Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arautze iz arau jakinen pean ezartzea.

Arautze horrek zer dakarren ikusten duzunean, baina, ikuspegia aldatzen zaizu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Gaur egun esaten ari direnez, urdailekoa omen du mila modutara eta mila lekutan agertzen zaion gaixotasun-Proteo hori, urdaila omen da-eta gorputzaren galdara eta arautzaile nagusia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Ildo beretik, garai keynestarretik heredatutako egiturazko zurruntasunei egotzi zitzaizkien europar ekonomiek krisia gainditzeko eta langabezia murrizteko zituzten eragozpen bereziak: lan-merkatuaren arautze zurrunegia, finantza-merkatu itxiak, prezioen kontrola, ekonomian sektore publikoak nagusitasuna izatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

LABeko Txomin Lorcaren ustea da lege proiektuak "lurzoruaren arautze publikoaren aldeko apustua" egin duela, baina muzin egin diola "lursailen kudeaketa publikoa egiteari".  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Komikoak bezain negargarriak dira kaltearen eta ordainezko sufrimenduaren arautze zehatzak (hik niri behi bi ebatsi, nik hiri belarri bat ebaki...).  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Miren Azkarate Kultura sailburuak bilera ostean adierazi zuenez, legearekin "sektorearen arautze zehatzagoa" lortu nahi du Jaurlaritzak.  Berria - Kultura   2006-03-22

Errealitatean -sarri baino sarriago kontrakoa esaten den arren-, arautzea edo erregulazioa da nagusi merkatuetan, eta prezioak ez dira teoria aipatu horren arabera ezartzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 69. orr.

Arautze Batzordeak aurten urte hobea izatea espero du Errioxako ardoentzat, 2003ko uzta ona izan baita.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Arabako Txakolina jatorri izeneko Arautze Kontseiluak aho batez hautatu du lehendakari Luis Mariano Alaba.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Eragin iraunkor hori, historiak eta kulturak eratzen dituzten loturen sendotasunetik ez ezik, estatuen antolaketa- eta arautze-ahalmenetik ere badator.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Merkatuak, hobeto funtzionatzeko, estatuaren arautze maila jakin bat behar du; hori da nik ikasi dudan ikasgaia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.

Francisco Jordan de Urries Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariak arautze prozesuak dakarren onura azpimarratu du.  Berria - Harian   2005-05-11

Enpresa horientzako jokabide kodea edo jarraibide sozialak jarri dira, bai orokorrak -enpresa horien irabaziak bertako komunitatean atzera berriz inbertitzeko beharra, ingurugiroari babesa, transferentzia teknologikoa edota transferentzia prezioen arautze kontuan izan dituztenak, besteak beste- eta bai, bereziki, lan egoerari buruzkoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 245. orr.

Globalizazioaren aurkako mugimenduaren helburu bakarra ez-arautze globala geldotzea delako.  Berria - Mundua   2004-04-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arautze prozesua (3); ezohiko arautze (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus