Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbitrariotasun iz arbitrarioa denaren nolakotasuna; aritzeko era arbitrarioa.

Bidegabekeria eta arbitrariotasuna ez direla eten gogoratzeko balio dute bi kasu hauek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Halabeharra ez da arbitrariotasuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.

Nolatan ez aurkitu arbitrariotasuna, are fantasia hutsa, gure munduan eta haren funtzionamenduan?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.

Soilik ikurretako batzuk dira erabat arbitarioak; beste ikur batzuetan, fenomeno batek hartzen du esku, fenomeno horri esker, arbitrariotasunean maila desberdinak atzeman daitezkeelarik, arbitrariotasuna ezabatu gabe: ikurra erlatiboki motibatua izan daiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 167. orr.

Saussurek esaten du ikurraren arbitrariotasuna lehen hatsapena dela, ondoan, garrantzi bereko beste lege bat duena: adierazlearen linealtasunarena, alegia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Beharrezkoa da ikurraren arbitrariotasuna, hizkuntzek adierazpidetzat jokatu ahal izateko beharrrezko zaien egonkortasunari euts diezaioten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 10. orr.

Hizkuntzaren fonologiaren aldetik horren nabarmen diren inkoherentziek lekua dute ortografian, konbentzionala izanik arbitrariotasunak leku handiagoa har dezakeelako ahoskeran baino.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.

Aldaketa fonetikoen tasun hau, sinbolo fonetikoaren arbitrariotasunaren menpekoa da, hau da, esanahiarekin inolako loturarik ez duen ikur horren menpekoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.

Despota baten gisa gobernatzen zuen etxea, Andres bere onetatik ateratzen zuen erretxinkeria eta abandonuzko, despotismo eta arbitrariotasunezko nahaste batez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Gero hitz egiten jarraitu genuen: enkarguez, huskeriez, funtzionarioen arbitrariotasunaz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 24. orr.

Halatan, arbitrariotasun erabatekoaren aurrean jarri gintuen Oteizak: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Horren ondorioa "arbitrariotasun juridikoa" da, Iruinen aburuz..  Berria - Harian   2005-03-19

Irudikapena arbitrarioa da: irudikapenaren prozesuan bertan, alegia, beste gauza baten lekuan dagoenaren instituzioan, arbitrariotasun parte handi bat dago, sozializatuta dauden konbentzioak izatean oinarritua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.

Zenbat eta hobeagoa izan administrazioa, orduan eta gehiago kentzen du giza arbitrariotasuna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikurraren arbitrariotasuna (7)

ikurraren arbitrariotasunaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus