Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arbuiagarria da estatu aberatsek urtero milaka milioi dolar gastatzea armamentuan, diru horrek azpigarapenaren kontra borrokatzeko balioko lukeen bitartean. Berria - Mundua 2006-01-22
Irakeko Barne Ministerioan atxilotuak torturatzen zituztela frogatu zuten duela hilabete batzuk, eta torturen auzia "arbuiagarria" zela esan zuen lehen ministroak, baina horiek ikertzeko batzorde sunita bat eratu zuela gogorazi zuen. Berria - Mundua 2006-03-21
Batasuneko ordezkarien jokabidea "zekena eta arbuiagarria" dela esan zuen Catalanek. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Txileko gizarte katolikoko sektore handi batentzat (bereziki eskuinarentzat) arbuiagarria zela jakitun, hauxe esan zuen behin Bacheletek, ironiaz: "Txileko bekatu nagusien isla naiz: emakumea, sozialista, banandua eta agnostikoa". Berria - Harian 2006-01-17
Kuxma arbuiagarria da: bere agintaldiko hamar urteetan Ukrainako gizartea are gehiago pobretu da. Berria - Mundua 2004-11-28
Arima hilak zirela auziaren mamia eta horra zuzendu behar zela arreta guztia, eta, bestetik, deabruak zekiela zer esan nahi ote zuten arima hilek, baina zerbait arbuiagarria eta gaiztoa ezkutatzen zutela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.
Lasaren ustez, gainera, ETAren jarduna oztopoa da eraikuntza nazionalerako, "giza ikuspegitik erabat arbuiagarria eta gaitzesgarria" izateaz gain. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Jakina gauza arbuiagarria eta ikaragarria dela pertsonak bahitzea eta hiltzea, Munichen gertatu zen bezala. Berria - Kultura 2006-02-01
Eta, esan gabe doa, kostunbrismo kontzeptua ez dut hemen erabiltzen zentzu arbuiagarrian. Berria - Kultura 2004-09-01
Bere garaikideen irizpideak ez baitu onartzen barru sakoneko arima behar dela bizitza arbuiagarritik harturiko koadro bat argitzeko eta sorkuntzaren goren mailara eramateko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.
Nekazaritza Politika Bateratuak ez ezik, hemengo administrazioen politika arbuiagarriek ere zeresan handia eduki dute. Berria - Ekonomia 2004-04-21
Urzairen aburuz, "helburu doilor eta arbuiagarriekin", eta "eduki faltsu eta iraingarriekin" kritikatu dute bere lana. Berria - Kirola 2004-10-15
Gertakariok erabat arbuiagarriak dira, demokraziaren aurkakoak direlako. Berria - Euskal Herria 2004-01-23