Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbustu (ETCn 51 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian zuhaixka agertzen da) 1 iz zuhaixka.

Arbustuaren gozoa heldu zaio, oso apaldurik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 97. orr.

Arbustuen loreen usaina udaberri hondarrean, zakurren zaunka ozenak azaroan, trenak igarotzen entzutea, hotza datorren seinale, bai, zalantzarik ez.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

2 arbustu japoniar (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Trueba parkearen ertzetik igaroko gara, palmondoak eta arbustu japoniarrak bistan ditugula. ETC-prentsa   Berria, 2015-07-23

3 japoniar arbustu (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Errekan beherexeago, bide bazterrean ezagutu genuen arbustua -arbustu arrunta edo japoniar arbustua- edo "deabru-zura" deitzen dena, Ligustrum japonicum. ETC-prentsa   Argia, 2016-04-24

Genero honetan daude Arbustu Ligustrum vulgare edo arbustu arrunta, Ligustrum lucidum edo beltxale distiratsua, eta Japoniar arbustu Ligustrum japonicum edo deabru-zura. ETC-entziklopedia   Ligustrum, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus