Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardi (ETCn 15.128 agerraldi) 1 iz ugaztun hausnarkaria, iletsua, eskuarki talde handietan zaintzen dena.

Ardiak, ardiak...! esan zuen Kakok; haiek gu baino hobeto bizi dituk ze, gu beti ezean bizi baikara, eta ardiak, berriz, hezetik hezera!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 74. orr.

Ardien ekimenak ari gara ikusten, Dutertre eta biok.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

Baina gero Dolly ardia atera zuten laborategi batean, beste ardi baten kide, beste ardi baten klona, beste ardi baten ispilu bizia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

4 Ardien eta ahuntzen artegiak behar bezain handiak egin behar dira, alegia, abelburu bakoitzak izan dezala ez lau oin eta erdi baino gutxiagoko azalera, eta ezta sei oin baino handiagoa ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Jainkoaren deiari erantzunez, batzartu ziren ardiak, otsoak, zaldiak eta behorrak, lehoiak eta tigreak, zakurra eta katua, behiak eta ahuntzak, eta gainerako abere jende guztia... trikua izan ezik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 59. orr.

Ondoan, arditegi berria, modernoa, hiru lau ehun ardi aise aterbetuko dituena, bazkatuko dituelarik neguminean artzainak eta deitziko oraiko tekniken arabera.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Ardiak alatzen diren zelai gorrixka baten gainean trenkatzen dira mendiko gailurreriaren itzal zabalak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 158. orr.

Ez zien estimazio handirik gure artzainak: Urtarrilean tximeleta ikusi baino, otsoa ardi jaten ikusi nahiago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Gogoko zituen behiak eta ardiak; halere, ardiak ergel samarrak zirela esan ohi zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 66. orr.

Beste muturrean, ardiaren ileak 93 ºC-rainoko tenperatura irits dezake kanpotik tropikoetako eguzkipean, eta, aldi berean, fresko du barrualdea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Aurreko hanketatik heldu eta itxitura batean sartu du ardia.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.

Hamabi ardi, zortzi zerri eta bi idi hil zituen Altzinook haientzat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.

Ardiak inguru haietan ibiltzen zituen artzaina zekarten gidari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Ardi gainean ibiltzen jakingo duk hik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Ez didate askotan eskatzen, baina ez daukat inolako arazorik, ze umetan ardi artean hazi nintzen, nire aita artzaina izan zen eta.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 45. orr.

Ardiak ugalduz joango dira eta oso artalde ederra osatuko dute.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.

Ahmet bere zaldi gainean ibiltzen zen maiz eta, adiskideak berarekin eramanda, Irango lurretan sartzen zen, gero Araratera bueltan ardiak, moxalak eta denetik ekartzeko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 23. orr.

Beste hainbeste egingo luke artaldeko beste edozein ardirengatik ere.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 74. orr.

Eta ardi horiek material mekanikozko zalaparta hots izugarri batean doaz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 96. orr.

Halaxe da: lizar-bardak kimatu gabe gordetzen zituzten, gero neguan ahuntz eta ardiei emateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Denera, bost bat ardi eta ahuntzen bat edo beste akabatu ditu 280 kiloko hartz ar horrek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Aski luze, ibiltaria ardiei begira gelditzen da -zein erraz aurkitzen duten belarrik ziztrinena!-, eta ondorenean goraka egiten du arin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Maldan beherari ekin ziotenean Bran agertu zen, zopa eginda eta arnasestuka, ardien atzetik korrika ibiltzeaz nekatu antzean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 21. orr.

Gero, ardi bati bezala moztu zidan ilea, eta ez nintzen Jian ikustera joan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.

Sarri, gizakiak bi taldetan banatzen ditugu: artzainak eta ardiak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Katarsi baten bidez, noski, ardiak otsoa maite behar duen antzera, naturak erakutsitakoaren aurka.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 57. orr.

Ardi bat baino gehiago galdu dut arroiletan lepoa hautsita, edo katamotzak begiak erauzita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Jarraian, ardiak eta ahuntzak jeizten hasi zen, banan-banan; bakoitzarena amaiturik, arkume edo antxume jaioberri bat jartzen zion azpian.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 52. orr.

Orain behiz eta ardiz beteriko landak ari ziren ziztu bizian igarotzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 93. orr.

Neskatxa, ardi baten gisara hartua izan nahi ez, eta inondik ere ez zegoen prest amore emateko harik eta borrokarako grina asetzen zuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.

-Badakizu ardiarena egiten? -erantzun zioten telefonoaren beste aldetik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 45. orr.

Azkeneko Eguberrietan, hartu zian ardi bat lepoan, eta hamar egun pasatu zitian mozkor-mozkor eginda.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

-Argisentian nentorrelarik nire ardiekin, negarra ikusi dizut begietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 191. orr.

Azken hiru bagoiak hilzorian diren ardiz beteak daude... gosearen gosez ilea hozkaka kendu diote elkarri!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Eta Xalbadorrek gibela eta gibela egiten zuen, begiak ardi batenak iduri, harik eta, halako batean, zango bat belaunikatu, bertzea aitzinatu, eta erdi nigarrez erdi totelka erran zion arte:  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Aberatsak ardi eta behi asko zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.

Zaldiak eta behorrak arbolapeetan gorderik, behiak belar gainean etzanik, soilik ardiek jarraitzen zuten bazkan, ezer gertatuko ez balitz bezala.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.

-Daukadan gurin guztia salduta, ardi bat erosiko dut eta artzain bati emango diot zain dezan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 88. orr.

-Denborarekin ikasiko duk - jakinarazi zidan -, astemeak, behorrak, behiak, ahuntzak eta ardiak zeinen esker onekoak diren. 00AranA01¬

Amaiurko Iriartea baserrian ardiak eta behiak deizten, hantxe egongo zen kokoriko, eserlekua eskumenean eduki arren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Begien bistakoa da natura eta kultura elkartu eta gainditzen dituela: gasna biribil berde bi munduratzekotan, ardia eta pentoka behar dira, baina orobat giza ekina eta esku ahurretako mina.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.

Ardi bat eta bere bildotsa ebatsiak zituen Uharteko jaunaren lurretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Ahaztu gabe ardi oro, ardi bakoitza artzain dela: bere eta ardi hurkoen artzain.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Ordubete igaro eta gero ere, lotuta jarraitzen dute ardiek, oraindik ere negar-marraka.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Jan eta gero, burusiak lurrean zabaldu genituen, lotarako, eta elkarren kontra estutu ginen, ardiak itxituran bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Baina otsoa ez zegoen ardi bihurtuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 136. orr.

2 (izenondoekin)

Ardi kuttuna ere bazian gainera.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 19. orr.

Gisa horretan ditu Frantziako Estatuak bere etsai bortitzenak hautsi nahi, heien nortasuna errautsaraziz, otso basak ardi maltso bilakarazi nahiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Aldi berean lasaigarri eta harrobide, bete-betean asmatu baitzuen, han ikusi zuen orratza ostera zeroraino igotzen, eskortara itzultzen den ardi deslai bat bezala, eta gero atzera otzan-otzan hutsaren aldera lerratzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.

Ni, lehen, udaberriko gau izartsu eta epeletan, heroina hartu eta terrazan etzanda egoten nintzen, ardi zahar bat bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.

Motibo kuttunena ardiak ziren: ardi melankoliatsuak, bisitariei ganbarako paretetaik aurpegikera galdetzailez, begi hustu eta urtsuz begiratzen zietenak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Burumakur zeuden magrebiarrek ardi beldurtiak ziruditen, oilar frantses harroak gobernatzen zuen ukuiluan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.

Animaliei dagokienez, Noeren ontzia hondoratzen du gerlak, piztiategi ezin ankerragoa margotuz: mando eta idi hanpatuak, begi-ninia ilea bezain zuri duten ardi hilak, zerri harrek erdi janak, zaldi zatituak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 90. orr.

Besteak ardi ergelak bezala begira gelditu zaizkit.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 75. orr.

Bertara hurbiltzenago, hiri-kanpoko bihitegiak, ferratzailearen estalgunea, ardi triskilatu berrien eskorta nabarmenagotzen hasi zen Nora zeru urretsuaren kontra.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

Euskaltzaindia ez, baina bai ordea Dolly ardi famatua: egun horretan, Eguzkitza sarrera hitzaldia irakurtzen ari zelarik, bete zituen zorioneko bost urte gure Dolly zorioneko ardi zoriontsuak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 143. orr.

Zeren sarritan ardi iletsuak, muino batean larre gozoa bazkatuz, mantxo ibili ohi dira, ihintz berriz perlaturiko belarren dei eta gonbiten arabera,; bildots asetuek, berriz, jolasean eta ikotika leunean dihardute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.

Abere-gorpuz ihaurriak zeuden larre-bazterrak, eta ardi larrutuak ageri ziren han-hemenka, aho-muturrak zerurantz zabaldurik hilak, saihetsak nabarmendurik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Suaren ke usaina, euriak zanpatu larruena, etxe barnekoak eta ardi-troparen tepoa denak juntatu ziren Graxi oroitzapenen zurrunbiloan gatibatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Erantzunek "omen", "nonbait", "ei" eta, orokorrean, litezkeen modulatzaile guztiak eramaten zituzten, ardi-jabeak segurtasun osoz deus jakingo ez balu bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 124. orr.

Ontzia puskatan egin eta egurra ardi kortak egin eta larreak hesitzeko bidali ei zuen Eskoziara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Mundu Gerraren egoerari gagozkiolarik, honezkero Karibe aldeko urak ez dira otso-talde modura biltzen izan diren U-itsaspeko haien ehiza libreko ardi-zelaia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.

Ardiekin, ordea, eskoziar ikertzaile batzuek jakitera eman berri dute lortu dutela halakorik: ardi-arrautza gunegabetu batean ardi-errapeko zelula baten gunea txertatu, eta bildotsak sortu dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Artzainak ardi izterra zeukan eskuan, ziri batean trebestua.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Ardi bulunbak entzuten hasi dira, larreak eskuin eta oso hurbil dituztelako seinale.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 51. orr.

Maite duxu ardi gasna?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 32. orr.

Gobernu frantsesaren hilabete saria, bi solairuko etxea, lur sail bat, bi behi, ardi buru bat edo beste eta oilo gutxi batzuk; horratx haren aitaren ondasun guztiak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 92. orr.

Nirekin ari zen mutilak txakurtegi deitu zuena, berriz, ez zen ardi-txabola erdi erori bat baino: bertan, drogazale hura bizi zen, hiruzpalau txakurrekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 130. orr.

Egun batean, Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari eta Abelek, bere aldetik, artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantzak eskaini zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 22. orr.

4 ardi-azienda

Rieti probintzian, izurrite oso larria zabaldu zen, behi- eta ardi-azienda guztiak krudelki garbitzen ari zena, eta ez zen erremediorik ikusten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 824. orr.

5 ardi-belar (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Ardi-belar edo arkakuso-plantain ("Plantago psyllium") plantaginazeoen familiako urtebeteko edo gehiagoko bizitza duen belar landarea da.  ETC-entziklopedia   Ardi-belar, Wikipedia

Beste izen batzuk dira: batana, astamenda, astobatana, kukusobelarra, mendeza, txortaloa, ardi-belarra edo erraldo-belarra. ETC-entziklopedia   Menda, Wikipedia

6 ardi beltz familia edo taldearen ortodoxiatik bereizten den kidea.

Eta halatan zen gure etxeko ardi beltz hura bi aldiz maradikatua: lehenik, protestant izan zelako, eta, bigarrenik, bere buruaz bertze egin zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.

Zein familiak ez dik "ardi beltzik"?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 46. orr.

Ez dakit jakinaren gainean egongo zaren, baina nire seme dontsu hau betidanik izan dugu familiako ardi beltza.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Bera jaio zenean ibilera kolonial guztien ordaina egokitu omen zitzaion berari, Louiseri, eta hazten joan zen neurrian, gero eta argiago ikusi ei zuen ardi beltza zela bera, artalde zurian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

Artaldeko ardi beltza izanen omen da Frantzia ezak irabazten balinbadu maiatzaren 29-an.  Herria   2005-04-21

Esnaolak aitortu du ez zela erraza Madrilen egotea, «beti izan gara ardi beltzak», adierazi dio Berriari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Milaka ardi beltz konbertituko dituzulako.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.

7 ardi beltza bilatzeko gau

-Bai, adiskideak, horratx, akabo begiyak, akabo dena, ardi beltza bilatzeko gaua, besterik ez.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 72. orr.

8 ardi daldara ardien gaitz baten izena.

Zientifikoki frogatzen ahal da orai erresistentzia sar-arazten den ber ardi tropetan, ardi daldara ez dela hedatzen axurier.  Herria   2003-05-01

Ardi daldararen kozatzea gelditzen dela ardiaren "ondokoan" (placenta), eritarzünaren herexa desagertzen beita.  Herria   2003-05-01

9 ardi errebelatu

Han nengoan, goxoki, ba lo, ez lo; karkulatzen ari nintzela, nagusiari gezurra sakatuko niola... ardi errebelatuaren ondotik luzaz ibili nintzela, edo horrelako zerbait.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Ahatik, Izraelgo ardi "errebelatuaren" kezka ukan badu ere, ez ditu bertze jende eta populuak baztertu, erromano, samaritano etab...  Herria   2003-02-20

Halaber, Jainkoaren grazia inoiz baino lanpetuago ibili zen gure erresuman, ardi errebelatuak Satanen atzapar papistei kentzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

10 ardi-esne

"Ardi-esneak iazko salneurri bera du, txerriaren salneurria kostua baino baxuagoa da, gasolioak gora egingo du..  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Bereziki ardi esnedunak hazten dituzte baserrian, baita zenbait haragitako behi ere.  Berria - Harian   2005-09-22

1917 laborari ba dira ardi esnea egiten dutenak, hogeitasei gutiago, parean esne kopurua ehuneko hamarrez emendatu delarik.  Herria   2004-11-25

Gasna bila hozkailua miazkatu nuen, eta ardi esnez ekoitzi hiruki lainoa han zegoen noski, ene aiduru.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Hogeita lau orduan bi aldiz, ahuntz heste puska bat botatzen zieten, ikatz gainean errea, edo ardi esne garratzez egindako krut gazta pixka bat, zeinarekin kumis izeneko platera prestatzen duten kirgizek, behor esnetan beratzen ipinita.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.

Izan dadila Kolonian nahi dutena, eta egin bezate ume horretatik germaniar handi eta gorri bat, nola ardi-esnetik mamia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 96. orr.

behi-gaztanbera eta ardi-esnea, bildots gizenen haragia, aukerako ahariak eta akerrak, ogi-irin garbi bikaina eman zizkion janari eta ardoa, mahats-odola, edari.  Elizen arteko biblia   Dt 32,14

11 ardi galdu ardi beltza.

Ardi galduaren antzo desbideratu nintzen (Sal.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.

Joanes, ni protestant nauk, etxeko ardi galdu hura bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.

Ordena utzi dutenei, ez biezaie bihotz errukitsua itxi, ardi galduei bezala, jakinik zein indartsuak diren horrelako erorketak eragiten dituzten tentaldiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Eta etxeko ardi galdua ikusten baduk, emaizkiok goraintziak neure partetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Baina Jazintok bizimodu loturik nahi ez, nonbait: ez ardi galdua bezala, beti sasi berean kantari nahi ez duen zozoa lez baizik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 28. orr.

Adinarekin, umeekin eta dibortzioekin, koadrila ez da izaten koadrilaren hondarra baino, eta ezin zorrotzegi portatu ardi galduekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 95. orr.

Ardi beltza, bertze ardiek begietan daukatena, baztertua, zokoratua, izurritea balu bezala, arnegata, iluna bertze guziak hain xuri direlarik, halere ez ardi galdua.  Herria   2005-04-21

12 ardi gazta

-Nik bai tankera txarra hartu: iritsi zenean, hirurogeita hamalau kilo pisatzen zuen ardi-gaztaren kaxak; eta nik hirurogeita hamabost kilo neuzkan eskatuta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 12. orr.

Aguakate eta saltsifiekin entsalada prestatua zuen, eta gero udaberriko biribilkiak atera zituen, eta alberjiniak, irin-arrautzetan bildu eta binaka frijituak, tartean ardi-gazta xerra ipinita; postrerako, aran-pasak atera zituen, gurinezko eta kokozko ore batez beteak, gainetik txokolate beroarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Nire mendeku tikia eskutik zintzilika nekarren: mertxikak, meloia, ilar zuriak, ardi-gazta, oilasko-izterrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.

Niri behintzat horixe eman zidan nire andere Dulzineak, istegiko pareta-gainetik; eta, ardi gazta zen izan ere, garbi esateko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.

Abiadore haiei egin zaizkien elkarrizketetan bada beti agertzen den oroitzapena, gau osoa mendian barrena oinez, hotzak eta beldurrez eman ondoren muga zeharkatu eta Sarobe baserrian jaten zutena: ardo beltz ona, tortilla zoragarriak eta ardi gazta ketua.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

13 ardi gorotz

Berriki ardi gorotza biltzen ari zen familia osoa atzeman zuen Iratin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

14 ardi ile

Bizi gireno, izanen da holako eta hobe! Dena den, ardi ile mozteak hasiak dira, ba eskuz eta tresnez xoko gehienetan!  Herria   2005-04-21

Egitarauan: nekazaritza ekologikoaz hitzaldi, artisauen erakusketa, ardi ile-moxte xapelgoa, artzain xakur xapelketa, Irunberriko arroilan gaindi ibilaldi, arno ekologikoaren jastatze, dantza eta abar...  Herria   2003-05-08

15 ardi jende

"Ardi jendea, adituta nagok, bai... ".  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 113. orr.

