Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbazta (orobat arbasta) iz abar xehea, eskuarki zuhaitzetik erauziz gero.

Goizean, prozesioan joaten zen dotore erregea, koroa eta longain urdina jantzita, eta aginte makila zeramala; haren aurrean txepetxa eramaten zuten, haga baten puntan loturik, mihuradun haritz arbazta batez apaindua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 66. orr.

Kapazoan egur eta arbazta batzuk sartu, lizar adar bat erdibitu zuen aizkora txikiaz.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Agindua eman zitzaien gotorlekura inguratu eta arbaztez egindako balak lotu eta zuziak piztuz haien kontra botatzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.

Sua, zur-mota haren inguruan jarritako arbaztetan hartu zuenean, zeruraino igo zen, eta pentsarazi zien masa hura dena gainbehera eroriko zela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.

Josebak adar bat moztu dio sastraka bati, eta makila itxura ematen hazi zaio arbaztak kenduz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 391. orr.

Lizar arbaztak erabili ohi dira oraindik leku askotan Donibane bezperan etxe atariak apaintzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 243. orr.

Etxeak bazuen atzeko aldean adobezko hesi-horma bat, arbaztaz estalia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.

-Oker ez banago, arbazta-estalki horretatik, badator alde honetatik halako hats usaina eta ez txarpot-ihiena; urdai frijitu-usaina da noski; oparoak eta eskuzabalak izan behar honelako usainez hasten diren ezteiak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus