Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbitrarioki adlag era arbitrarioan.

Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hasieratik arbitrarioki jokatu zuen, eta mendekuan eta gorrotoan oinarritutako atxiloketa bat egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Legeek ez dute arbitrarietatetik babesten, legeak arbitrarioki interpretatzen baitira.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.

Hizkera berezi hartan, haatik, hitzon eremu semantikoa arbitrarioki itxuraldatzeko edo zabaltzeko joera nabari zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 27. orr.

Arbitrarioki zatitzen dugu denbora, horrela hitz egin badaiteke segurik, baina behin erabakia hartuz gero, horri eusten diogu gure indar guztiekin: uda eta negua bereizteko orduan, erlojua atzeratu edo aurreratu behar izaten dugu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.

Pertsona hauek arbitrarioki atxilotuta daude eta, beraz, askatu edo auzitegi independenteetan auzipetu eta zigortu behar dituzte.  Berria - Harian   2006-02-17

Doktrina konstituzionalak dio askatasun sindikalerako eskubidearen barruan aitortzen dela Administrazioak sindikaturen bat arbitrarioki ez diskriminatzeko eskubidea.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Nahiz eta, erresumaren legearen arabera, feudoak aldagarriak izan, ez ziren ematen edo kentzen apeta hutsez eta arbitrarioki; horixe izaten zen nazioaren batzarretan tratatu ohi ziren gauza nagusietako bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 307. orr.

Autoritatea ere bada, aginte-iturri nagusia, haurraren gain misterioski zertua eta bulkada batzuk arbitrarioki zapaltzen dituena, hauen bideetatik bizitza berria kanporantz irteten delarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus