Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, adierazlea "ziorik gabekoa da, hots, arbitrarioa, adieraziari buruz, honekin ez baitu errealitatean inongo uztardura berezkorik". Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.
Berez, "Havèr"=Kide hitzaren femeninozko forma arbitrario bat da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Errusiar herriaren ohiko izaera etsipen otzana zen, amerikar herriarena urduritasun zalapartatsua; eta izaera-desberdintasun hau gobernu arbitrarioarekiko zuten jarrera desberdinean islatzen zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
Lege arbitrario bat maitasunean edo gorrotoan berdin inspira daiteke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.
Baina Aita Hardouin-i bakarrik onartzen zaio gertaeren gainean halako ahalmen arbitrarioa erabiltzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 278. orr.
"Sistemetan" ezaugarri generikoen kontzeptua seinale arbitrarioa da, nahiz eta ez den nahasgarria generoak izendatzeko orduan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.
Espainiako Gobernuaren jokabidea "alegala eta arbitrarioa" dela uste du, "ez baita oinarritzen alde biko akordio batean edo araudi batean". Berria - Ekonomia 2004-07-31
Panofskyk ez du adierazi nahi perspektiba konbentzio arbitrario bat denik, historiako aldi bakoitzak "bere" perspektiba izan duela baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.
Hizkuntza egoera jakin bat faktore historikoen emaitza da beti, eta faktore horiek dira, hain zuzen, zergatik den ikurra aldaezina argitzen dutenak, hau da, azaltzen dutenak ea zergatik ukatzen dituen ikurrak ordezkaketa arbitrario guztiak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 102. orr.
Beraz, mintzaira, ikurrek irudikatzen dutenarekiko arbitrariotasunean funtsatzen den sistema bat da; hizkuntza, ikur arbitrario batzuen multzo antolatua. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.
Bizi garen gizarte ekonomikoaren oker nagusiak dira guztientzako enplegua lortzeko gaitasunik eza eta errenta eta aberastasunaren banaketa arbitrario eta zentzugabea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.
Nabarmentze eta balioeste arbitrario eta berariazko horrek are ageriagoan uzten du ertz horiek irudia markoz kanpokotik bereizteko balio dutela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.
Bi auziok zuzenbidearen ikuskera arbitrario, Erdi Aroko batean dute oinarria. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Susmoa dut, hala ere, zure eromenaren objektua ni izatea eta ez beste bat, arbitrario samarra izan zela. planifikaziorik gabeko hautaketa arbitrario samarra egiten dudala, liburu-dendan ikusmiraka ibili eta gero hau edo beste hartuaz, ez normalki azken urteko nobedadeak baizik orain urte batzuetakoak eta ahazten hasita daudenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 29. orr.
Hizkuntza desberdinek bi mailetako osagaiak izan ohi dituzte beti: erabat arbitrarioak diren osagaiak eta erlatiboki motibatuak direnak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.
Analogiaren izaera hori dela eta, bi oharpen egin ditzakegu, erabat arbitrario eta erlatiboki arbitrarioari buruz dugun ikuspegia baieztatzen dutenak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 207. orr.
Edertasun edo itsustasun kontzeptua soziala da eta arbitrarioa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 214. orr.
Nahiz mendearen kontzeptua, esan bezala, arbitrarioa den, gezurra dirudi nola gureganatu dugun, zer-nolako garrantzia ematen diogun gure eguneroko bizitzan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.
Epaileak usteetara jotzen duenean, epaiketak arbitrario bihurtzen dira; legeak usteetara jotzen duenean, lege finkoa ematen dio epaileari. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 263. orr.
Askotan, gainera, aukeraketa arbitrarioa izaten da, gustuen arabera egiten delako. Berria - Kultura 2004-10-08
Zaila da, baina, sailkapenerako irizpide formal bat aurkitzea, arbitrarioa eta ad hoc ez dena. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 127. orr.
Asko kostako litzateke haiengan Lukrezioren jainko ahalguztidun eta arbitrarioak aurkitzea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.
Irudikapena arbitrarioa da: irudikapenaren prozesuan bertan, alegia, beste gauza baten lekuan dagoenaren instituzioan, arbitrariotasun parte handi bat dago, sozializatuta dauden konbentzioak izatean oinarritua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.
Ikerlariek honako puntuak aztertu nahi dituzte: presoen osasun fisiko eta psikikoaren egoera, atxiloketa arbitrarioak, epaileen independentzia eta tortura zantzuak. Berria - Mundua 2004-06-26
Bizi-baldintza gorriak eta zigor guztiz arbitrarioak ezartzen dira kartzeletan espetxeratuaren egoera gaiztotze muturrera eramateko. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Ez dakit zergatik dauden hain modu arbitrarioan ordenaturik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 240. orr.
Gertaera baten denbora, denbora horretako une baten bitartez nahiko modu arbitrarioan itzultzera behartu gabe irudikatzeko aukera ematen zuelako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.
Dialektoak, hizkuntzaren eremuaren zatiketa arbitrarioak baizik ez dira; orobat, bi hizkuntza bereizten dituen muga ere konbentzionala izan daiteke soil-soilik. Herria 2003-11-27
arbitrarioa da (14); arbitrarioa dela (6); arbitrarioa den (4); arbitrarioa dena (5); arbitrarioa denez (3); arbitrarioa izan (7); da arbitrarioa (4); erabat arbitrarioa (9); erlatiboki arbitrarioa (3); guztiz arbitrarioa (5); ikur linguistikoa arbitrarioa (3)
arbitrarioak dira (4); arbitrarioak diren (4); arbitrarioak izango (3); erabat arbitrarioak (4)