Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arbendolondo iz oso goiz loratzen den zuhaitza, fruitutzat almendra ematen duena (Prunus amygdalus). ik almendrondo.
Neska-mutil taldea arbendolondo baten azpian jarri, eta gitarra joz eta gitarra entzunez ematen zituzten orduak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 45. orr.
"Egia esan", pentsatu zuen bere kolkorako, "arbendolondo ilarek inguratzen zuten bidea ez dago oso aldatua". Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 104. orr.