Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alderdi teknikotik, ongi abiatua zirudien auziak, baina ez zegoen garbi erretxina akastunaren lotea non eta zertan geratuko zen: edo prezioaren gaineko deskontu batekin gure esku geldituko zen, edo W.ren bizkar berresportatuko behar zen, edo arbitraje bat eskatuko genuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.
Etzi erabakiko du Basauriko Udalak Arbitrajea onartzen duen. Berria - Ekonomia 2004-10-16
Haien etxeetan, izan ere, askotan egiten baitira bilera publikoak eta judizio pribatuak eta arbitrajeak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.
GATTen kasuan ez bezala -GATTen, arbitrajeak, baliagarriak izateko, alde guztiek onartu behar zituzten, salatuak barne-, MMEren ezadostasunak arautzeko mekanismoak ez du beto-eskubiderik onartzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.
Izar patronalak eta SEPIk egoera konpontzeko tresna egokiena arbitraia dela ziurtatu dute. Berria - Ekonomia 2004-02-18
Enkantea ez ezik, zerga eskakizunak konpontzeko Errusiako Gobernuak arbitraia onartu dezala eskatu dio Jukosek Houstongo auzitegiari. Berria - Ekonomia 2004-12-16
Estanflazioak, izan ere, koiunturazko politikaren usadiozko egitura desegin zuen, politika hori, hein handi batean, Phillipsen kurbak deskribaturiko inflazioaren eta langabeziaren arteko arbitrajean oinarritzen baitzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.
Ostirala baino lehen arbitrajezko laudoa bete beharko dute langileek eta enpresak. Berria - Ekonomia 2004-04-27
Lege dekretua onartu, auzia nazioarteko arbitraje baten esku utzi edo itunak eten eta herrialdetik alde egin dira multinazionalek izango dituzten aukerak. Berria - Mundua 2006-05-03
Aldiz, "baldintzapeko arbitrajera" joko balute, bitartekariak oinarri gisa hartu beharko lituzke langileen zenbait eskari, baina enpresak erregulazio espedientea ezarri ahalko luke ontziola guztietan. Berria - Ekonomia 2004-03-03
Grebalariek, aldiz, arbitrajearen aukera baztertu eta Lan Harremanetarako Kontseiluaren (LHK) bitartekaritza bilatzea onetsi zuten. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Gobernuak bete beharreko arbitrajea ezarriko zuela esan eta greban diren plataformetako langileek ostegunetik aurrera lanera itzuliko direla esan zuten. Berria - Ekonomia 2004-10-27
Derrigorrezko arbitrajea agindu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Bilboko Ur Partzuergoko azpikontratetako langileak egiten ari diren greban. Berria - Ekonomia 2004-06-02
Edwardsek helegitea jarri dio erabakiari, orain Kirol Arbitraje Epaimahaiari dagokio Edwardsek Olinpiar Jokoetan parte hartzerik duen erabakitzea. Berria - Kirola 2004-08-12
Pferd-Ruggeberg Caballito enpresako zuzendaritzak arbitraje prozedura bat abiatu nahi du Gasteizko lantegian duela zazpi hilabete hasitako greba mugagabeari irtenbidea emateko. Berria - Ekonomia 2004-06-04
Zuzendaritzari, hain zuzen ere, Langileen Batzordeak egindako bitartekaritza eta arbitraje eskaera helarazi zioten. Berria - Ekonomia 2004-07-28
Kontsumo-arbitrajea judizioz kanpoko prozedura da, kontsumitzaile eta enpresaburuen arteko gatazkak konpontzeko. ETC-entziklopedia Kontsumo arbitraje, Wikipedia
Atal horretan, kontsumitzerakoan sor daitezkeen gatazkak konpontzeko bideak ere ematen ditu ezagutzera erakusketak: eroslearen eta dendariaren arteko akordioa, erreklamazio orriak, kontsumo arbitraje sistema eta justizia auzitegiak dira aukerak. ETC-prentsa Berria, 2006-10-17
Aire konpainiak ez daude Kontsumo Arbitrajean, bertan egotea borondatezkoa baita, eta paso egiten dute. ETC-prentsa Berria, 2017-04-26
Artikulu honetan aurreikusiriko kontsumo-arbitrajeaz besteko arbitraje-hitzarmenak ezin lotuko dira kontsumitzaileekin behin kontratuko alderdien artean gatazka materiala edo eztabaida sortutakoan baino. ETC-zientzia, zuzenbidea Kontsumoari buruzko Legeak, (Alkorta, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo ), UPV/EHU, 2007
Artikulu honetan aurreikusiriko kontsumo-arbitrajeaz besteko arbitraje-hitzarmenik ezin lotuko da kontsumitzaileekin behin kontratuko alderdien artean gatazka materiala edo eztabaida sortutakoan baino. ETC-zientzia, zuzenbidea Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko legeria, (Leire Imaz, Patxi Petrirena, Elhuyar Fundazioa, Juan Kruz Igerabide, Ana Leturia), UPV/EHU, 2010
Alderantziz, oso hizkera samur eta soila erabiliko da, helburua baldin bada auziaren parteek ondorio argiak ateratzea beren jokabideari edo eskakizunei buruz; adibidez, kontsumo-arbitraje batean. ETC-zientzia, zuzenbidea Administrazioko eta zuzenbideko euskara: ikuspegi jurilinguistikoa, (J. Ezeiza), UPV/EHU, 2012