Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ardankoi izond ardozalea.
Agrafoak, irudimen arinekoak eta ardankoiak ziren, baina, entendimentu urrikoak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.
Haiek erakutsi ziguten galtzak janzten; haiek ferratu ziguten aurreneko zaldia; ardankoi haiek egin aurreneko upelak eta pitxerrak; haiek para aurreneko aldiz perrilak lurra lantzeko goldeari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.
Buru-txikitzaileak, hegaztien zirinen kontrabandoan zaildutako patibularioak, txoto hegalzabaleko begibakarrak, presondegi izugarrienetatik ihes egindako zorritsuak, putaner ardankoiak eta horien arteko bulegari itxurako ale bakanak (europarrak edo estatubatuarrak, nire ustez). Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 16. orr.