Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina etxera hurbiltzenago eta geldiago abiada, zeren egia filosofikoak baino askotxoz ere zailagoa zen arazo bat baitzerabilen gogoan; eta arazo hori era honetara formulatzen zen doktore gajoarentzat: Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.
Krisi pertsonal horren arazoa, ordea, idazlearen alderdi unibertsalak sortzen eta mamitzen zuen: bere filosofiak. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 9. orr.
Jean-Baptistek maitale asko izan zuen eta, beti zirrara berrien bila, gazte-gaztetatik poliziarekin arazo ugari ekarri zioten harreman homosexualak ere ez gutxi. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.
Arazoak eta arazoen sustatzaileak berdintsuak direlakotz eta, funtsean, helburu bera bilatzen dutelakotz: betiko finkatzea mende luzeetako ukazioa, eskubideen ukazioa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.
Hara nola konpondu zuen arkitektoak arazoa, askoz geroago jakin zenez: marmolezko blokeetan ildoak egin, eta burdinazko ziriak sartu zituen ildootan, porlanez disimulatuak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.
Zein da arazoa? Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 104. orr.
Honorék esan zidan sabelean arazoak izaten dituztela beti emakumeek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 18. orr.
Ohean geratzen naiz, neuri galdezka, hi zertan habil, ez lo ez esna, baina jaiki eta eguna abiatzen denean ez da beste arazorik egoten eta dena ondo ateratzen da. Pako Aristi «Note book», 2005 - 83. orr.
Hori euren arteko arazoa da, Arruti eta Izpizuaren artekoa. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 57. orr.
Amaituko dira, hartara, adulterazioaren inguruko arazoak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 42. orr.
Baina elkarrekin haserretu eta konforme ez geunden arazoak izan genituen behin; areago, harrezkero ia ez genion elkarri hitzik ere esaten. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 89. orr.
-Ez zaitez joan olibondoetara, Pedro, harrapatzen bazaituzte arazoak izango dituzu! Jon Maia «Riomundo», 2005 - 117. orr.
-Ezer ez barruan, hortik datoz arazoak. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 51. orr.
Arazoa da ez dakidala zein gai jorratu nire nobelan. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 21. orr.
Deskuiduan arazoren bat badu, ekarri nigana berehala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.
Ondorengo prentsaurrean futbolari gazte txar bat atera zela esateko ez zegoela arazorik, berak argi ikusten zuela bazegoela taldea aurrera ateratzeko kalitatea, eta konpromisoa. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 40. orr.
-Ez nekien ba arazoak genituenik... Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 111. orr.
-Lehenengoarekin ez dago arazorik, etxean baita, azken batean: Caltech-en, Kaliforniako Institutu Teknologikoan. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 29. orr.
Ezkerrak nagusi eta eskuinak laguntzaile behar dutenetan sortzen zaizkit arazoak, eskuina baldartu egiten baitzait eta kontrakarrean segitzen baitio ezkerrari. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.
Badakizue, zuzeneko saioen arazoak dira horiek. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 24. orr.
Garbi zitzaion halaber, amak ez zuela arazoaren nondik norakoen azaltzeko gutiziarik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 16. orr.
Hasieran nik ere arazoa hori zela uste banuen ere. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 45. orr.
Direlako gogojardunotan bekatuak eta beren txarkeriak barrenago ezagutzen dira, gizona barneko arazoez hainbeste arduratzen ez zen garaian baino; ezagutza eta dolu handiagoa lorturik orain, lehen zen baino probetxu eta merezimendu handiagoa izango da. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 59. orr.
Telefonoz kontsulta egin nuen bere garaian horrek arazorik ekar ote ziezadakeen ziurtatzeko eta ezetz esan zidaten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.
Bere liburu askotan kontzientziaren arazoa jorratu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
- Sexua duk arazoa, Martxel, sexua. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 74. orr.
Buruan, arazorik gabe gertatzen da dena. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.
Denak beren lekuetan zeuden, eserita, gertaturikoa haien arazoa ez balitz bezala, burukoikeria bete-betean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.
Laborategiko arazo handienak txiki eta arruntenak hutsal begitantzen zitzaizkidan, nire egonezinarekin alderatuta. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 67. orr.
Gidatzea arazo larriagoa zen berarentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.
Eta, ondoren, nire azalpen guztia irudien teoriaren arazo nagusiak mamitzen diren gaiei buruzko ataletan antolatu nahi izan dudalako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
Hala ere, arazo pertsonalengatik, utzi egin behar izan nuen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.
Sorginkeria-libururik ezin erabili izate hori arazo larria zen Harryrentzat, Hogwartseko irakasleek lan asko eman baitzioten oporretan etxean egiteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.
Izan ere, Gasteizko Santiago Ospitalean azterlan sakona egin zuten 2000. urtean eta suizidiorako joerak agertutako gaixoen herenak arazo bipolarrak zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Loditasuna, arazo potoloa. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Baina, pertsonaien eta pasadizoen gorabeherez gain, Frantziako bigarren inperioaren gizartea zertan zen agertu zuen zehaztasunik mingarrienetaraino, eta, are gehiago, lehenengo asmoaren ertzak gainditu eta bere garaiko arazo nagusiei ekin zien ia bat bera ere kanpoan utzi gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.
Beraien arazo sentimental likitsen zakarrontzia zela zirudion batzuetan eta zikin sentitzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.
Ez zuen dirurik lortu asmo hori aurrera eramateko, baina bere kontura hasi zen liburutegi eder bat osatzen, sekula baino arazo ekonomiko handiagoak izan arren. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 53. orr.
Arazo konplexua da, nire irudiko. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.
Errateko zuhurki, euskalduntasunarenaz aparte, gasnak biltzen zituela bere mami zuriaren leunean, hemen gaindiko arazo politikoak, ekonomikoak, kulturalak eta psikologikoak batera. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 12. orr.
Baina azken orduko arazo premiazko bat sortu da, ustekabean, eta alde egin behar izan du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 105. orr.
Vernek arazo teknikoei aurre egin eta erantzuna ematen die, garai hartako ezaguerez baliaturik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Arazo ekonomikoengatik Tagastera itzuli behar izan zuen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.
Arazo judua ez da gertaeratxo huts bat bakarrik. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 28. orr.
Uste izaten da arazo uholde batek itota egoten dela menderatua, arazo horiek konpontzeko bere infanteria, artilleria, tankeak, hegazkinak erre arte gastatuz. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.
Beste atera biderik ez bazen, fraileek libro uzten zutela eta jadanik eman dirua itzuliko ziotela arazo izpirik gabe. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 62. orr.
Arrantzak honela jarraitzea ez da komeni eta ez da posible: bolanta izeneko sare pelagikoen kontua txori-kaka baino ez da arazo-ozeano horretan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.
Garai hartan kasik kontsolamendu bakarra arazo mota haien erdian: ez nintzela mutiko gazte pollitetara ekarria. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 119. orr.
Eta Batasuneko herri guztietan diru politika uniformea ezartzea ez litzateke arazo iturri, baldin eta herri horiek errenta, langabezia eta inflazio berekoak balira; herrialde bakoitzaren beharrak antzekoak balira, alegia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 197. orr.
Etorkizunean arazo iturri izango dira kurduen aldarrikapenak. Berria - Harian 2005-02-15
Amnesia arazoak ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 32. orr.
"Eromena kimika arazoa duk soil-soilik", esaten zuen, "noizbait pastilen bidez konponduko duk dena". Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.
Ez nizkion neure itzulpen arazoak aitortuko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.
Batzuetan hainbesteraino da, ezen iruditzen baitzait osasun arazoak izan behar dituela. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 66. orr.
Anoa-murrizketazko eta merkatu beltzezko garai hartan, ez zen han goian hornidura-arazorik: nola, inork ez genekien, baina denok genuen denetik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.
Eta denbora alferrik galdu honen guztiaren ondoren zer?, eta kontzentrazio arazoak omen dauzkat. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 11. orr.
Baina debekatua daukat aspaldion, tentsio arazoak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.
Lehenbizikoz irakurle, amodio arazoez gain, zinezko duda literarioek larrantzi ninduten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 13. orr.
Haren obra itzultzeko interesaturik zeuden atzerriko argitaletxeek ere atzera jo ohi zuten, lege arazoak etor zekizkiekeelako. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.
Handik gutxira, Martin delako hura Argentinara joan zen, diru arazoak omen zituelako. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.
Hori nahikoa da, Gidarian dauden ordena arazoak nabaritzean, gure barruan ezbai sakona sortzeko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.
Zure auzokoa terrorista izanez gero, zorionak!, barne arazoetako ministerioak diru kopuru ederra agintzen zizun oporretarako. ETC-literatura, saiakera Apologia, Julian Peña, Elkar, 2005
Izan ere, erdi-juduak akabatzen utziz gero, alferrik galduko zen "alemana den haien odolaren erdia", Barne Arazoetako Ministerioko Stuckartek Wannseeko Konferentzian esan zuen bezala. ETC-literatura, saiakera Eichmann Jerusalemen, Hannah Arendt (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007
Holdenek aspalditik ezagutzen zuen Wilde eta, Barne Arazoetako Ministerioan lan egiten zuenez, kartzelei buruzko sail batean, ez zuen eragozpenik izanWilde ikustera joateko. ETC-literatura, saiakera De profundis, Oscar Wilde (Aitor Arana), Txalaparta, 2007
Al Barazantxi Kirkukeko eskualdeko Barne Arazoetako Ministerioko zuzendaria zen. ETC-prentsa Berria, 2005-05-31
Eusko Legebiltzarrak gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa eta praktikoa euskaraz egin ahal izatea bermatzeko eskatu zion atzo Espainiako Barne Arazoetako Ministerioari. ETC-prentsa Berria, 2006-12-23
Michelle Alliot-Marie (MAM deitua; Ipar Euskal Herriko politikagintzan eragile nabarmena) Barne-Arazoetako Ministeriotik Justizia Ministeriora aldatu du presidenteak. ETC-prentsa Argia, 2009-07-12
Atxiloketa prebentiboaren kontzeptua Barne-arazoetako ministerioa hasi zen erabiltzen. ETC-prentsa Argia, 2011-07-10
Nire abokatuek polizia-agiria eskatu zutenean ikusi genuen operazioa beldurra sustatu nahi zuen Barne Arazoetako Ministerioaren publizitate-lema zela. ETC-prentsa Argia, 2017-03-19
Horiek funts hartuta egiten du lan SGIP Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, Barne-arazoetako Ministerioaren barruan. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartzela genero-erakunde bezala, Maria Ruiz Torrado, UEU, 2017
2019ko urtarrilean iragarri zen Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa Barne Arazoetako Ministerioaren partidu politikoen erregistroan inskripzioa burutu zuela mugimenduak. ETC-entziklopedia Crida Nacional per la República, Wikipedia
Kabilaren zerraldoari Kinshasako Gobernuko ordezkaritza batek harrera egin zion, Gaetan Kakudji Barne Arazoetako ministroa buru zuelarik. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-01-21
Fronte Batua izena hartu berri duen Afganistango Iparraldeko Aliantzak 11 ordezkari -horien artean bi emakume- bidaliko ditu Bonneko Konferentziarat, eta delegazioaren buru izango da Junis Kanuni Barne arazoetako ministroa. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-11-24
Gutxi ez balitz, Espainiako Gobernua, barne-arazoetako ministroa eta fiskalak buru dituelarik, harrokeriaz agertzen zaigu agerkari hauen kontakizunetan. ETC-prentsa Berria, 2007-01-10
PP alderdia eta estatuko gobernuko ministro batzuk -bereziki barne arazoetako ministroa- mahai gainean ipintzen ari diren gai bat da zehazki esandako ikuspegitik aztertu beharrekoa, zera, damua. ETC-prentsa Berria, 2012-03-04
Antisemita moderno bakarra zegoen Eslovakiako gobernuan, eta hura zen Sano Mach, Barne Arazoetako Ministroa, Eichmannen lagun ona. ETC-literatura, saiakera Eichmann Jerusalemen, Hannah Arendt (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007
2011ko uztailaren 11n, Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa Espainiako Barne Arazoetako ministro izendatu zuen José Luis Rodríguez Zapaterok, ETAren aurkako borrokan izandako "arrakasta handietan bere ekarpena" izan zuela nabarmenduta. ETC-entziklopedia Antonio Camacho Vizcaíno, Wikipedia
Frantziako Bigarren Inperioak porrot egin zuenean antolatu zen behin-behineko gobernuko Barne Arazoetako ministro izan zen. ETC-entziklopedia Léon Gambetta, Wikipedia
Estatu arazoa dago, eta herrialde batzuen nahia ez dagoenez asetuta, Estatuak konponbidea aurkitu beharko dio horri. Berria - Euskal Herria 2004-02-08
Baina Pekinek gobernuaren erdigune izaten jarraitu zuen, eta Chung-tu-k oporretako egoitza izaten, nahiz eta hor ere batzuetan estatu-arazoak aztertu, zalantzarik gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.
Mediku batek, beraz, epaile batek edo estatu-arazoetan aditua den batek erregela patologiko, juristiko edo politiko ederrak izan ditzakete buruan, beren maisu zehatzak izatera irits daitezkeen mailan gainera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 90. orr.
Izan ere, jeneral mordoa zeukan bere erabaki eta aginduen zain; garrantzi handiko eginkizunak zituen, berehala konpondu beharreko estatu-arazoak, ezin zuen minutu bat ere alferrik galdu, eta hortxe zeukan deabru burugogor hura alamena ematen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.
Bardeako tiro poligonoa, Ezkaba mendiko gotorlekua, iritsi ez diren azpiegiturak eta ingurumen arazo larriak. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Alabaina, batzuentzat ingurumen arazoak -kutsaduraren arazora mugatzen ziren-, eta beste batzuentzat pobreziaren arazoa kolpe latza izan ziren ikuspegi ekonomizista horrentzat. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 18. orr.
Lehen exogenotzat hartzen zen gai andana zientziaren ikerketaren jo puntuan kokatzen da bete-betean: ingurumen-arazoak, zientziaren demokratizazioaren (kontrolaren) auzia, arriskuen gaineko eztabaida eta abar. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.
Bigarrenik, mugak gainditzen dituzten ingurumen arazoen kudeaketa (ur baliabideak, hondamendi naturalak, eta iraganetik jasotako kutsadura industrial zein militarra). Berria - Gaiak 2004-10-31
Bestelako mehatxu ekonomiko eta sozial berriez ere mintzatzen da: pobrezia, infekziozko gaitzak tartean ihesa, ingurumen arazoak eta hondamendi naturalak. Berria - Mundua 2004-12-03
Kanpo arazoetako ministro izan zen, eta Moskuko gobernadore. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.
Erresuma Batuko Kanpo Arazoetako Ministerioan. Berria - Euskal Herria 2004-08-08
Herrien Europa federalak baizik ez ditzake konpondu Europa osoaren barne eta kanpo arazoak. Berria - Euskal Herria 2004-08-28
Kanpo Arazoetarako Batzordeak eginiko txostenak. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Kanpo Arazoetarako zuzendaria. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Denbora aurrera joan ahala, aldaketa hauek barne eta kanpo arazo larriak eragingo dituzte Ordenan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.
1936ko gerran, Companys presidentearen mezulari sekretua izan zen Erresuma Batuko Kanpo Arazoetako Ministerioan; Kataluniarentzat eta Euskal Herriarentzat bake berezia negoziatzen saiatu zen. Berria - Euskal Herria 2004-08-08
Hala jakinarazi zuen atzo Belgikako Kanpo Arazoetako ministro Rudy Huygelenek. Berria - Euskal Herria 2004-04-28
Kanpo arazoetako ministro izan zen, eta Moskuko gobernadore. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 344. orr.
Haren adar nagusia Erromako herritarrei jaten emateko ekartzen zen garia zen; hiri-arazoa zen, bada, merkataritza-arazoa baino gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.
Munduko zarata eta merkataritza-arazoetatik apur bat aldendurik, bere bihotz barnean Jesu Kristo gordetzen saiatzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.
arazo asko (89); arazo asko izan (22); arazo bakarra (48); arazo barik (29); arazo bat (316); arazo bat da (27); arazo bat dago (21); arazo baten (26); arazo bati (20); arazo batzuk (67); arazo bera (27); arazo berezirik (20); arazo dezente (21); arazo edo (22); arazo ekonomiko (24); arazo ekonomikoak (31); arazo fisikoak (35); arazo gehiago (109); arazo gehiago izan (38); arazo gehien (37); arazo gutxiago (23); arazo guztiak (52); arazo handi (22); arazo handia (42); arazo handiak (111); arazo handiak izan (26); arazo handiena (22); arazo handirik (89); arazo handirik gabe (27); arazo handirik izan (26); arazo hau (77); arazo hauek (27); arazo honetan (23); arazo honi (34); arazo hori (106); arazo horiek (77); arazo horren (21); arazo horri (42); arazo izan (68); arazo larri (47); arazo larria (95); arazo larria da (31); arazo larriak (175); arazo larririk (23); arazo nagusia (101); arazo nagusiak (38); arazo nagusietako (22); arazo nagusietako bat (21); arazo politiko (28); arazo politikoa (32); arazo politikoak (31); arazo psikologikoak (20); arazo tekniko (21); arazo teknikoak (20); arazo txiki (24); arazo ugari (60); arazoak arazo (50); baina arazo (47); baino arazo (58); baino arazo gehiago (34); beste arazo (105); beste arazo bat (44); beste arazo batzuk (21); bi arazo (30); diru arazo (21); ez da arazo (43); ez zen arazo (21); hainbat arazo (67); hamaika arazo (39); hamaika arazo izan (20); osasun arazo (86); osasun arazo larriak (29); zenbait arazo (39)
arazoa da (226); arazoa dela (48); arazoa ez da (132); arazoa ez dela (30); arazoa izan (31); arazoa konpondu (64); arazoa konponduko (50); arazoa konpontzeko (111); arazoa konpontzen (38); arazoa zen (25); arazoa zera (21); benetako arazoa (37); bere arazoa (28); etxebizitzaren arazoa (25); ez da arazoa (21); gure arazoa (30); nire arazoa (33); zuen arazoa (34)
arazoak arazo (50); arazoak daude (33); arazoak dira (22); arazoak direla (55); arazoak direla eta (34); arazoak ditu (55); arazoak dituzte (59); arazoak dituztela (24); arazoak dituzten (53); arazoak egon (27); arazoak eragin (29); arazoak izan (264); arazoak izan zituen (49); arazoak izango (70); arazoak izaten (52); arazoak konpondu (53); arazoak konpontzeko (118); arazoak konpontzen (25); arazoak saihesteko (20); arazoak sor (36); arazoak sortu (38); arazoak sortzen (78); arazoak sortzen ditu (26); arazoak zirela (34); arazoak zituen (24); benetako arazoak (23); bere arazoak (26); bihotzeko arazoak (30); buruko osasun arazoak (21); dauden arazoak (20); dira arazoak (26); diren arazoak (25); diru arazoak (27); hartzeko arazoak (21); horrek arazoak (29); osasun arazoak (154); osasun arazoak direla (21); segurtasun arazoak (24); zirkulazio arazoak (20)
arazoaren berri (21)
arazoari aurre (60); arazoari aurre egiteko (35); arazoari irtenbidea (20)
arazoei aurre (68); arazoei aurre egiteko (43); arazoei buruz (24)
arazoen ondorioz (30)
osasun arazoengatik (27)
arazoetako bat (26)
gizarte arazoetarako (20)