Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bat-batean jendetzaren oihuak eta ardaila heldu ziren palazioko leihoetara. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 97. orr.
Hotsa eta ardaila gero eta gorgarriagoa zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 73. orr.
Hura zen iskanbila eta ardaila, hura zarata eta nahaspila. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.
Dolu-gelan bildutako jendearen errezo-marmarrek kaleko ardaila estaltzea lortzen badute ere, inauterizaleen kantuak bisitariaren buruan segitu du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Jokatu berria zen orduantxe, New Yorkeko Madison Square Gardenen, Cassius Clay eta Sonny Listonen arteko boxeo konbatea, eta gertaera urrun hark sortutako ardaila ez zen baretzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Hamaika ardaila ikusia neroni, jaiotetxean bertan, azienda traturako orduan, etxaberei hortzak ongi ezin ikusiz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.
Orduan ardaila eta oihuak zabaldu ziren mahaian. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 162. orr.
Gero eta ozenago den ardaila horrek ez du festa-zalapartaren trazarik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 178. orr.
Segituan harrotu zen ardaila, denak garrasi batean, Suschitzky ahots zorrotzez oihuka ari zela: [...]. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 164. orr.
Gutxituz joan zen ardaila, Suschitzky andreak soilik jarraitu zuen pixka batean aitzakiekin eta susmoekin, baina jokoak aurrera egin zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.
Eta oihuka, ardaila batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 9. orr.
Ardaila batean jarraitzen zuen hizketan "alkoholaren eta jakintzaren arteko lotura", edo "Erroma zaharrean maisuak andetan eramateko ohitura zoragarria" azalduz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.
Hamaika ardaila ikusia neroni, jaiotetxean bertan, azienda traturako orduan, etxaberei hortzak ongi ezin ikusiz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.
Hurbil zitekeen kupula formako erlategira, zeharka zitezkeen aireko mortuak munduko lurraldeetan barrena bakardadean, eta hurbil zitekeen ondoren erlategiko zurrumurru eta ardailara; erlategi hauek jendea ziren. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 55. orr.
Iruditu zitzaion ezen tartetxo labur batez dantzaldi osoa berarengandik urrundu zela bere berbaro eta ardailarekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.
Banketea egin ondoren, aienatzen zirenean, beren burrukaldi eta ardailetan galdutako luma arin batzuk uzten zituzten, biziaren eta heriotzaren arteko testigu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.
Ergel batek kontaturiko historia bat, hotsez eta ardailez betea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.
Sendaketaren pozaren antzekoa zen hura, urdaileko minaren zamatik arindutako jendearen ardaila ozena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 412. orr.
Jende asko dago jantokian, ardaila handia da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.
Ardaila handiagoa ateratzen zuen berak bakarrik, haren ondoko ehun eta piko andre hitzontziek baino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.
Han hartzen zuen babesa, mundutik urrun, merkatuaren ardaila etengabearen erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.
Bat-batean, tanta batek harmonia hausten zuen, eta beste guztiak nahas-mahas alai batean katramilatzen ziren, ardaila eragabean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.
Ardaila sekulakoa da korridorean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 103. orr.
Txalo mordoa jaso zituen ostera ere, jai-giroko ardailaren neurria nabarmen igoaraziz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 39. orr.
ardaila batean (3); ardaila handia (4); hotsa eta ardaila (3)