Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ardangela iz ardoa gordetzen den gela.

Ondoan ardangela egongo da argia sartzeko leiho bat duela iparraldera begira; beste alde batera begira egongo balitz, eguzkiak berotzen duen alde batera, adibidez, orduan gela horretan dagoen ardoa beroarekin nahastu eta ahuldu egingo litzateke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Hamaika urte irago dira, krudelkaria, ebaskeria eta gaiztakeria gaiztakeriaren gainean, eta 1261ko Santa Barbara gauerdian mozkor gorotz eginak daude ardangelan bandolero guziak, Bidaurreko Corbaran jaun gazteluzaina buru dutela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.

Nini eta gainerakoak etxeko ardangelan zeuden albistea iritsi zenean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 140. orr.

"Double face" horietariko damaskozko errezel eta ohegainekoak; kolibri disekatu bilduma bat, zeinak ukitze hutsaz hauts bilakatu baitziren; ardangelan, berriz, hantxe zeutzan botilak, ehundaka, ardo preziatuak oro ozpin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus