Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala eta guztiz ere, "baztertze" hauek ez dira lotzen arbuio batekin edo errepresio batekin.zeuen bihotz barruan, hor saiatu behar duzue arretarik handienaz arbuio hori edukitzen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.
Arbuio horrek erremediorik gabe kondenatzen du Salammbô. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 41. orr.
Irtenbide negoziatua PSOEk arbuiatu zuen, edo eragile gehiagok parte hartu zuten arbuio horretan? Berria - Harian 2006-01-07
Nik ihardetsiko dizut, alde batetik, ezen ene baitan ez zela oro aita Bartolomeren aurkako mesprezu eta arbuio, zeren eta aita Bartolome oso mintzalari ona baitzen eta miresten bainuen nik alde horretarik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 343. orr.
Ez zen, halere, zuhurragoa bihurtu bere arbuio eta gaitzespenetan, eta gorrotoan bere lehengo bortizkeria kontrolgabea erakusten zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 191. orr.
Mendiarenganako arbuio handia erakusten zuen: gorrotoa omen zien, berak esana, bota iltzedunei, artilezko galtzerdiei eta eguzkiagatik bere sudurtxo finean agertzen zitzaizkion orin ñimiñoei. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.
Nire irudikortasunak geroz eta arbuio handiagoa eragiten baitio. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 343. orr.
Gizonezkoa alkoholikotzat jotzen da, baina emakumezkoa biziotsu gisa ikusten da, eta askoz arbuio gogorragoa eragiten du gizartean. Berria - Gaiak 2006-02-28
Eusko Jaurlaritzako Estatutu Proposamenari "arbuio eraikitzailea" adieraztea proposatzen zuen zuzenketa ez zuten onartu. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Mugimendu hauek, ez gutxitan, nahiagotasun akritikoaren edo arbuio pertsonalen araberako bihurtzen dute arrazoiaren datuen araberakoa izan beharko lukeena, gure kasuan, historiaren araberakoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.
Zeren arbuio doilorra eta txirotasun mingotsa biziera gozo eta egonkorraren arerio eta heriotzaren atean gelditzea bezala direla uste ohi baita. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.
Eta errealitatera itzultze horrek, halako arbuio ezkutua piztu zuen nigan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 31. orr.
Ama ere ez zen fidatzen gazte hartaz, gure aitak literatoen munduaganako arbuio lanbrotsu eta iluna kutsatu baitzion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 83. orr.
Iñigo Urkulluk "arbuio erabatekoa" agertu zion ETAk indarkeriaren bidez "euskal, galiziar eta espainiar gizarteen bizimoduan esku hartzeari. Berria - Euskal Herria 2004-08-29
P. jaunarena berarena baino are zorrotz-zimeltasun tematiagoz eta berrikuntzen arbuio grinatsuagoz kudeatzen zuen Ikastegia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.
Baginismoa gizonekiko arbuio inkontzientea edo haurtzaroko auskalo zer traumaren ondorioa dela dioten teoriak atzean geratu dira. sendagilea pentsakor gelditu zen delituaren frogari begira, buru eta esku-keinuek arbuio argi eta garbia adierazten zuten bitartean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 129. orr.
Farr jaunak arbuio keinu bat egin zuen, baina nik inbidiaz begiratzen nien gazte haiei, argi ikusten bainuen zenbat gustatzen zitzaizkion neskari mutilen moduak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.
Juri Jekhanurov lehen ministroak adierazi zuen, berriz, Legebiltzarraren arbuio bozketa horrek ez zuela Gobernua bere jarduera berehala gelditzerat behartzen. Berria - Mundua 2006-01-11
Norberaren berdinak dira laborategian horrela ekoitzitakoak eta ez da arbuio arazorik izango. Berria - Gaiak 2004-12-29
Erakunde armatuetan sarritan gertatu den legez, arbuio egite baten eraginez sortu zen Korsikako Nazio Askapen Frontea (FLNC), 1976ko maiatzaren 5ean. Berria - Harian 2006-05-05
Ez zion inoiz antzeman berarekiko arbuio joerarik, are gutxiago gorroto jarrerarik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 228. orr.
Aurpegian bertan ere arbuio muzin bat agertu bide zait. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.
Modu sinboliko batean, bere buruarentzat bada ere, ekitaldi harekiko arbuio antzeko bat adierazi nahi zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 51. orr.
Arbuio moduan, baztanga-pikatu eta gisakoek, antz handia baitute legendunekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.
Errusiak eta Txinak, berriz, zigorrak jartzeari arbuio egiten diote beti. Berria - Mundua 2006-03-31
Alta bada, Gerhard Schroeder kantzilerra zelarik, Alemaniak gerra honi arbuio egin zion. Berria - Mundua 2006-01-21
Hauek, haatik, Khatamiren eskaera honi arbuio egin zioten. Berria - Mundua 2004-01-15
Ezin dugu zehazki jakin Hamasek Israelekin negoziatuko lukeen edo jokaera horri arbuio egiten jarraituko lukeen. Berria - Mundua 2006-01-24
· Erakunde armatuetan sarritan gertatu den legez, arbuio egite baten eraginez sortu zen Korsikako Nazio Askapen Frontea (FLNC), 1976ko maiatzaren 5ean. Berria - Harian 2006-05-05
Lisandru, hire konpromiso zintzoa eta bidegabekeriari arbuio egitea gogoan atxikiko dizkiagu. Berria - Mundua 2006-01-28
Basapiztien legeari uko egiten dion, langileak lehia basatian jartzen dituen eta dirudunen aberastea besterik helburu duen Europa bati arbuio egitea. Berria - Harian 2005-05-31
"Bada bi urte salbuespen horri arbuio diodala eta zinez tamalezkotzat hartuko nuke luzatuta izango balitz, preso irakiar batzuek tratu txarrak jasan dituztelarik" aditzerat eman zuen Annanek. Berria - Mundua 2004-06-19
Hitz hauekin, Turkiako lehen ministroak argi berretsi zuen Ankarak arbuio diola EBko herrialde batzuetako agintari eta indar politikoek aipatutako "abantailazko elkartze" baten formulari. Berria - Mundua 2004-12-11
Demokrazia eta legearen alde gaudela berresten dugu eta hauteskunde hauek galarazteko edozein jokaerari arbuio diogu. Berria - Harian 2006-01-25
Anartean, Konstituzio honi arbuio diotenek, herritarren aldetik ezezko botoaren lortzeko ahaleginetan jarduteko asmoa dute. Berria - Mundua 2004-06-22
Espainian, aldiz, gerra honi arbuio zioten sozialistek dute geroztik boterea berreskuratu. Berria - Mundua 2004-06-30
Orduko inkestek zioten frantsesen %75ek Turkia EBn sartzeari arbuio ziotela. Berria - Mundua 2004-12-16
Talde islamistek arbuio diete atzerriko esku-hartzeei. Berria - Mundua 2004-05-04
AEBen eskuhartzerik gabe, honi arbuio baitiote herritarrek". Berria - Mundua 2004-05-01
Beltzari arbuio. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 55. orr.