16 ardi kontu (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Ardi kontua soilik izan dadila.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-05-15

Baziren aurrekoan ikusi nituen bezala emakume batzuk arropa garbitzen, baina orduan etzen umerik jolasian eta jolasa egiten duten umiak eskolan egongo ziren eta beste ume edo mutiko batzuk larrian ardi kontu zebiltzan.  ETC-literatura, saiakera   Leuropa, Pablo Sastre, Susa, 2002

Ardi kontuak alde batera utzi eta, beste argibide finagoa izan liteke, beharbada, oihanpe ilun haietan, aurren aurreneko lur lantzeak irudikatzea. ETC-literatura, saiakera   Dakiguna ikasten, Patziku Perurena, Alberdania, 2007

17 ardi-larru

Gau hartan horixe egin zuen Jainkoak: ardi-larrua bakarrik gelditu zen lehor eta inguruko lur osoan ihintza egin zuen.  Elizen arteko biblia   Epa 6,40

Ardi larruz jantzitako otsoa dirudi.  Berria - Kirola   2004-06-01

Halaber erakusten zituzten saltzeko zituzten ardi larruzko xamarrak, abarkak, makilak, abere joareak, tabako zakutxoak, ganibetak...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Pablok hiru ardi larruren azpian egiten du lo.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.

Den-denak ez ziren, ordea, halako kalitatekoak; baziren, orobat, ardi-larruz egindako azalak, makina bat liburuzale, hala ere, pozez gainezka uzteko aski izango zirenak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

Ardiaren ilearen antzekoa duk eta, hortik gaztelaniaz ematen dioten izena, belloia; ardi larrua, alegia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

Geroago idazkaria kontratatzeko erabakia hartua zuenez, lehen gela bat eraikiarazi zuen azulejoz eta ardi-larruzko besaulkiez, garai hartan ohi zenez, erdian mahai bat zuela aldizkari eta egunkariekin eta bere bulegoko atetik gertu.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 67. orr.

Atarte zabaletik sartu eta, barruan, ardi larruzkoa ematen duen alfonbra zuria zapalduz sartu gara salara; hirurogei ardilarru lotuko ziren gutxienez hain zabala egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.

Nire arerio bat zebilen han tarteko ahalegin bizian, ardi-larruz jantzita, azeriaren maltzurkeriaz otsoaren amorrua ezkutatzen zuen bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

Herenegun ardi-larruz janzten zen; kaiku edo brusa bat soinean zuela ikusiko zenuen atzo; gaur txandal batekin dabil.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

Pergaminoak ez al dira ardi-larruz egiten?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

18 ardi latx muturbeltz (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ardi latx muturbeltza edo ardi latx burubeltza Euskal herriko bertako ardi arraza bat da. Ardi latxaren bi mota daude, egun bi arraza ezberdintzat jotzen direnak, ardi latx muturbeltza eta ardi latx muturgorria. ETC-entziklopedia   Ardi latx muturbeltz, Wikipedia

19 ardi latx muturgorri (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Ardi latx muturgorria edo ardi latx burugorria Euskal herriko bertako ardi arraza bat da.  ETC-entziklopedia   Ardi latx muturgorri, Wikipedia

Aurtengoa, gainera,? zoragarria? da, hark esatera.>>Etxaberengandik gertu, ardi latx muturgorri, muturbeltz eta aharien erakusketa eta lehiaketa izan zen Garagartza plazan.  ETC-prentsa   Berria, 2013-04-04

Ardi latx muturgorriak dira Aitzartekoak. ETC-prentsa   Berria, 2019-03-20

20 ardi latxa

Aralar mendiaren pe hortan goizeko 10 etan hasiko da Eguna eta izanen da zer egin eta zer ikus: ardi-latxen sariketak, ardi-gasnen primak, ardi-moztaileenak eta tresnerien erakusketak, deizteko eta beste.  Herria   2002-08-15

Gure helburua gazta gehiago ekoiztea da, eta hori ardi latxa gehiagorekin lortzen baldin badugu, ederki, baina bestela, arraza berriekin saiatu beharko dugu.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Espeleologian edo ardi latxekin artzaintzan dihardutenentzat ere Lezek duen garrantzia azpimarratu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

21 ardi manex

Une aski zaila egon ohi den artzainen kantuaren joko zatian ere ez zen arazorik batere izan, ardi manex burubeltz saldoa oholtzara igoaraztekoÉ eta han gerarazteko! Egia da artzain helduak badaezpada oihal atzean zeudela, zerbait gertatuko bazen ere, baina ez zuten agertzeko beharrik izan.  Berria - Kultura   2006-05-09

Erranen bai halere: zer kabala arraroa atera den, bai behietan, bai ardi manex buru-beltz ala buru-gorrietan eta bai ere zaldietan.  Herria   2002-10-10

Besteak beste bada preseski erreportaia nasai eta interesgarri bat ardi manex buru gorriez eta buru beltxez.  Herria   2004-09-09

22 ardi manex burubeltz

Une aski zaila egon ohi den artzainen kantuaren joko zatian ere ez zen arazorik batere izan, ardi manex burubeltz saldoa oholtzara igoaraztekoÉ eta han gerarazteko! Egia da artzain helduak badaezpada oihal atzean zeudela, zerbait gertatuko bazen ere, baina ez zuten agertzeko beharrik izan.  Berria - Kultura   2006-05-09

23 ardi manex burugorri (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Ardi manex burugorri edo ardi manex burubeltzaren esnez egindakoa, gertuko Ossau-Iratik ez bezala ez du jatorrizko Izendapenik.  ETC-entziklopedia   Belokeko abadia (gazta) Wikipedia

Ardi manex burugorri, ardi manex burubeltz eta ardi euskal-bearnoar ardiek ematen duten esnearekin egiten da gazta hau. Pasta prentsatuko gazta da, eta bere azala kolore laranja edo horia du. ETC-entziklopedia   Ossau-Irati, Wikipedia

24 ardi merino

Adibidez, Los Remedios deitu campoan ardi merinoak (Rambouillet arrazakoak) Frantziatik ekararaziak zituzten.  Herria   2005-05-05

25 ardi-mihi (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Ardi-mihia ("Valerianella locusta" (Linnaeus) edo "Valerianella olitoria" (Moench)) Balerianazeo Valerianaceae familiako landare belarkara da. Entsaladaren osagarri modura erabiltzen da, eta Euskal Herrian gero eta ezagunagoa da.  ETC-entziklopedia   Ardi-mihi, Wikipedia

Ondoren, "barazkiak nahasten eta entsalada garatuagoak lortzen" hasi ziren, eta kontsumo usadio berriak errotu ziren: "Kontsumitzaileari entsalada prestatuak proposatu genizkion, atsegingarriagoak, kimu samurrekin: ardi-mihiak, errukula, letxuga kimuak...", dio Aldazek.  ETC-prentsa   Berria, 2017-06-18

Gue aitak aipatu nau maiz belar ardi-mia 'gure aitak aipatu dit maiz belar ardi-mihia'ETC-zientzia, zuzenbidea   Sarako euskara, Koldo Zuazo, EHU/UPV, 2018

26 ardi-moztaile

Aralar mendiaren pe hortan goizeko 10 etan hasiko da Eguna eta izanen da zer egin eta zer ikus: ardi-latxen sariketak, ardi-gasnen primak, ardi-moztaileenak eta tresnerien erakusketak, deizteko eta beste.  Herria   2002-08-15

27 ardi-mozte

Joanden urtean arrakasta handia ukan zuen eta aurtengo ere programa ez dago txarragoa, zeren ardi mozte zoingehiagoka ere izanen baita gainerat eta haixturrekin bixtan dena.  Herria   2003-08-07

Asteartea -Goizean Jauregiko zelaian ardi mozte lehiaketa.  Herria   2004-06-24

28 ardi-moztu

Ez da neri aipatzea bainan badakit serioski segituko dutela, nun ez diren bezperan ardi mozten artzen! .  Herria   2004-05-27

Ardi moxte desafioan, hau taldeka izanen da, talde bakotx hiru artzain; artzain bakotx hiru ardi mozteko.  Herria   2004-07-05

Basamortuan zebilelarik, entzun zuen Davidek Nabal ardi-mozten ari zela.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,4

Tamarri esan zioten aitaginarreba ardi-moztera zihoala Timnara.  Elizen arteko biblia   Has 38,13

29 ardi-txakur (orobat arditxakur eta artxakur) ardiak zaintzeko erabiltzen den txakur mota. ik ardizakur.

Zazpi pitbull eta bi ardi-txakur aleman ziren, denak haginkadekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 96. orr.

Egia zen halaber giza etxabere batek, giza artzain osmanliarrak giza ardi-txakur izateko heziak, bere talentuentzat are karrera distiratsuagoa aurkitzen zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

Lehiaketaz gain, egun osoko jaia prestatu zuten: txondorra, artisautza erakusketa, ardi-txakur erakusketa, belarra segadoraz ebakitzea idiekin, herri bazkaria eta musika.  Berria - Kirola   2004-07-20

"Orain, ordea, barre egiten didate ni baino gazteagoek, nahiz eta berauen gurasoei ez nien gai iritziko neure arditxakurrekin nahasteko ere.  Elizen arteko biblia   Jb 30,1

Bide horretan, hainbat ekitaldi ditugu: hitzaldi zikloak, argitalpenak, arditxakurren txapelketa... Makina bat aldiz jostatuak ginen gu artxakurrak hara sarrarazten.  Berria - Kultura   2004-12-09

"Ttotto" eta "Augi" bi euskal artxakurren arrastorik ez dago argazkian norabait parrandan joanak...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.

30 ardi zahar

Baina ardi zaharrak, zakurra aspaldidanik ezagutzen dutenak, atseginez egoten dira, akain asko izaten baitituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 149. orr.

Hondarraren gainean ohitutakoak ziren, belar ziztrinez lurrindutako ur beroa besterik ez zuten hartzen egun osoan, eta ilunabarrean aski zuten haiek ardi zahar pusketa urri batzuekin, oso gerlari onak ziren, loa ere labur egiten zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Zertaz egina zen? Atzarra edo ardi zaharra hil eta, haren haragiarekin egiten ziren salda eta tripotak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 102. orr.

Ni, lehen, udaberriko gau izartsu eta epeletan, heroina hartu eta terrazan etzanda egoten nintzen, ardi zahar bat bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.

31 ardi zuri

Eta haiek guztiak, Leireren biolinarekin liruraturik, ardi zuri bihurtu ziren bat-batean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 245. orr.

Ongi oroitzen zen, hain zuzen ere orduren bat, ez zekien zein, jo zuenean goizean, pentsatu zuelako zelai berde, ardi zuri eta zeru urdinen harmoniaren osagarri ezinbestekoa zela kanpai hotsa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Ardi horrek beltza dela esango du hasieran, baina beste ardiek otsotzat emanez eta denborarekin, ardi beltzak otsotzat hartzen du bere burua, ardi zuriak jaten hasteraino.  Berria - Harian   2005-07-07

32 ardien dermatitis pustular (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ardien dermatitis pustularra edo ektima kutsakorra ardi eta ahuntzei erasaten dien gaixotasun biriko kutsakorra da, Parapoxvirus generoko birus batek eragina. ETC-entziklopedia   Ardien dermatitis pustular, Wikipedia

33 Erronkariko ardi (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Erronkariko ardia gaur egun desagertutzat jotzen den Euskal Herriko bertako ardi arraza bat izan zen. ETC-entziklopedia   Erronkariko ardi, Wikipedia

34 ez ardi eta ez axuri

Horregatik asmatu zuen honako esaera konpleto hau lotu zuenak: Ilbeltzak iten badau hil txuri, ardiek haziko dau axuri; Ilbeltzak iten badau hil beltz, ez ardi eta ez axuri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.

35 Karrantzako ardi (corpusean ez dago; ETCn 57 agerraldi)

Karrantzako ardia Euskal Herria Euskal Herriko bertako ardi mota bat da.  ETC-entziklopedia   Karrantzako ardi, Wikipedia

Abeltzainen kulturaren adierazgarri ederra dira paisaje hauek eta bertan bazkatzen duten aparteko arrazak: Pottoka behorrak, Montxina behiak eta Karrantzako ardiak eta astoak dira mundu bereizi honen jabe.  ETC-prentsa   Argia, 2004-12-05

Eta Karrantzako ardi famatua ere hor da, ardi burubeltza, oso gazta goxoa egiten da haren esneaz, baina, zoritxarrez, desagertzeko zorian dago.  ETC-prentsa   Argia, 2007-03-18

Ardi latxaren eta Karrantzako ardiaren artileak, kasurako, oso latzak dira.  ETC-prentsa   Berria, 2010-01-31

Idiazabal gazta egiteko erabiltzen den esnearekin hazitako bildotsak dira, 3 eta 5 aste dituzte eta latxa eta Karrantzako ardi arrazetakoak dira.  ETC-prentsa   Berria, 2010-02-18

Latxa eta Karrantzako ardi arrazetakoak dira, eta esnez soilik elikatu dira.  ETC-prentsa   Berria, 2010-02-21

Ardi latxak eta Karrantzako ardiak dira; hots, euskal arraza autoktonoetakoak.  ETC-prentsa   Berria, 2010-12-11

Izan ere, ardi latxen edo Karrantzako ardien bildotsak eta haien nahasketakoak dira; Euskal Herrian jaio, bizi eta hildakoak.  ETC-prentsa   Berria, 2011-11-26

Karrantzako ardi beltzak, berriz, esnez beteriko ontzi bat du helduta, eta lasterketa bateko elastikoa darama jantzita erbiak, dortsal eta guzti.  ETC-prentsa   Berria, 2015-03-15

Ardi latxaren edo Karrantzako ardien esne gordina hartu behar da, baita gatzagi naturala ere. ETC-prentsa   Berria, 2018-07-19

36 Karrantzako ardi mutur gorri (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Karrantzako ardiak bi ekotipo dauzka. Karrantzako ardi muturbeltza Karrantzako ardi mutur gorriaren gertuko ardi ekotipoa da, baina bere kopurua askoz txikiagoa da, eta egun ardi mota hau desagertzeko zorian dago. ETC-entziklopedia   Karrantzako ardi muturbeltz, Wikipedia

37 Karrantzako ardi muturbeltz (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Karrantzako ardi muturbeltza Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da.  ETC-entziklopedia   Karrantzako ardi muturbeltz, Wikipedia

Karrantzako ardi muturbeltzen artilearekin egindako txapela eta atorrak aurkeztu zituzten domekan, Balmasedako La Encartada museoan. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-11-13

38 Karrantzako ardi muturgorri (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Karrantzako ardi muturgorria Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da. Bere banaketa eremua bereziki Bizkaiko Karrantza haranean kokatzen bada ere, ardi hauek Euskal Herriarekin mugakideak diren Kantabriako zenbait herrietan aurkitu daitezke ere. ETC-entziklopedia   Karrantzako ardi muturgorri, Wikipedia

39 Lacaune ardi

Orduan Nafarroako Gobernuak atzera bota zuen lacaune ardia jatorri izenenean sartzeko gaztagileek egindako eskaria.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

40 latxa ardi

Gu latxa ardiaren defendatzaile sutsuak gara, baina Erronkari Gaztaren jatorrizko izena zabaldu nahi dugu, merkatu esparrua handitzeko, eta garaietara moldatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Latxa ardiaren alde lanean ari direnek beste arraza emankorragoak sartzeak eragingo lituzken arazoak azpimarratu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Artzainak eta horien familiak izanen dira kaltetuenak, latxa ardiek ez baitute inolako baliorik izanen.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

41 manex ardi (corpusean ez dago; ETCn 37 agerraldi)

Manex ardia Euskal Herriko bertako ardi mota bat da.  ETC-entziklopedia   Manex ardi, Wikipedia

Manex ardiak Hegoalde ardi latxaren senide hurbilak dira.  ETC-entziklopedia   Manex ardi burugorri, Wikipedia

3 Pantxika Pratek, Larruak dendako kreatzaileak jauntziak moldatu ditu, manex ardien larruarekin, Basandereen inguruan.  ETC-prentsa   Herria, 2006-08-03

Donibane Garazin irekitako dendaz gain Alduden beste bat ireki; produktu biologikoak garatu, eta manex ardi arrazaren esnearekin soilik egin gasna bat ekoitzi. ETC-prentsa   Berria, 2015-08-21

42 manex ardi burubeltz (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Manex ardi burubeltza Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da. ETC-entziklopedia   Manex ardi burubeltz, Wikipedia

43 manex ardi burugorri (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Manex ardi burugorria Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da, eta bi azpimota edo arraza ditu: manex ardi burugorria eta manex ardi burubeltza.  ETC-entziklopedia   Manex ardi burugorri, Wikipedia

Manex ardi burubeltza manex ardiaren azpimotatzat jo izan da, beste azpimota manex ardi burugorria izanik, baina biak arraza bereizitzat jotzen dira gaur egun. ETC-entziklopedia   Manex ardi burubeltz, Wikipedia

44 nafar ardi arraza (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Erronkariko gazta egun desagertutzat jotzen den Erronkariko ardiari lotuta egon zen. Egun gazta mota hau latxa ardiaren zein Nafar ardi arrazako abereen esnearekin egiten da. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko bertako etxabereen arrazak, Wikipedia

45 piriniar ardi txakur (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Landetako labritak badauzka piriniar ardi txakurrarekiko zenbait ezberdintasun nabarmen. Lehena, esan bezala, tamaina. Landetakoa handiagoa da. ETC-entziklopedia   Landetako Labrit txakurra, Wikipedia

46 piriniotar ardi txakur (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Piriniotar ardi txakurra Pirinioetako bertako ardi txakur arraza bat da. Arraza honen banaketa eremuak Euskal Pirinioak barruan hartzen ditu. ETC-entziklopedia   Piriniotar ardi txakur, Wikipedia

47 rasa ardi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Aurrerantzean, bertako arrazen esnearekin baizik ezingo da egin jatorri izena duen gazta, latxa (batik bat) eta rasa ardien esnearekin.  ETC-prentsa   Berria, 2015-01-18

Historikoki latxa eta rasa ardiekin egin izan dute.  ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2014-01-24

Egun, latxa eta rasa ardien esnearekin egindako gaztak izan dezake soilik izen hori. ETC-literatura, saiakera   Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai Txalaparta, 2017

48 sasi ardi

Ainhoar abeltzainen partetik baginituen: sasi ardiak, ardi mutur beltz eta mutur gorriak, exebehorrak eta pottokak.  Herria   2005-11-24

49 txurra ardi (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Txurra ardia, Araban ere burda ardia bezala ezaguna, Euskal Herriko zein Gaztela eta Leongo bertako ardi arraza bat da.  ETC-entziklopedia   Txurra ardi, Wikipedia

Eskolako artaldean txurra ardiak eta merinoak dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2003-09-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus