Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaurkotasun handiko gai baten inguruan ardazten da nobela grafikoa, ezkontza homosexualaren inguruan alegia. Berria - Kultura 2004-09-01
Frantziskok bere erregelak idazten dituen garaian, oraindik ez da bizitza erlijiosoaren teologia hiru botoetan ardazten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.
Horregatik, euskal kultura diogunean euskararen inguruan ardazten den kulturaz ari gara. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.
Bestelako Komunikazioaren garapenean, informazioaren hartzailea ere lore bat da, komunikazio katearen subjektu kritiko berria, zeinaren inguruan ardazten den prozesu osoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 115. orr.
Orain arte arimaren izatasun adierazkorra ardazten deneko poloetako bakarrari kontu egin zaio: in actu existitzen den gorputzaren ideiarenari. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.
Zure liburua Ipar Euskal Herriko historian ardaztua dago. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Vajkay senar-emazteen bizitza osoa neskazaharraren inguruan ardaztuta dago, eta Hegatxabalen behin-behineko ausentziak aldaketa kasik sumaezinak baina, azken batean, funtsezkoak ekarriko ditu zaharren bizitzan. Berria - Kultura 2004-01-07
Garabi-besoak, goi muturrean eskegita, ildo biko gurpiltxoa zeukan, erraz jira-bira eragiteko moduan ardaztua; gurpilaren ildoetan sarturik soka bi ziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.
Albertorekikoa beste tankera bateko adiskidetasuna izan zen, musikan ardaztua; ikaskide gehienei gustatzen ez zitzaizkien talde ingeles "arraroen" musikan, gainera. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 131. orr.
Elkartasunean ardazturiko kooperatibismoa ez da sozialismorako bidea bakarrik, baita sozialismoan behar den jokabidea ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.
Halakoxeak omen ziren ez hain aspaldiko haiek, ordubetearen jiran, Aste Santuko arratsetan, eliza ilunduan, kortinak ere botata, santuak zapi morez tapatuta, ezeri begiratu ezinik, erreparo guztia hantxe ikara eta izutan ardaztuta joaten zenean: purgatorioa azkar noziaraztearen bentajak izango ahal ziren haiek! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.