Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazegoela arazotxo bat: nire zutabean aipatzen nuen bezala -baina ni Duvrescuren kritikez ari nintzen-, pozoi-dosi txiki batzuek sorrarazten zioten ondoezaren eraginpean egin zuela lan senarrak nobelan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 170. orr.
Atzo goizean Iruñeko San Migel Klinikan egin zioten erresonantzian ezker zangoko bizepsean arazotxo bat baduela baieztatu zen. Berria - Kirola 2004-03-21
-Bai, arazotxo bat badaukagu hor, egia esan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 161. orr.
Ematen du Eunicek arazotxoren bat duela Stevekin. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 134. orr.
Urte osoan izan ditugu arazotxoak zelaiarekin, eta egunotako elurra eta izo-tza ez dira lagun onak. Berria - Kirola 2004-03-04
Hasiera-hasieratik izan nituen arazoak, edo, hobeto esanda, arazotxoak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 45. orr.
Behin baino gehiagotan lagundu zidan arazotxoak konpontzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.
-Oso aspergarria da, hamaika urteko neskatila baten arazotxo ergelak entzun behar izatea -jarraitu zuen-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 259. orr.
Bigarren arazotxoa bekaren betebehar batzuk ziren. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.
Umeen arteko arazotxoren bat gertatzen bazen, bi familiaburuak etxetik irten eta, poliki-poliki, mugako hesirantz abiatzen ziren, basa-madariondoa zegoen tokira. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.
Oreja medikuaren erietxean bihotzeko arazotxo bat zaintzen ari zela, bertan harrapatu omen zuen gerrak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.
arazotxo bat izan (3); arazotxo batzuk (4)