Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbel 1 iz harri belzkara, orri gisako zatietan puskatzen dena, hezetasunari igarotzen uzten ez diona.

Gorria ez baina grisa da arbela, eta mea beltz horrez beterik zeuden Itsasondoko bazterrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.

Eta ez da falta eskolako gela bat: arbelak, idazmahaiak, tintontziak, mapa zaharrak.  Berria - Kultura   2004-03-26

Konta dezadan soilik, istorio honetarako nahikoa izango delakoan, XIX. mendearen azken laurdenerako martxan zegoela Itsasondon arbel ateratzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.

Liburu hau, hasieran konturatzen ez nintzen arren, itzalei buruzkoa da batez ere; arbelaren hautsaren antzeko zerbait pausatzen da bere orrietan, iraganaren marka bailitzan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 61. orr.

Ermita kaxkar bat ikusi baitu, harri eta arbelez egina, goibela bera ere, baina txanponez betea aldarearen inguru guztian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Elizak arbelez egindako teilatua zeukan, eta erlojuak soinu zakar bat ateratzen zuen ordua jotzen zuen bakoitzean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 189. orr.

Arbelez egindako mahai biribil ederrean ematen omen zieten hamaiketakoa, afari-merienda edo dena delakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 45. orr.

Liburuaren amaieran, Itsasondo arbelez hustu den bezala jendez ere husten ari dela dio: [...].  Berria - Kultura   2004-10-02

Haien atzean, erdi ezkutaturik, gaur dekadentetzat dauzkagun frantses-estiloko txalet aspaldikoak, beren harrizko fatxadaz eta arbelezko teilatuaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

Arbelezko teilatuan behera labaindu naun, hori gogoan zeukanat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 102. orr.

Bideak kosta inguruko gainetatik egiten zuen, mendia ebakiz, eta arbelezko geruza ia bertikalak uzten zituen agerian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.

Honen atzean, azkenik, eta eskuin aldera joaz, Balda-Matheu kasinoko soslai berezia eta arbelezko bere teilatu desberdina nabarmentzen ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Arbelezkoa zen herri horretako lurpe gehiena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 43. orr.

Lau dorre zituen, horma bakoitzean bana, biribilak laurak, kanpai itxurako sabaidunak, arbelezkoak guztiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Arbeletan ira enbor fosilak aurkitu dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.

Gerra aurrean, baziren Etxezakortari eta Manuel Gelatxori arbelezko diskoetan Regal etxeak gramolarako eginiko grabazioak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 64. orr.

Minervaren tenplua arbeltzat du hartu // turistak, bere izena han zirriborratu,  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.

2 arbelezko laukia, teilatuetan eta jartzen dena.

Bat-batean eliza dorrearen arbelak ilargiaren distiraz jabetzen dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Sebastopol bulebarreko etxeak beltz-beltzak ageri ziren; eta, arbelen lerro garbiaren gainetik, estalpeko kale nagusiaren gangaren armazoi garaiak argitasunezko ilargi erdi bat ebakitzen zuen zeruaren urdin zurbilean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arbel meatzean aritu zen lanean, harik eta, 50 bat urte zituela, medikuak silikosia diagnostikatu eta lanerako ezgauza izendatu zuten arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Anaiarekin haserretu eta Arriaranen jarri zuen bere arbel-meategia, jabez aldatuta oraindik ere martxan segitzen duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 45. orr.

Bere aita, Manuel Sarasola, herriko arbel-harrobiko nagusia zen, bertako gizonik ahaltsu eta aberatsena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 22. orr.

Arbel-mendiaren beheko aldean geratu da bera, eta jaistea baino zailago iruditzen zaio orain igotzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 116. orr.

Herriko estilo patriarkalak izango zuen eragina Sarasola familiak arbel-negozioarekin normal-normal segi zezan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.

Han ondoan, harrobi bat ikusi omen zuen, eta mendian ebakitako arbel-xaflek, arrastiriko eguzkipean, distira harrigarri bezain ederrak botatzen omen zituzten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 45. orr.

Bakarrik ibiltzen nintzen, Beitiko iturriko askan hesiak edo txalupatxoak asmatzen, arbel hondarren pila batean harri-xafla politen bat bilatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.

Iraileko haize freskoak altzairuzko distira ematen zien portuko uhin kizkurrei eta arbel-koloreko zeru ilunari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Egun sargori baten ondoren, arbel koloreko ekaitz eskerga batek ezkutatua zuen zerua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Gelaren hormak arbel kolorekoak ziren, solairua lurra bezain arre.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 67. orr.

Leihotik Hudson ibai arbel-kolorekoari begira zeuden, baita gerraontzi ainguratu batzuei eta ibaian gora bira egiten ari zen goleta bati ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 69. orr.

Emakume-ahots hark kirrinka eragin zion Harlandi belarrietan, klarionak arbel gainean sortarazten duen gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.

4 (izenondoekin)

Arbelarena ez zen ordurako negozio ona; panel elektrikoak izan ziren garai batean alor emankorra, baina bakelitak aurrena eta plastikoak gero eman zioten errematea; eskolan ere arbel handi bakarra nahikoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.

Horixe da zuk nahi zenukeena -idatzi zuen astiro-astiro arbel elektroniko estreinatu berrian-, zure emazteak inoiz jan ez dizuna nik jan niezazun, urde alaena!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.

5 irud/hed

Arbelezko zerua, eraikin garaien artean itoa, berrogeita hamar zentaboko txanponak jaurtitzen ari zen espaloi gainera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.

Hodei beltzen zamaz erortzear dirudien zeruak eta haren kontra aparrezko haserrea jaurtitzen duen itsaso arbelezkoak ez lukete nire gogoa goibeltzeko botererik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

6 arbelezko ohol modukoa, bertan idazteko eskoletan erabiltzen dena.

Arbel batean marrazturiko zirkunferentzia bat, triangelu bat, erronbo bat, osoki hauteman ditzakegun formak dira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 91. orr.

Eskolak emateko, zuk esan duzuna, arbela eta klariona.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Adrianek bere zurezko figurak egiteko erabiltzen zuen etxola prestatuko zela ikasgelatzat, adierazi zidan, eskatuta zeuzkatela mahaiak eta arbela, eta estufa ere berria ekarriko zutela negurako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Arbela bete-bete egiten zuen liburu gomendagarrien izenekin.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 344. orr.

Richard uneka-uneka puzten zen, ikasle mukitsuek arbelaren aurrean ernegarazten duten seminaristaren eran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.

Besoa berriz tapakien azpian jarri eta zerbait idatzi zuen oheari erantsita zegoen arbelean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 62. orr.

Ikastaroa beti arbelean klarionaz idatziz hasten zen: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 56. orr.

Sinadurarik gabe, Angiek ez zekien nor zitekeen igorlea, baina irakaslea arbelerantz bueltaturik zela, papertxo bat pasatu zion zinerako gonbitarekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 129. orr.

Denak prest geundela ziurtatu ondoren, testua arbelean izkiriatzen hasten zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

Azterketetako galderak arbelean idatzi behar izaten genituen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 55. orr.

-Beraz: a2/b2=2- uztartu zuen Léak, arbelean idatziz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.

Klasera sartu ginenerako bera arbelean ari zen koloretako klarionez mapa bat marrazten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.

Lauzpabost urteko haurra eskutik hartu, eta arbel txiki baten aurrera eramaten dute.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 80. orr.

Arbel zabala ere han zegoen, ezer izkiriatu gabe oraindik, beltz garbia, eta arbelaren gainean Francisco Francoren erretratua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 127. orr.

Arbel batean idatzi eta marraztutakoak ezabatu eta gero gelditu ohi diren klarion-mantxa islarik gabeak ziren Bostongo kale, plaza eta etxadiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Munduaren sorrera ispilu batean bezala islaturik zegoen gauaren biluztasunean, eta hantxe iltzaturik zeukan etorkizuna, argizko iltzeekin, mugarik gabeko arbelean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 55. orr.

7 arbel bituminoso (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Kalkulurik baikorrenak onartuta ere, non petrolio produkzioa hobetu ahalko litzatekeen lurpetik ateratzeko metodoak hobetzearekin, petrolio ez-konbentzionalak (arbel bituminosoak edo harea asfaltodunak, adibidez) garatzearekin, hala eta guztiz ere petrolio produzioak presio handia jasango du etorkizunean (2030ean) 118 milioi upel-eguneko eskaria asetzeko. ETC-prentsa   Argia, 2010-11-21

8 arbel digital (corpusean ez dago; ETCn 69 agerraldi)

Arbel digitalak sartzen ari dira ikasgeletara. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-29

Izan ere, zertarako erosi orain Kindle bat, baldin eta laster batean Applen arbel digitala etortzen bada, koloretan eta teknologia askoz aurreratuagoarekin? ETC-prentsa   Berria, 2009-10-21

Hori jakinda, arbel digital batean azalpenak eman ahal izango dizkio gaixoari. ETC-prentsa   Berria, 2009-07-05

Nafarroako eskolek arbel digital interaktiboak izango dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-10

Ikasturtea bukatzean, arbel digital bat zozkatuko dute parte-hartzaileen artean. ETC-prentsa   Berria, 2011-02-02

Alferrik da ikasgelan arbel digital bat edo dokumentuen irakurgailuak jartzea, irakasleek horiek nola erabili ez badakite. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-15

Ordenagailu berriak, arbel digitala, ultraeramangarriak eskuratu dituzte, baina ikastola berria martxan jartzen ahitu dituzte indarrak. ETC-prentsa   Argia, 2010-06-13

Ohiko arbela geroz eta gutxiago erabiltzen da, eta, haren ordez, geroz eta gehiago erabiltzen dira ordenagailua, arbel digitala eta ukimenezko pantailak dituzten miniatura-gailuak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz, Aitzol Lasa, UEU, 2015

Eraikuntza hori eredu manipulatibo gisa erabiltzen da eta haren erabilera arbel digital batekin osagarria da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018

Beraz, Eskola 2.0, batik bat, eskolen azpiegitura teknologikoaz arduratu zen: ikasle zein irakasleentzako ordenagailu eramangarriak, ikasgela bakoitzean arbel digital bat eta Internet konexioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Egun ordenagailu bati loturiko bideo proiektore edo arbel digital batez egiten dira. ETC-entziklopedia   Aurkezpen digital, Wikipedia

9 arbel egin (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Eta hain zuzen horrexegatik esan dezakegu arbel egiteko beldurrik gabe epopeia handia izan zela orain 80 urte ero haiek burutu zutena, alegia, euskara hutsean egindako egunkari bat ateratzea, lehenbizikoa, noiz eta gerra betean. ETC-prentsa   Berria, 2017-02-05

10 arbel elektroniko

"Horixe da zuk nahi zenukeena -idatzi zuen astiro-astiro arbel elektroniko estreinatu berrian-, zure emazteak inoiz jan ez dizuna nik jan niezazun, urde alaena!".  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.

11 arbel-gas (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi)

Eskisto-gasa, batzuetan arbel-gasa, gas natural mota bat da, eskistoa (edo arbela) ugari dagoen lurretan ustiatzen dena. ETC-entziklopedia   Eskisto-gas, Wikipedia

Petrolioa bukatzen ari da, eta haren espekulatzaileak gelditzen den kakan arakatzen ari dira, arbel gasa bezala, azken horren eraginkortasuna batetik hirukoa delarik. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-09

Koldok ahoa zabaldu baino lehenago, azkar eta gelditu gabe erantzun du Aimarrek: arbel-gasa dagoela herriko lurzoru guztien azpi-azpian, eta handik ateratzeko lur azpiko harriak apurtu behar dituztela, eta hausteko ura eta sustantzia kimikoak sartuko dituztela. ETC-prentsa   Argia, 2012-10-07

Arbel-gasaren kasuan, askoz baxuagoa da tasa: upel batez hiru lortzen ditugu. ETC-prentsa   Argia, 2013-05-26

Lehenago adierazi dugunez, arbel-gasarentzat alternatibak bilatzeko gas naturalaren erabilerarentzat alternatibak bilatu behar dira. ETC-prentsa   Argia, 2013-09-29

Genték kontatu zuen nola iazko uztailean bilduak ziren gas natural konbentzionalen ekoizle nagusiak (Errusia, Iran, Qatar, Bolivia...) arbel gas berriaren aurrean estrategia adosteko. ETC-prentsa   Argia, 2014-03-30

Orduan, zergatik hainbeste interes arbel gasa ateratzeko? Orain dela mende bat, hidrokarburoak ateratzen hasi zirenean, inbertituriko barril bakoitzarekin ia 100 barril ateratzea lortzen zuten. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2012-09-21

12 arbel zuri

Zerua arbel-zuri zegoenez ezinezkoa zen egun hartan lainoen gainean jolasean aritzea, eta indoor modalitatean jardutea erabaki zuten, joko-zelaia sala barrura murriztuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.

Ohatilak, jendea, gaixoak, hilak, biziak, negarrak, oihuak, arbel zurien gainean aise ezaba zitezkeen zirriborroak baino ez ziren haiek guztiak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.

13 arbeleko letra lodi (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arbeleko letra lodia edo blackboard bold ingelesez, sinbolo jakin batzuetarako testu matematikoetan erabilitako tipografia da. ETC-entziklopedia   Arbeleko letra lodi, Wikipedia

14 kanban arbel (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Kanban arbel edo kanban taula bat kanban prozesua ezartzeko erabil daitekeen tresnetako bat da, maila pertsonalean edo erakunde baten antolakuntza mailan lana kudeatzeko lagundu dezakeen tresna. ETC-entziklopedia   Kanban arbel, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arbel aldera (3); arbel batean (7); arbel handi (3); arbel koloreko (5)

arbelaren aurrean (4); arbelaren gainean (9)

arbelean bezala (3); arbelean idatzi (5)

arbelezko teilatu (4); arbelezko teilatuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus