Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adarjotzaile (orobat adarjole) iz/izond adkor iseka egiten duena, isekaria.

Mundu osoko hainbat artista, ekintzaile, idazle, adarjotzaile, ikasle, hezitzaile eta enpresarik hartzen dute parte fundazio honetan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

Eskuzabala naiz, amultsua naiz, leiala naiz, baina adarjotzaile berezkoa ere bai.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Erotuta dago, ala adarjotzaile gaiztoren bat ote?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.

Gasteizko adarjotzaile talde batek La Zeta de Gasteiz (una invitación a la revuelta) izeneko aldizkaria plazaratu zuen. Bertan ikusgai daude web gune horren sustatzaileek sortu dituzten hainbat poster bitxi eta adarjotzaile.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 78. orr.

Helburu hori lortzeko erabili zituzten tresnak benetan izugarriak ziren: irudimen adarjotzailea eta matxinada ludikoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 78. orr.

-Egun on, mediku jauna -esan zion, adarjotzaile.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus