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 54. orr.
Surik ezaz, ardikia gordinik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 157. orr.
Ardikia heldu eskuekin eta ahoratzen zuten, bai, baina patata frijituei inork ez heltzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Adiskidearen ahaideak ELB sindikatuko kideak ziren eta lekuan lekuko mozkinen partez, Zeelanda Berriko ardikia erosten atzematen baldin bazuten, bere barrabaskeriaren jakinean egongo ziren hiru egun baino lehenago Barnealdea deitzen zen eremuko lau kantonamenduetako jendeak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 173. orr.
Haragiari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan behikiak %3,6, ardikiak %4,6 txerrikiak %7,7 eta oilaskoa %9,9 garestitu ziren; Nafarroan behikiak igo ziren gehien (%4,5). Berria - Ekonomia 2004-01-16
Proteina guztiak ez dira berdinak; jaten dugun ardikiaren edo txerrikiaren proteinak ez dira bere horretan giza proteinaren ordeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.
Ardikiz elikatzen zarete, artilez janzten eta arkumerik ederrenak hiltzen dituzue, baina ez duzue artaldea zaintzen. Elizen arteko biblia Ez 34,3
Eskuetan duen platerean, ardiki-xerra bi, ilintien artean erretako patata bat, arroz koilarakada bat haragi-saltsan, eta kalabaza-xerra bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.
Tira, Petrusek eta bere gonbidatuek ez dituzte beren ardiki-xerrak albo batera utziko zuganako eta zure sentsibilitatearen alderako errespetuagatik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 167. orr.
Ardiki peza erraldoia naka-naka irensteari ekin nion, deus ez bailitzan, haurrak triste jarraitzen zuen bitartean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 56. orr.
Asea nintzen eta jakin izan baldin banuen, nihaurek sabeleratuko nuen ardiki puska madarikatua oro, egin nuen xantaia zozo horretan galtzeko partez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 58. orr.
Lau haizeetara behatu zuen ikusteko ardiki ekoizle ezagunik inguruetan bazenez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 173. orr.