Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontu ikuskari objektibo eta independenteak (Andersen erraldoi erraustua kasu), zenbait erakunde arautzaile eta baita, nola ez, zenbait mezulari ere (hainbat finantza analista eta kazetari tarteko). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 322. orr.
Idiazabalgo Batzorde Arautzaileak garbi dauzka gazta egiteko bete behar diren oinarriak, eta gogor ari da lanean, artzain gaztaren bermea desagertu ez dadin. Berria - Ekonomia 2004-08-15
Kontseilu arautzaile bat eratzea eta ingurumena errespetatuz ahalik eta kalitaterik handieneko elikagaiak lortzea ditu helburu. Berria - Ekonomia 2006-02-22
Emakumeon eskubideak bermatzeko eremu arautzaile asko Autonomia Erkidegoen eskuduntzetatik kanpo daude, hala nola lan arloa, gizarte segurantza, arlo penala eta arlo zibileko eremu anitz. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Irizpide orokorren buruzagi den errepublikaren espiritu arautzaileak, gauzak aztertu ondoren, gehiengoaren onerako diren ekintza nagusi eta inportanteenak laburtu eta sailkatu egiten ditu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.
Ordenak inoiz ez baitira izango eraikuntza mental arbitrarioa, Naturaren beraren funtzionatzeko eretatik sortutako zerbait baizik, ondoren bakarrik abstraitzen den zerbait, eta neurri-sistema arautzailearen mailara igotzen dena, "harri bihurtu" ondoren. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.
Latino Amerikako finantza-ahultasun iraunkorrak, Afrikako doikuntza-politiken porrotak eta Ekialdeko Europa merkatu-ekonomiara igarotzeko zailtasunak, berriztatu egin zuten Bretton Woodseko sistematik heredaturiko erakundeen (NDF eta Munduko Bankua) eginkizun arautzaileari eta nazioarteko diru-sistemaren etorkizunari buruzko hausnarketa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.
Antzinako sistema arautzaile itxiarekin haserre zeudela ikusten zen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.
Horien erregelak ez daude idatzita (gehienetan), jokamolde sozial arautzaile inplizitu batean oinarritzen dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 136. orr.
Bada banakuntza bat batetik emozioaren ikuspegi "neutroen", emozioa ekimenaren arautzaile hartzen dutenen, eta bestetik emozioa subjektuaren emaitzen beheraldiekin batera gertatu ohi den disfuntzioaren erakusgarri bezala hartzen duten ikuspegi negatiboagoen artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.
Diskurtso teorikoaren eta antzinako arkitekturaren aztarna arkeologikoen ebidentzia multiforme eta guztiz ez-arautzailearen arteko txokeak sortzen zuen txundidura eta harridura. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.
EB mailan arautzaile bat jartzeko proposamena mahai gainean dago, baina, atzo, oro har, estatu gehienek "hoztasunez" hartu zuten. Berria - Gaiak 2006-03-15
Bada banakuntza bat batetik emozioaren ikuspegi "neutroen", emozioa ekimenaren arautzaile hartzen dutenen, eta bestetik emozioa subjektuaren emaitzen beheraldiekin batera gertatu ohi den disfuntzioaren erakusgarri bezala hartzen duten ikuspegi negatiboagoen artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.
Neurri arautzaileduna, zerbitzu sare publiko integralekoa eta politika fiskal justuan oinarritutako finantzaketa publikoduna. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
arautzaile bat (3)