Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

araztasun 1 iz aratza denaren nolakotasuna.

Egunkariko argazkian agertua zen kaputxadunaren begien espresiorik eza aurkitu nion Gabini, edota, zehazkiago, espresio aratz beti berdina, baina askoz zirrara handiagoa egin zidan, araztasun eta hoztasun hura ez baitzen inola ere egokitzen haren hitzetan, haren hitz urrietan -halako esan ezin batek eteten zion jarduna- sumatu nuen emozio korapilo askagaitzarekin.     «Kuskue tanden», 2004 - 225. orr.

Erresuma hau santifikatua geldituko da, nik maitatua, bere Fedearen araztasuna eta bere errukiaren bikaintasuna direla kausa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 178. orr.

Maldan behera ekin aurretik atzerantz begiratuko du gazte batek une batez, airearen araztasunaren kalitate hori begi-ninian gordetzeko bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 157. orr.

Azken lan hau izan zen ikusleen gustukoena, baina nik uste dut, Duatorekin askotan gertatzen den moduan, gehiegizko mugimendua dagoela koreografiaren diseinuan, gehiegizko distira eta luzimendua, benetako dantzaren araztasunaren kaltetan.  Berria - Kultura   2004-05-05

Etikotasunaren juzgaketa bere araztasunari eta ondorioei dagokienez ideien arabera gertatzen da eta bere legeen betetzea maximen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

Baina ez dut neure burua sentitzen dagoeneko; inguratzen nauen araztasunak betetzen nau.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Neure arrazoien araztasunaz segur izan naizelarik, izan dut, aitor dizut, zuk araztasun horrez dudarik egin ahal izan ez zenezan desiratzeko urguilua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 530. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kaskoaren erdialdeko soilunea alde batetik bestera estaltzen zioten ile bakan zuriek, ordea, araztasun perfektu baten itxura ematen zioten, beti izan baitzen oso txukuna bere orrazkeran.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Bertutea, eta berekin batera giza jakinduria, bere araztasun osoan ideiak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 209. orr.

Materia galkorren eldarnio horri aurre egiteko, kristalaren araztasun izoztuan murgildu ninduan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Laburbilduz, teoria bat eskatzen dutela, eta teoria hori ezin dela mamitu agertu gabe -bere araztasun sintetikoan- eurak eraikitzeko behar den diskurtso-egiteen eremua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 33. orr.

Berotasun berezi batez hornitzen du garbitasun eta araztasun neurritsuaren hoztasunean sorturiko guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Naturaren joritasun itogarriaren aurrean, araztasunik aratzena eta sinpletasunik erabatekoena bilatu nitian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 96. orr.

Haren jainkosa gorputz handiarekin, haren araztasun eta zurbiltasun miresgarriekin, behinolako marmol eder bat bezalakoa zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Kortesiaz eskaintzen zien bisitariei bere aurpegiaren araztasun zimurrik gabea; irribarre baten itzala ere bazebilen haren ezpainetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Antzeman ditzakegu konpainiaren estiloa definitzen duten ezaugarriak: mugimenduaren muturreko araztasuna, eta leuntasun eta energiaren arteko elkarketa artegagarria.  Berria - Kultura   2004-05-30

Lege Vokoniarra egin zen garaian, ohiturek artean gordetzen zuten beren jatorrizko araztasuna.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Araztasun irizpidea nagusi izaten saiatu nintzen (Katalunia plazaren ondoan den tren geltokiaz ari da).  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Jainkoari sagaratutako pertsonak ohoratu beharra zegoen, batez ere gorputz-araztasunaz ideia bat eratua zuten herrietan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus