Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardatz 1 zerbait bere buruari buruz birarazteko balio duen atal luzea; biraketa baten erdigune den lerro irudizkoa.

Lehenbiziko trenbidetik zamatren luze bat pasatu zen, ziztu bizian zihoan eta ardatzek, errailen junturen artetik pasatzean, trikitraka neurtu eta sakona egiten zuten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 30. orr.

Mosteko arrotik ikatza zekarren tren bat zen, segur aski ehun eta berrogei ardatzekoa, eta trenaren erdian balazta bateko zapata traban zen, gorigori zegoen eta metalari tantak zerizkion errailaren gainera.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Aparatu biribil bat zegoen aulki baten gainean, ardatzean lanpara bat zuena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Gure landroverra marga edo dena delako buztin labainkor hartan zegoen ardatzeraino sartua, eta Herbert ur-depositua hornitzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Eta hamar minuturo gizon bat kubertara, zubira igota lemaren ardatzean ipinia genuen giltza ingelesa estutzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.

Erruberatzar horren ardatzean, bi aldetatik, metro-metroterdiko egurrezko kirten heldulekuak ipintzen zizkioten, bi gaztek eroso heltzeko modukoak, malkarrean behera eraman behar baitzuten biribilka, erruberaren lastoari su eman eta gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Adela gabe, ardatzik gabeko planeta iruditzen zitzaidan auzoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.

2 gauza edo pertsona zeinaren inguruan zerbait gertatzen edo funtsatzen baita.

Gai hori ardatza da gure borrokan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Arau komunikatiboak ardatza izan behar du ikasketan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Arau komunikatiboak izan behar du hizkuntz prozesuaren ardatza".  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

Hiru ardatz horiek ondokoak dira: Euskal Herriak pairatzen duen gatazka lurralde osoan behin betiko gainditzea, aterabide integratzaileak bilatzea eta, azkenik, Euskal Herri osoaren onespena bermatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Laugarren ardatza euskara da, eta bertan euskalgintzaren azken albisteak, euskaldun berriei elkarrizketak eta hizkuntza eskubideen eskainiriko orria izango da".  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Ideia hori oinarri hartuta, bost ardatz ditu Bake eta Bizikidetzarako Planak: giza eskubide guztiak defendatzea eta sustatzea; "terrorismoaren biktima guztiei" elkartasuna adieraztea; oroimen historikoa berreskuratzea eta frankismoaren garaiko biktimei ordaina ematea; askatasun nahiz eskubide zibil eta politikoen alde lan egitea; eta torturari aurre hartzea eta atxilotutako zein preso dauden pertsonen eskubideak errespetatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Berrikuntzen Ardatza da planaren izarretako bat, Langraiz-Foronda-Gasteiz-Agurain bidea egingo lukeen tranbiaren proposamenarekin batera (honek ez du aldaketarik izan azkeneko fasean).  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Eztabaidaren beste ardatza, gatazka gainditzeko bidearen ingurukoa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Emakumea izan zuten ardatz, atzo, kanpaina ekitaldi gehienek; eta hautagaiak manifestazioetan izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Bi agintariek azpiegituren inguruko egitasmoez luze hitz egin zuten atzoko bilkuran, batik bat, Piriniotako ardatzaz eta Abiadura Handiko Trenaz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Bere proposamena eztabaidaren ardatza izango dela erantzun dio Ibarretxek Sevillari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Alderdiak eta eragileak proposamenak egiten ari dira: Ibarretxek egin du berea, PSOEk ere bai; guk ere gurea eginen dugu hiru ardatzen inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Hondamen hori, oroz gain, gaur egun munduko ekonomian nagusi diren hiru ardatzen (Estatu Batuen, Mendebaldeko Europaren eta Japoniaren) arteko teknologia- eta finantza-harreman indarrezkoen oreka berriaren adierazpide da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Hiru ardatzeko plana.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Dirua da gizarte berriaren ikur adierazgarrienetako bat, eta Frantziskok uko egingo dio erabat diruari eta pobretasuna izango du bere proiektuaren ardatzetako bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Hala, bada, samurtasuna gure afektibitatearen eta sexualitatearen ardatzetako bat da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.

Elkartearen iparra, bertsolaritzaren kultur proiektua, hiru ardatzetan marrazten da: belaunaldi-transmisioa, hedapenaren antolaketa eta dokumentazioa-ikerketa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

Elkarte hori lau ardatzetan ari da lanean: ikerlanak bultzatu, bihar eri guziak senda diten; mediku-artak hobetu gaurdanik; bizi kalitatea hobetu eri eta hurbilekoeri; informazioa zabaldu.  Herria   2004-09-23

Militantzia nere bizialdiko ardatzetako bat izan dela ohartzen naiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Sorterrian oraindik trenbidea dugu eguneroko bizimoduaren ardatzetako bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 16. orr.

NASAk proiektu asko ditu martxan denbora berean (adibidez, abuztuaren 2an Merkuriora joango den espaziontzia jaurtiko dute aspaldiko partez), baina orokorrean, eginkizun nagusiak hiru ardatzetan biltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Intxortako ekialdean bakarturik, Ubera ibarreko ardatzean zegoenez, erakargarria gertatzen zitzaien etxea, antza, Heinkel 111 eta Junker 52 bonbaketarien eskolta gisa pasatu ohi ziren Heinkel 51 ehiztariei.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Lentearen ardatzetik hurbileko argi-izpiek objektuaren ertzetakoek baino urrunago lortzen dute fokua, eta horregatik gertatzen da aberrazio esferikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Neure "hirurteko menditsuan" ere... gure herriaren kultur izana nuen helburu; eta ardatzean euskara bera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.

Euskal Y-a egitasmo nagusietako bat zen ardatz transeuroparrean, eta, nik dakidanez, oraingoz behinik behin, mugaz gaindiko ardatzik ez da egiten Bilbo-Madril tartearekin  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

3 (izenondo, izenlagun eta kidekoekin)

"Lurraldearen garapen orekatua eta gizarte kohesioa" izango dira, Txabarriren esanetan, planaren ardatz nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Ardatz Atlantikoan dauden eskualdeek Europako Batasunean izan beharreko parte-hartze zuzena aldarrikatu zuten, atzo, Bilbon egindako Batzar Nagusian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Berme hori hiru mailatan eman beharko litzatekeela dio Ardatz Atlantikoko eskualdeen adierazpenak: "eskualdeen garapenerako programen lanketan, gaiak hautatzeko egin beharreko negoziazioetan eta gestio ereduak ezartzerakoan".  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Euskal Y-a egitasmo nagusietako bat zen ardatz transeuroparrean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Milaka eta milaka liburu egundoko erregaia dira, ardatzik sendoena ere urtzeko modukoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.

Eta, nik dakidanez, oraingoz behinik behin, mugaz gaindiko ardatzik ez da egiten Bilbo-Madril tartearekin", Hizkuntza erakunde bat dela garbi utzi nahian, Whitney-k behin eta berriro azpimarratu du ikurren arbitrariotasuna, eta era horretara, bere benetako ardatzean kokatu du hizkuntzalaritza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

4 (hitz elkartuetan)

Beirazko bere luma tintontzian busti eta hau idatzi zuen Ruche jaunak koordenatu-ardatzen marrazkiaren azpian, bere koaderno azaleztatuan: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

Begitik urrutien dauden elementuek ikuspen-ardatzetik hurbilago dagoen irudi bat osatzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Areago, eskualde honetan, eta masa demografikoa oso handia den arren, hazkundearen erritmoa, biztanleko, lau aldiz lasterragoa da beste eskualde-ardatzetakoa baino. Hala eta guztiz ere, datu horiek nahiko ondo islatzen dute inbertsio- ardatzen eta inbertsio-hartzaileen arteko hierarkia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Batzarrari dagokionez, goiz partean taldeka banatuko dira eta lan ardatzak zehaztuko dituzte, "horietan Europarekiko dauden loturak aztertu eta horien aurrean sortu beharreko alternatibak mamitzeko bideak finkatzeko".  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Ekar dezagun gogora, adibidez, bat baizik ez aipatzeagatik, "arrain-hezurrezko" perspektiba deitua ("ihes-ardatzezko perspektiba" ere deitua); honetan, koadroaren planoari buruz perpendikular diren zuzenak erdiko ardatz baterantz dute konbergentzia, eta ez puntu baterantz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.

5 abzisa ardatz

"x'x, abzisa-ardatza", esan zuen ahapeka.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

6 ardatz akromatiko (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Ardatz akromatikoak  eukariotoetan zelula zatitzera doanean kromosometako kromatida ahizpak zelula alabetan banatzeko zitoeskeletoko egiturari egiten dio erreferentzia. ETC-entziklopedia   Ardatz akromatiko, Wikipedia

7 ardatz kartesiar (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Baina matematikan ari garenean, lerro zuzen infinituki mehea adierazten du ardatz kartesiarra esatean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014

Horregatik, y=mx b ekuazioan m konstanteak zuzenaren malda adierazten du eta, b konstanteak, zuzenak y ardatz kartesiarra zein puntutan mozten duen. ETC-entziklopedia   Ekuazio lineal, Wikipedia

8 ardatz kronologiko (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi)

Historiaren garai ezberdinetan gertatutakoa irudikatzeko era egokia da ardatz kronologikoa.  ETC-entziklopedia   Denbora lerro, Wikipedia

Baina ez gaitezen aurreratu, jarrai dezagun ardatz kronologikoa.  ETC-literatura, saiakera   Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea, Pako Sudupe, Elkar, 2018

Nago, horrek eman diezaiokeela gutxieneko koherentzia testu honi, bai behintzat ardatz kronologikoak baino gehiago.  ETC-literatura, saiakera   Zaharrak ez zuen hil nahi, Gaizka Zabarte, Susa, 2011

Aipatu bezala, badu kronika honek ezaugarri berezi bat: denbora bainoago, ardatz kronologikoa bainoago, geografiak ditu zutabe nagusi.  ETC-literatura, saiakera   Hemen naiz, ez gelditzeko baina, Markel Ormazabal, Txalaparta, 2014

Autobiografia curriculum vitaeren antzeko generoa da eta, normalean, ardatz kronologiko bati jarraituz antolatzen da.  ETC-prentsa   Argia, 2013-05-05

Plano bakarreko sekuentzia luzeak, konposizio formal zainduak, kontaketa pausatuak, ardatz kronologikoaren eta erritmoaren hausturak?  ETC-prentsa   Berria, 2012-01-26

Alvaro Rodriguez Fominaya erakusketako komisarioak ardatz kronologikoari jarraitu dio lanak antolatzerakoan.  ETC-prentsa   Berria, 2012-01-31

Igandeko atalean, maleta horretan bertan, larru gorriaren gainean, Lujanbioren ardatz kronologikoa marraztuko dute.  ETC-prentsa   Berria, 2019-12-20

Bestalde, memoria honetan jasotzen ditudan hamar ariketak ardatz kronologikoan aztertu eta alderatuta, nolabaiteko kalitate-galtze progresiboa antzematen dela uste dut.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Helduen euskalduntzearen II. eta III. jardunaldiak, HABE UEU, UEU, 2001

Ardatz kronologikoa duen azpikapitulu honetarako, oso baliagarria suertatu zaigu Bardou-Boinier-en eta Pailliart-en (1999) lana.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Programaziogintza irrati-telebistan, Edorta Arana, UEU, 2004

Denbora-orientazio egokia eskuratzeko, hurrenkera-ardatz kronologikoan gertaerak kokatzen ikasi behar dute haurrek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

9 ardatz mitotiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Heald eta Karsentiren esperimentuek azaltzen dute ardatz mitotiko funtzionalak eta nukleoak eratzen direla Xenopus arrautza zatietan inkubatutako ADNz inguratutako aleen inguruan eta mikrotubuluen matrize bipolarrak sortzen dira zentrosoma eta kinetokoro faltan. ETC-entziklopedia   Ardatz akromatiko, Wikipedia

10 ardatz salto (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Kamera ardatz saltoak behin eta berriz errepikatu zein racord akatsak maiz egiten dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2016-03-23

Narrazioak, bidaia-koadroak eta irratirako gidoiak idazten hasi zen - "Die Wand" (1965, "Horma"), "Porträt eines Nachmittags " (1967, "Arratsalde baten erretratua"), [...] "Sonntag, Achsensprung, Gesundheit! " (1980, "Igandea, ardatz saltoa, topa!"). ETC-entziklopedia   Dieter Forte, Wikipedia

11 ardatzean ari izan

Ardatzean ari zen, burua makur.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

12 ardatzezko izond erabateko garrantzia duena.

Emigrazioaren argumentua historia unibertsalarentzat orokorra eta ardatzezkoa bihurtu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 173. orr.

13 biratze ardatz (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Gainazal bateko elementu bakoitzaren eta elementu horretatik biratze-ardatz planokidera bitarteko distantziaren karratuaren biderkaduren batura.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Ponpaketa-konfigurazioko zeharkako sekziotik goragunedun zeharkako sekziorainoko aldakuntza dela eta, zeharkako sekzioaren biratze-ardatzaren kokapena definitu behar da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepideak. II. liburukia: Trazatua, Heriberto Perez Acebo, EHU/UPV, 2017

Heterogeneoak izatea da asteroideen ezaugarri nagusia: haien gainaldea irregularra da; biratze ardatza norabidetua dute itxuraz, eta errotazio periodoa, askotarikoa.  ETC-entziklopedia   Asteroide, Wikipedia

Teoria klasikoaren arabera, gasezko hodei protogalaktiko bat, biratuz ari zena, bere biratze ardatzari buruz perpendikular zapalduz uzkurturik eratuak bide dira galaxiak. ETC-entziklopedia   Galaxia, Wikipedia

14 ekliptikaren ardatz (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ekliptikaren ardatza, ekliptikaren planoarekiko perpendikularra den lerroa da. Zeru esferarekin dituen mozketak ekliptikaren poloak dira, iparraldekoa eta hegoaldekoa.  ETC-entziklopedia   Ekliptika, Wikipedia

Ilargiaren orbita konplexuaren eraginez, Lurraren ardatzaren eta ekliptikaren ardatzaren arteko angelua ez da konstante mantentzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

15 errotazio ardatz (corpusean ez dago; ETCn 162 agerraldi)

Lurraren eta ilargiaren errotazio ardatzetan ikusiriko mugimenduek indar unibertsal horren lekukotasuna ematen dute halaber.  ETC-literatura, saiakera   Pentsamendu ilustratua - idazlan hautatuak II, Kant, Burke, Volney, Cordoncet (Haritz Monreal), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Sahara betetzeko desplazatu beharko litzatekeen ur-masa itzelak Lurraren errotazio-ardatza mugiaraz lezakeela zen beste kezketako bat.  ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 192 zbk., 2012 - iraila_ urria

Polo geografikoak, hego eta ipar, Lurraren errotazio ardatza azaleratzen den bi puntuetan daude, teorian (errealitatean, desbideratze txiki bat dago).  ETC-prentsa   Berria, 2005-12-17

Aldi berean, Lurrak bere baitan jiratzen du, baina errotazio ardatza ez da Lurrak eta Eguzkiak osatzen duten planoarekiko perpendikularra; 23'5ºko inklinazioa du.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-06-23

Lurraren eremu magnetiko normala Lurraren erdian eta planetaren errotazio ardatzarekiko 11? okertuta kokatutako iman-barra batek eratutakoaren parekoa da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Errotazio-ardatzarekiko posizio erlatiboak finkatzen du, beste ezerk baino gehiago, leku baten klima, adibidez.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006

Lurraren errotazio-ardatzak behaketa astronomiko soilaz koka daitekeen erreferentzia-esparru bat eskaini zuenez, laster hartu zen ipar polorako norabidea benetako ipar gisa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Plano ekuatoriala: gorputz birakari baten errotazio-ardatzarekiko zut eta haren bi poloekiko distantzia berera dagoena, Lurraren ekuatorea bezala.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Hazkuntza hori makla-plano batek, errotazio-ardatz batek edo makla-zentroak eragin dezake.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Zirkulu polarren latitudea Lurraren errotazio ardatzaren inklinazioak mugatzen du. ETC-entziklopedia   Zirkulu polar, Wikipedia

16 gurdi ardatz

Jabeak kontatzen du pasadizoa, gurdi-ardatzaren jabea bada historiaren jabe ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.

Bada pinurik Errusiako mugan, eta gurdi ardatzak berez sortzen dira basoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.

Zorionez gurdi ardatz bat zegoen bazter batean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.

17 kartesiar ardatz (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Matematikan, maila kurbak bi aldagai askeko funtzioak grafikoki irudikatzeko modu bat da. Bi aldagai askeko funtzioak hiru kartesiar ardatzetan irudikatzen dira, bi aldagai askeetarako eta beste bat mendeko aldagairako. ETC-entziklopedia   Maila-kurba, Wikipedia

18 koordenatu-ardatz

Gero, irribarre maltzur bat ezpainetan zuela, beirazko bere luma tintontzian busti eta hau idatzi zuen Ruche jaunak koordenatu-ardatzen marrazkiaren azpian, bere koaderno azaleztatuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.

19 lurraren ardatz

Lurraren ardatza finkoa ez dela asmatu zuen, bere taulen zehaztasunari esker!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.

Lurraren ardatzaren inklinazioa segundo-milaren bat aldatu eta, hartara, hiru mikrosegundo azkarrago mugitzen da orain planeta.  Berria - Harian   2005-01-12

Baina gutxik dakite, esferoide batek duenaren antzeko zapalketak soilik galarazten duela lur irmoaren goraketek edo agian lurrikarek sortutako mendi txikiagoek ere lurraren ardatza jarraituki eta luze gabe nabarmenki higiaraztea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

20 munduaren ardatz

Zer da ba bitxia munduaren ardatza zarela sentitzea munduaren zoko baztertu honetan!».  Berria - Kultura   2006-02-12

Bada, nire tresnen kutxatxoan neroan hobarizko mapa edo karta erakutsi nion, eta bertan erakutsi zidan Martinek munduaren ardatzak non ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 109. orr.

Munduaren zilborrean dagoela munduaren ardatza ere, hor Konstiko plazan, hori ziok testuak.     «Kuskue tanden», 2004 - 92. orr.

Ez ahaztu hori: zakurrarentzat zeu zara munduaren ardatza, bere biziaren oinarria.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Zeren, zer alde dagoela uste dugu Britainiako klimatik munduaren ardatza okertzen den Egiptokora, edo zer alde dago Pontotik C-dizera eta kolore erreko herri beltzetara?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 455. orr.

Horiei guztiei aurre egiten ikasi baitut, eta ez da zaila: borondatea da munduaren ardatza.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 104. orr.

Antzinakoentzat, "munduaren ardatza" zen meridiano hori, eta harrezkeroztik hura izan da mapa geografiko guztien oinarria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.

-Paradoxak mugiarazten ditu munduaren ardatzak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 117. orr.

Biak, hala ere, munduaren ardatza euren sukaldetik bakarrik pasatzen dela sinetsita bizi dira.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 158. orr.

21 ordenatu-ardatz (corpusean ez dago; ETCn 46 agerraldi)

Fase diagrama ohikoenak presio-tenperatura diagramak dira, ordenatu ardatzean presioa eta abzisa ardatzean tenperatura kokatuz.  ETC-entziklopedia   Fase-diagrama, Wikipedia

Mendeko aldagai bat eta aldagai independente bat dituen funtzio bat irudika daiteke grafikoki, bi ardatz erabiliz: abzisa-ardatza eta ordenatu-ardatza.  ETC-entziklopedia   Funtzio baten irudikapen grafiko, Wikipedia

Funtzio bikoitiak (x2 edo cos x, besteak beste) ordenatu-ardatzarekiko simetrikoak dira; funtzio bakoitiak, berriz (x edo sin x, esaterako), zeinua aldatzen dute.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Kontuan izan muturreko barofiloek (eskuineko ordenatu-ardatza) hazkuntza-tasa geldoagoa dutela (edozein presiotan) bakterio barotolerante eta barofiloek baino (ezkerreko ordenatu-ardatza).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Eskala bertikal bat eraikitzen da, ordenatu-ardatza (AA') lerroarekiko paralelo orientatuta.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Deformazioa tentsioarekiko proportzionala denean, deformazioari elastiko deritzo; ordenatu-ardatzean tentsioa adieraziz eta abzisetan deformazioa, hurrengo irudian agertzen den erlazio lineala lortzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Barrez osaturiko diagrama bat da, non abzisa-ardatzean aldagaiaren balioak eta ordenatu-ardatzean maiztasun absolutuak adieraziko diren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010

Egoera horretan, pertsonak erronka txiki bati egiten dio aurre (ordenatu-ardatza), eta, era berean, abileziamaila txikia dauka (abzisa-ardatza).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 84 zbk., UEU, 2013 - urtarrila-martxoa

Ordenatu-ardatzak intentsitate transmitituaren eta erasotzailearen arteko zatidura adierazten du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazio optikoetako sistemak, Gotzon Aldabaldetreku / Gaizka Durana, EHU/UPV, 2019

22 potentzia ardatz (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Geometrian, zentrokideak ez diren bi zirkunferentzien potentzia-ardatza leku geometrikoa da non puntuak potentzia bera duten bi zirkunferentziekiko. ETC-entziklopedia   Potentzia-ardatz, Wikipedia

23 simetria ardatz (corpusean ez dago; ETCn 165 agerraldi)

Behean, halletik goiko solairuetara zeraman eskailera kiribilduak ezartzen zuen simetria-ardatzaren ezkerraldean, ikasgelak zeuden, haiek ere luxu handirik gabeak.  ETC-literatura, saiakera   Itxoidazu Café de Passy-n, Martin Etxeberria / Xabier Etxeberria, Elkar, 2004

Hori zantzu garrantzitsua izan zen benetan, simetria-ardatz bikoitzak zirela iradokitzen baitzuen, zuntzardatzarekiko perpendikular, helize-eredu bikoitzaren bi kateek kontrako norabideetan joatea eskatzen zutenak, baina argi dago giltza hori askoz lehenago lortu zezakeela.  ETC-literatura, saiakera   Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Seinalea simetrikoa bada, seinalearen erdia simetria-ardatzetik gora dago, eta beste erdia, behera.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001

Simetriak gorputzeko egituren parakera kontsideratuko du ondoko hiru elementuon arabera: simetria-zentroa, simetria-ardatza eta simetria-planoa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Irudian, geziek adierazten dituzte ebakiduraguneak, eta marradun lerroak, simetria-ardatza.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

Baina, beste alde batetik, apur bat pentsatzen hasita, gizaki guztiok gara antzeko-antzekoak: simetria-ardatz orokorra, burua goiko partean, sudurpean ahoa, begiak bekainen azpian.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Beatriz Fernandez, Jon Ortiz de Urbina, UEU, 2007

'X' deformazio-ardatz maximoaren orientazioa oraindik ezaguna ez bada, grafikoaren simetria-ardatzak ematen du.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008

Letrak, barneko simetria-ardatza duten formak eta ordena lantzeaz gain, saguaren erabilera eta ordenagailuen gelako arauak landuko dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz, Aitzol Lasa, UEU, 2015

Bertatik sarrerako ateraino eraikuntza guztia luzeran zeharkatzen duen simetria ardatza markatzen da.  ETC-entziklopedia   Arkitektura paleokristau, Wikipedia

Hainbat irudi geometrikoren barizentroa simetria-ardatzek edo simetria-planoek (2 edo 3 dimentsioko espazioaren arabera) elkar ebakitzen duten puntua da.  ETC-entziklopedia   Barizentro (geometria) Wikipedia

Geometrian, bikonoa biraketa-gainazal bat da, erronbo bat bere simetria ardatzaren inguruan biratzean sortzen dena.  ETC-entziklopedia   Bikono, Wikipedia

Zirkuluaren erditik pasatzen diren zuzenak bakarrik izan ahal dira zirkuluaren simetria-ardatzakETC-entziklopedia   Zirkulu, Wikipedia

24 zenbakizko ardatz (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Zuzen erreala, zenbakizko zuzena edo zenbakizko ardatza zenbaki errealen multzoaren adierazpen geometriko bat da, non zenbaki arruntak nabarmen agertzen diren, uniformeki banatuta. ETC-entziklopedia   Zuzen erreal, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordioaren ardatz (3); ardatz atlantikoko eskualdeen (3); ardatz bakarra (10); ardatz batean (4); ardatz baten inguruan (3); ardatz batzuk (4); ardatz bera (3); ardatz beraren (3); ardatz bihurtu zen (3); ardatz bilakatu da (3); ardatz diren (4); ardatz dituela (3); ardatz dituen (6); ardatz duen (8); ardatz duten (6); ardatz estrategiko (3); ardatz estrategikoa (5); ardatz estrategikoak (6); ardatz eta abiapuntu (3); ardatz gisa (12); ardatz harturik (12); ardatz hartuta (27); ardatz horietan (3); ardatz horizontal (3); ardatz horretan (8); ardatz izango ditu (6); ardatz izango duen (7); ardatz izatea (5); ardatz izaten (5); ardatz moduan (6); ardatz nagusi ditu (7); ardatz nagusi izango (7); ardatz nagusia euskal (3); ardatz nagusiei (3); ardatz nagusien (3); ardatz nagusietako bat (15); ardatz nagusietan (4); ardatz nagusietarikoa (4); ardatz nagusiren inguruan (3); ardatz nagusitzat (5); ardatz txiki (3); ardatz zuen (3); baten ardatz (5); bere ardatz (3); bere bizitzaren ardatz (5); bere lanaren ardatz (4); beste ardatz bat (4); beti ardatz (3); bi ardatz ditu (3); bi ardatz izan (3); bi ardatz izango (3); bi ardatz nagusi (7); bi ardatz nagusitan (3); bi lan ardatz (3); bizi proiektuaren ardatz (3); bizitzako ardatz (3); bost ardatz (5); da ardatz nagusia (5); da ardatz nagusietako (3); defentsaren ardatz (3); dira ardatz (5); dituen ardatz (4); dituzte ardatz (6); du ardatz nagusi (5); duen ardatz (5); edo ardatz (4); ekimenaren ardatz nagusiak (3); ekonomiaren ardatz (3); ekonomikoaren ardatz (3); erakusketaren ardatz (3); ere ardatz (5); euskal herria ardatz (4); euskara ardatz (3); eztabaidaren ardatz (4); guztien ardatz (6); hiru ardatz ditu (3); hiru ardatz horiek (3); hiru ardatz horien (3); hiru ardatz izango (3); hiru ardatz nagusi (14); honen ardatz (6); horren ardatz (6); ituna ardatz (3); izan zen ardatz (4); izan zituen ardatz (3); izan zuen ardatz (7); izan zuten ardatz (4); izango da ardatz (3); izango ditu ardatz (3); izango du ardatz (10); izango dute ardatz (3); juridikoaren ardatz nagusiak (3); kanpainako ardatz (3); kanpainaren ardatz (5); lau ardatz (4); luke ardatz (3); munduaren ardatz (3); nagusi eta ardatz (6); planaren ardatz nagusiak (3); politikaren ardatz (5); politikoaren ardatz (4); programako ardatz (3); programaren ardatz nagusiak (3); sistema juridikoaren ardatz (3)

ardatza apurtu (3); ardatza arroudet (3); ardatza bere (3); ardatza da (16); ardatza dela (3); ardatza den (4); ardatza ere (4); ardatza herri galdeketan (3); ardatza hori (4); ardatza izan behar (3); ardatza izan da (5); ardatza izan zen (3); ardatza izango dela (3); ardatza osatzen (4); ardatza zen (5); atlantikoko ardatza (5); baten ardatza (4); berriaren ardatza herri (3); berrikuntzen ardatza (3); beste ardatza (3); bigarren ardatza (7); bizitzaren ardatza (4); du ardatza (3); duen ardatza (3); egitasmoaren ardatza (4); ehuleen ardatza (3); emakumearen plazeraren ardatza (3); erakusketaren ardatza (5); euskal ardatza (3); eztabaidaren ardatza (4); filmaren ardatza (4); gaizkiaren ardatza (7); gurdi ardatza (3); gure ardatza (3); guztiaren ardatza (6); honen ardatza (4); izango da ardatza (4); jaialdiaren ardatza (3); kontakizunaren ardatza (4); kulturaren ardatza (3); lan ardatza (3); lanaren ardatza (6); lurraren ardatza (3); munduaren ardatza (18); ongiaren ardatza (3); politiko berriaren ardatza (3); prozesuaren ardatza (3); sexualeko ardatza (4); taldearen ardatza (7); taldeko ardatza (3)

ardatzak zehaztu (3); bi ardatzak (4); dira ardatzak (4); hiru ardatzak (4); horren ardatzak (3); lan ardatzak (4); munduaren ardatzak (4)

ardatzaren jabeak (3); ardatzaren luzera da (3); bere ardatzaren gainean (3); bere ardatzaren inguruan (4); gurdi ardatzaren (4)

ardatzari eragiten (3); bere ardatzari (3)

ardatzean kokatu (3); ardatzean kokaturiko gauza (3); horren ardatzean (3); lehen ardatzean kokaturiko (3)

ardatzen artean (3); bi ardatzen (4); hiru ardatzen inguruan (4)

ardatzetako bat da (4); ardatzetako bat izan (8); lanaren ardatzetako bat (4); taldearen ardatzetako bat (4)

hiru ardatzetan (8)

ardatzetariko bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus