Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arauzko 1 izlag arauarekin bat datorrena.

Ezkonduko zaituztet, arauzko moduan ezkontzera etorri diren guztiak ezkondu ditudan bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 270. orr.

Arauzko ezkontza baten seme-alabei legezko deritze, batuketa legezko eta baliozko baten fruituak baitira.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.

Neureganatuak ditut belarren bertuteak, arauzko astrologia, matematikak eta zuzenbide kanonikoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

Zure aitak ez du ulertzen nola zure adineko mutil bat oraindik ere lotara daitekeen, neska bat bezala, pelutxe batekin, pelutxea arauzko baloia bada ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 88. orr.

Dibertigarri zitzaidan nolako destaina harro-nabarmenez janzten zuen azterketetan, arauzko alkandora faxistaren ordez, kokospeko beltz xelebre bat, arra bat zabal, zeina mugimendu zakar bakoitzean jakaren ertzetatik irteten baitzitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.

Tenientea desenkusatu egin zen: nik arauzko onespen orokorra eman arte, jakina, ezin zidan gauza handirik esan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 92. orr.

Albertok, berriz, zulo biribil bat zuen xafla zati bat ekarri zuen: arauzko kalibre doi hartara errenditu behar genituen zilindroak, harritxo eta, beraz, ogi bihurtzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

-Horra hor zentzuzko zentzuaren aurkako eta arauzko arauen aurkako salbuespena, osaba!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 258. orr.

2 (izenondo gisa)

Kontsumo-joeren eta arau teknikoen berdintzeari, gainera, kapitalen mugimenduari ezarritako eragozpen fisikoen eta arauzkoen ezabatze lasterra erantsi behar zaio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Aukera biren artean bat hautatu behar izatera, lehentasuna, hedatuen zegoenari gabe, arauzkoena zenari emango ziola aldarrikatu zuen Zabalak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 83. orr.

"Arauzkoa" izatea, baina, ez da nahitaez "jatorra" eta "zuzena" izatearen berdina, eta horixe da adibide bi horietan ikusten duguna: arauzkoak ez diren roto eta quepo dira jatorrak eta zuzenak, eta arauzkoak diren rompido eta cabo, aldiz, berriak eta okerrak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arauzko denbora agortu (3); arauzko denbora agortuta (3); arauzko denbora amaituta (3); arauzko ezkontza (4); arauzko proposamena aurkeztu (4); da arauzko (3); ez arauzko proposamena (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus