Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arbotante iz eraikin gotikoetan, bobedaren bultzada horma nagusietara bideratzen duen arku itxurako egitura.
Orratza, ojibak, beiradurak eta arbotanteak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.
Hirietara heltzen zirenean, azalpenak ematen zizkien arkitektoak, eta azaltzen zien zer ziren kapitelak eta zer ziren arbotanteak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.
Sigi-saga suma zitekeen argi xuria uraren gainean, eta Uhartearen aldean oraindik zutik zirauten arbotanteak edo direlako horiek bizi-bizi ari ziren distiratzen zeru beltzean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 101. orr.