Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arbeltx iz izkatz fosila, trinkoa, kolore arre edo beltza duena, zuretik datorrena.
Etxekoandrea emakume ilebeltz, azal zuriko bat zen, aurpegia ia perfektua zuena; Ama Doloretakoaren itxura zuen; begiak beltz-beltzak, eta ilea distiratsua, arbeltxa bailitzan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.
Aurpegia hartu zidan bi eskuen artean, begietara peto begiratu, bere arbeltx-distira harekin, eta esan zidan: [...]. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.