Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurra lehorra zen; arbolarik ez zegoen, klima gogorra zen, jendeak ere gogorra behar. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.
Juduaren jakituria geroz eta hobeto ulertzen da, puntu hau azpimarratu ahala: alde batean jakintzaren arbola, bestean bizitzaren arbola. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.
Bizitzaren arbola guztiz handia, hostotsua zen, eta, Elizako aita batzuek diotenez, hilezkortasuna ematen zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.
Zuk lehen aipatu dituzun Bibliako bi arbola horiek topatu zituen, eta jakintzaren arbola itomenean zeukaten bizitzaren arbolaren adarrak bakanduz joan zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.
Arbol batean ezarri dituzte kartoinezko bihotz forma batzu, salduak zituztenak etxetan eta beraz arbol sinboloa bete betea zuten bihotz horietaz. Herria 2003-12-11
Baina heziketa ez dago naturan: heziketak kalte egiten die naturaren ondorioei, laborantzak arbolei bezalaxe. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.
Etxearen gainaldean, arbolek osatutako esparrua zegoen egurrezko mahaiekin, itzalean. «Kuskue tanden», 2004 - 230. orr.
Paisaia ezezaguna egiten zaio, ez du arbolek xuxurlatzen dioten mezua ulertzen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 99. orr.
Zumarrak nagusi ziren ezker-eskuineko arbolen artean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.
Basoa da arbolen elkartea, eta basoak erabakiko du bere kideen ibilbidea, hauen haziak mugitu egingo baitira, iparraldean edo hegoaldean kimu berriak sortuz, eta hauen haziak era berean urrunxeago bideratuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 137. orr.
Gune batean gelditu naiz bidearen eskualde bakoitzeko arbolen abarrek, ukurtuz, elkar besarkatzen dute, tunela natural eta argitu bat moldatzen dutela. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 224. orr.
Airearen presioa aditu nuen soroak gurutzatzen, haizeak putz eta txistu egiten zuen arbolen adaxka biluzietan eta sasietan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.
Egur bila hasi zen, eroritako arbolen adarrik meheenak ebaki nahian. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.
Ongi gogoan dudan hiri handi hartan, aldirietako kaleek argi hitseko farolak zituzten, gero eta argi hitsagoko farolak, landan galtzen zirenak arbolen arteko iluntasunean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.
Domeka; ospitale aurrean ematen dut eguna, parkeko arbolen atzean ezkutaturik. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 100. orr.
Bizitzan zehar ikusitako arbolen memoria dugulako dakigu orain lehendabizikoz ikusitako hori arbola bat dela eta ez beste zernahi, errealitateak oroimenaren baitan hartzen baitu ostatu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.
Arboletan zintzilik jarriak zeuden erbi larrutuak eta oilo lumatuak, eltzeetan sartzeko zain-zain. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.
Arboletako fruituak eta soroetako uztak ugalaraziko ditut, beste nazioen aurrean gosearen lotsa jasan beharrik izan ez dezazuen. Elizen arteko biblia Ez 36,30
Kobazulo bat hartu zuen babeslekutzat, ur garbiko errekak aurkitu zituen, arboletako fruituez elikatzen hasi zen eta basoko piztiei aurre egiten ikasi zuen. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 151. orr.
-Zer, baratzeko arboletatik ez jateko esan dizue Jainkoak, ezta? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.
Italian umeak bihurrikeriak egin nahi dituztenean arboletara igotzen dira. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 174. orr.
Benta ere sarraskitua izan zen, baina bordak mirakuluz iraun zuen, zuhaitz eta arbolez gerizatu txara batean aurkitzen baitzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.
Gorputz hil baten hezurrak garbitzen dituen hienak, euli bati barrena zurrupatzen dion armiarmak, ez du besterik egiten arbola zintzoak lurrari bere bizitzarako beharrezkoak dituen ura eta gatzak kenduz egiten duena baino. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.
Hango jauregi ederraren gibeleko aldean, iduzkiari buruz, bainan Uhaitza ibaiatik ez urrun, arbol handi batzuen itzalpean, beraz ditakeen toki egokienean. Herria 2001-07-26
Bi egun pasatu ditugu hiri hortan, parke nasai eta arbol ederren artean. Herria 2005-05-26
Harako bidean, arbol biluziak alde bietara, joan zihoazen emakume biri so gelditu zen; haiek arrunt txikituta zeudela: [...]. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 85. orr.
665. urtean, 666aren bezperan (zenbakien egokiera gustatzen zaienentzat diot), bost arbol sakratuok ipurditik bota eta erre zituen sasoi hartan iritsi zen erlijio berriak, Erromakoak noski. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.
Nere guztizko arboletakoa duzu lizarra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.
Ibar luze-zabalak dirudite, ibai ondoko baratzeak, Jaunak ur-ertzean landaturiko aloe edo zedro arbolen antzeko dira. Elizen arteko biblia Zen 24,6
Beste tankera bateko bidaia eskaintzen dio irakurleari, batzutan haize gainean basoko arbol-gailurretan barrena. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 8. orr.
Aspaldian hil eta menturaz arbol erroetan traukatu zerri zein bildots hilkiak baziren, plastikozko ontziak eta etxeetan beharrezkoak ez ziren mila gauza zaharkitu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.
Euskal-Herriko oihanetan aurkitzen diren arbol edo zuhaitz moten erabilpenaz, entzunen dugu Jakobe Errekondo. Herria 2001-06-28
Mandoa arte-arbola handi baten azpian sartzean, arte-adarretan gatibatu zitzaion Absalomi ilea; Hiri gotortu eta hiri nagusi guztiak xehatuko dituzue, fruta-arbolak ebakiko, iturburu guztiak itxiko eta lur landuak hondatuko harriz betez. Elizen arteko biblia 2 Sm 18,9
Lagun honek beti bere aitaren txeke asko izaten zituen sakelan, fruta-arbolen lursailen jabea baitzuen aita. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.
Han berean bi hektareko baratze haundi bat moldatuz, hemendik ereman haziekin (tomate, entselada, tipul, aza eta bertze), eta ere hogoi bat fruitu arbol landatuz. Herria 2004-04-29
Gero, behin Molly bere etxera joana zelarik, Charlie eta biok fruitu-arbolen baratzean eseri ginen, isil-isilik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 30. orr.
Bere buruari gogor eginda ere, platano-arbolek behin eta berriro hartzen zieten aurrea umeei, eta oroimenari ezin zion hori barkatu. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.
Sagar-arboletako batean, uda hasieraz geroztik, sagar-aleak aurkitzen genituen; zeinak, zeharo helduak egon ez arren, eztia bezain gozoak ziren. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 65. orr.
Lokatzean erdi-lurperatutako harriak, muskerrak mango-arbolen enborretan gora, bizpahiru liztor burrunbaka, eta, hala eta guztiz ere, isiltasuna, min ematerainoko isiltasuna. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.
Landare hotz-urruti eta epelzale hauen artean nabarmena da zitrikoen koadrila: limoiondoa (Citrus limon), laranjondoa (Citrus sinensis), mandarinondoa (Citrus nobilis) eta Arabi sagar arbola (Citrus paradisi). ETC-prentsa Argia, 2001-03-04
Apustu egingo dizut nirea baietz bota arbola-ipurdi hura baino urrutirago. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.
Lepic jauna, anaia nagusi Felix, arreba Ernestina eta Axenario gaubeilan daude, tximiniaren inguruan, lau aulkiak aurreko hanken gainean kulunka; sutan, arbola-ipurdi bat, zain eta guzti. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 150. orr.
Gajoak igual uste du arbola-ipurdian eserita txirula jotzen aritzen ziren artzain haietatik gatozela gu... Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 157. orr.
Lurrean eseri ziren, zenbait fruitu arbola landatuak zituen lur zoko hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.
Landare bikainak edo fruitu arbolazko erregimentuak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.
Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.
Bidetxo asfaltatu eder, fruta arbolaz inguratu batetik abiatu ginen harantz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 77. orr.
Lore arroseko fruta-arbola. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.
Zientzilari adituek diotenez edozein arbolatan sor omen liteke mihura, baina, frutarboletan batez ere. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.
Alorretan, sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten ziren hor-hemenka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.
Fruta-arbolak ez diren zuhaitzak bota ditzakezue. Elizen arteko biblia Dt 20,20
Arazoa asko arintzen du ondo-ren ordez arbola erabiltzen badugu, Euskal Herriko eskualde askotan ohitura izan den bezala, adibidez, sagar-arbola, gaztaina-arbola... ETC-prentsa Berria, 2019-04-04
Burutik oinetaraino belus eta larru gorriz apainduriko zalduna bide bazterrean dago jarria, gaztaina arbola baten gerizpean, kapa beltzaren gainean. ETC-literatura, saiakera Beñat Dardo, Joxan Oiz, Susa, 2006
Gaztainondoa, gaztaina edo gaztaina arbola ("Castanea sativa") Fagaceae familiako zuhaitz bat da. Jatorriz Hego-ekialdeko Europakoa eta Asia Txikikoa da. ETC-entziklopedia Gaztainondo, Wikipedia
Orain noizean behin haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.
Behin parkera iritsitakoan, hurritz arbola batzuen azpiko eserlekuan jartzen nintzen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.
Beldur handiz intxaur-arbolaren puntaraino igo zen intxaurrak botatzera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.
Apaiza balitz, oraintxe bertan labana sartu, eta, hesteak aterata, lepoaren jiran jarri, eta hor kanpoko intxaur-arbolatik jarriko nikek zintzilik! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.
Eguna argitu eta bildu ziren denak Judasen arbola sail batean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 158. orr.
Kakao arbola edo kakao-arbola ("Theobroma cacao") zuhaitz txiki bat da (4,8 m), "Sterculiaceae" (edo "Malvaceae") familiakoa, Amerika Ameriketako eskualde tropikalekoa. ETC-entziklopedia Kakao arbola, Wikipedia
Kakao arbolak zainketa berezia behar du urte osoan, baina makina apartekorik ez da erabiltzen, bai ordea laneskua. ETC-prentsa Argia, 2008-07-27
Amerikara joan omen zen XVII. mendean aberastasunen bila, eta kakao arbolaren haziak ezagutu zituen, Mexikoko indigenen eskutik. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2013-12-13
Kafea sutan erre eta kakao-sailak masiboki suntsitzea, kakao-arbolak ipurditik atereaz. ETC-prentsa Berria, 2006-06-10
Milioika kakao-arbola ipurditik atera izanari esker, 2010ean txokolatearen prezioa altxatuko dute. ETC-prentsa Berria, 2009-12-26
Lehendabiziko kakao arbolak (Theobroma cacao) era naturalean hazten ziren Amazonas arroko oihan tropikalen babesean. ETC-prentsa Berria, 2017-07-23
Erosi zuen lur puskak jadanik bazeramatzan bi hektarea eta erdi kakao arbola. ETC-prentsa Berria, 2019-02-21
-Kaki arbola bat gogorarazten dit. «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.
Zuhaiztiak ehunka akre hartzen zituen, etxaldeko lur hoberenetakoak, eta bi urte lehenago kautxu-arbola gazteak sartu zituen han Dickek. ETC-literatura, saiakera Belarra kantari, Doris Lessing (Koro Navarro), Elkar, 2008
Zerua garbi baina distirarik gabe zegoen kale ertzetako kautxu-arbolen gainean. ETC-literatura, saiakera Arrotza, Albert Camus (Josu Zabaleta), Erein, 2017
Oker kalkulatu zuten ere milioi eta erdi kautxu arbola landatzeko modua. ETC-prentsa Argia, 2009-07-12
Bu Elvi anderea, esaterako, familiako kautxu arbol basoa erretzen aurkitu du Sintang eskualdean. ETC-prentsa Argia, 2017-12-24
Klase guztietako mozkinen produkzio, transformazio eta salmentan sartu dira: oliotarako palmondoak eta kautxu-arbolak Asia Ekialdean, soja eta koltza ekoizteko etxaldeak Errusian, esne eta haragitarako behitegiak Zeelanda Berrian eta Australian, alpapatan berezitutako lurrak AEBetan eta Bulgarian... ETC-prentsa Argia, 2018-06-03
Peruko oihanek lurraldearen erdia baino gehiago hartzen dute, baina ustiapena ez dago guztiz aurreratua: kautxu-arbola, kaoba, ebanoa, zedroa, palisandroa. ETC-entziklopedia Peru, Wikipedia
Atarian oso ale ederrak ematen zituen laranja arbola bat zeukan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.
Dagoeneko ageri ziren zabaldiak arroz-soroekin eta laranja-arbolekin, barraka zuriak estalki beltzarekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.
Kasu horietan arbola-ren erabilerak konpontzen du arazoa, adibidez laranja mingots arbola eginez. ETC-prentsa Berria, 2019-04-04
Ikerketa genetikoen arabera, bergamotondoa limondo eta laranja mingots arbolaren arteko hibridoa da. ETC-entziklopedia Bergamotondo, Wikipedia
Lorategian ezpelak, erramuak, limoi arbola. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.
Herrialde beroak ikusi nahi nituen, non fama baita olibondoak eta limoi-arbolak hazten direla. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.
Begiratu diezu lorea aspaldi galdutako sei magnolia arbola itzelei, eta irudikatu dituzu zein eder egongo diren datorren urtean, martxoko eguzkia epeltzen hasten denean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 165. orr.
Muskerrek burua altxatzen zuten mango-arbolen enborretan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.
Lokatzean erdi-lurperatutako harriak, muskerrak mango-arbolen enborretan gora. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.
Toki honetan, masusta arbolak eta basa mahastiak erauzi eta Medalliongo golf munizipala egin duten honetan, lehenago, auzo bat zegoen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.
Han bada mizpira arbola bat, eta handik kea ateratzen zelarik, laminek egiten zuten sua zen omen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.
Sudurzuloak zabal-zabal zeuzkan su bakartiaren ondoan kiskaltzen ari zen ogi-arbolaren fruituaren usaina hartzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.
Kolonia britainiarretako esklaboentzako ogi-arbola bila bidali zuten Christian Ozeano Pazifikora. Berria - Gaiak 2004-10-06
Mutilak urkaturik munduko platano-arbola ederrenetan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.
Laugarren etxean platano-arbola baten ernamuinak zeuden erorita teilatu gainera eta belardi itxura emana zion atariari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 329. orr.
Gainerakoak parkeko banku ilunenera joan ziren: platano-zuhaitz pare bat zegoen albo banatan, eta haren aurreko farolak ez zuen argirik egiten. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.
Baratze koxkor bat eta sagar arbola batzuk zituzten etxe inguruan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 90. orr.
Hara non bost urteko neska-koskorrak erantzuten dion, biak sagar-arbola baten azpiyen zeudela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.
Etxe ondoko sagar arbolei mihura kentzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 51. orr.
Sagar-arboletako batean, uda hasieraz geroztik, sagar-aleak aurkitzen genituen. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 65. orr.
Loak hartuta gelditu zen Santxo tortotx-arbola baten oinean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 129. orr.
Maiz egiten zion bisita bigarren zahagiari, ardoa freskatzen tortotx-arbolatik zintzilik jarria zeukatenari. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.
Tulipa-arbola eta lizarren kasko altuak plegatzen segitzen nituen haize hotzarekin. ETC-literatura, saiakera Ultimes déchets, Itxaro Borda, Maiatz, 2015
Idi-bihotz arbola edo tulipa-arbola ("Liriodendron tulipifera) " Magnoliaceae familiako zuhaitza da eta Ipar Amerikako ekialdean du jatorria. ETC-entziklopedia Idi-bihotz arbola, Wikipedia
Arbolari ere era askotara deitzen zaio: madariondoa, madari-makatza, madari latza, madaritza, madaritze, udalondoa, udareondoa, udaretze, udare-arbola, txintila makatza... ETC-prentsa Argia, 2012-11-18
arbola adarretan (3); arbola artean (7); arbola asko (5); arbola bat (21); arbola batek (5); arbola baten azpian (4); arbola batetik (4); arbola bati (4); arbola batzu (4); arbola batzuen (3); arbola batzuk (3); arbola bera (4); arbola edo (5); arbola gainean (4); arbola guztiak (3); arbola hori (4); arbola horiek (9); arbola horren (4); arbola moztu (4); arbola petalo galtzailea (3); arbola sakratua (3); arbola ttipi (3); arbola txiki bat (3); arbola zaharra (4); arte arbola (4); baina arbola (3); baratzeko arbola (3); bi arbola (6); bizitzaren arbola (5); da arbola (3); da gernikako arbola (3); den arbola (3); dituen arbola (3); du arbola (3); duen arbola (5); edo arbola (6); fruitu arbola (7); fruta arbola (6); gernikako arbola da (5); gure arbola (3); jakintzaren arbola (14); kamelia arbola petalo (4); landare eta arbola (3); sagar arbola (3); zuen arbola (4)
arbolak ere (3); inguruko arbolak (3)
arbolako fruitua jan (3); galarazi nizun arbolako (3); nizun arbolako fruitua (3)
arbolaren adarrak (4); arbolaren baten (3); arbolaren kontra (3); gernikako arbolaren aurrean (3)
arbolatik jan (3); gernikako arbolatik (5)
arbolen baratzearen hondoan (3); arbolen gainean (3); fruitu arbolen baratzean (4); fruitu arbolen baratzearen (4); fruta arbolen (6)