Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Unibertsitateetan kritika irakatsi behar da, baina kritika egiteko modu horrek badu betiere muga bat gurutzatu ezin dena: arbitrarietatea. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.
Bai, adiskideak: legeek ez dute arbitrarietatetik babesten, legeak arbitrarioki interpretatzen baitira. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.
Hau eskandalu bat da eta jakinen du prentsak kartzela honetan nolako arbitrarietateak egiten diren, lehenik Espainiako Abokatuen Kolegioa jarriko dut jakinaren gainean, eta hurrena Amnesty International. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 159. orr.
Agian, ereduen gabeziak arbitrarietatearen gatibu egiten zaitu, aldakortasunaren preso. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 83. orr.
Konbentziook ohitura bihurtu direla, eta beren arbitrarietatearen kontzientzia galdu dela, eta bestelako mapak mesprezatu egin direla, primitiboak eta subjektiboak direlakoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 284. orr.
Legeak parez pare irekiko dizkio ateak arbitrarietateari, askatasun eremuak murriztuz. Berria - Euskal Herria 2006-05-10
Lehendik ere uste genuen arbitrarietate izugarria dela, eta gaur entzun dugunak orain arteko iritzia berresten du. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Batasunaren arabera, Konstituzionalak "zintzo-zintzo" bete ditu Aznarren aginduak, "eta Europa osoan aurrekaririk ez duen arbitrarietate judizialari amaiera ematen lagundu du". Berria - Euskal Herria 2004-01-17