Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adardun 1 izond/iz adarrak dituena.

Ondoren, aulki adardun bat hartu zuen eta Joanesen aurrean eseri zen-.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.

Gauzak nahiko absurdoak ziren berez, arkanbeleak esate baterako, eta kakalardo adardun haietako bat hartu zuen eskuan eta erabat zentzurik gabekoa iruditu zitzaion.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.

Pixkanaka, bere buru adarduna makurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 332. orr.

Eta jakin ezak, bitartean, ezen protestantei buruz erraiten diren gauzak -deabruak bezalakoak direla eta, halatan, adardun eta isatsdun-, funsgabeak direla eta gezur handiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.

Ahots dardaratiko antxume ahulek ere ezagutzen dituzte euren ama adardunak, berdin bildots jostariek ardi beekariak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Esan liteken, Heidiren Alpeetako aitona bezala, adardunen bizkarretik bizi naizela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 40. orr.

2 irud/hed

Neurri batean, zehatza izateko, adardun eta iruzurgileei esker bizi naiz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Badakizu zer zioen zuzenbide zibileko irakasle zoro batek, adarrez eta adardunez ari zela? Bada, hasieran min ematen dutela, baina gero bizitzen laguntzen dizutela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.

Ziur nago zortzi senarretatik sei adardun direla.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Jakina baita erreka batek edo ibai batek bitan zatituriko herrian eskuin bazterrekoek esanen dutela beste aldekoak adardun ankerrak direla, eta ezker bazterreko emazteek berriz beste aldekoek deabrua daukatela gonapean gordea.  Berria - Kultura   2004-12-26

3 adardun esku (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

1970eko hamarkadaren amaieratik aurrera, bera izan zen adardun eskuaren erabilera heavy metalaren ikur bezala ezagutarazi zuena. ETC-entziklopedia   Ronnie James Dio, Wikipedia

4 hegatxabal adardun (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Hortaz, ukitzen dituen bizidun oro pozoitzen dute: familia batek maite duen katua, nekazariaren ganadua, soroan dagoen untxia eta zeruan dabilen hegatxabal adardunaETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Txori ugari egon ohi zen zeruan: hegatxabal arruntak, hegatxabal adardunak, eta baita izena jakin ez arren ezagunak zitzaizkidan hainbat txori ere. ETC-literatura, saiakera   Hori da umorea, maisu!, Mo Yan (Aiora Jaka / Maialen Marin), Elkar, 2013

5 kakalardo adardun

Igande gaua zen eta ustekabeko intsektuak topatu genituen gero Santutxuko kaleetan gora gindoazela, kakalardo adardun handi batzuk.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus