Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arautegi (ETCn 3.826 agerraldi) 1 iz araudia.

Gure burua edo kontzientzia arautegi bat da: egiak zernolako zer izan behar duen, edozein obraren ongiak edo ederkiak zer izan behar duen, a priori daukagu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.

1976. urtekoa da oraindik indarrean dagoen arautegia.  Berria - Harian   2006-02-02

Bere gizonek eta berak ordena zaintzeko ardura zuten, eta, horretaz gain, kexak entzun eta arautegiak betetzen ote ziren begiratu behar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.

PSOEri egotzi dio arautegia taxutzea "lan merkatua nola dagoen gogoan hartu gabe".  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Horren ondorioz, Bideko Segurtasun legea eta arautegiak aldatuko dira Hego Euskal Herri osoan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Arautegiak ez dira horren erraz aldatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Arautegiak argi eta garbi esaten du prebentzio neurriak derrigor hartu beharko direla lantegietan, eta maila horretan lan ikuskaritzak eta Osalanek dute hor agindutakoak betetzen direla bermatzeko ardura.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

-Arautegiak ematen didan ahala dut, zuzendari jauna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 156. orr.

Moisesen legeak dioenez eta beraien arautegiak agintzen duenez, apaizak eta lebitarrak nor bere tokian ari ziren: lebitarrek odola eman eta apaizek isuri.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,16

Arautegiak eta zuhurtziak agintzen dutena alde batera utzi duzu, baina moralki ez zara gaizki portatu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.

Nafarroako Emakumearen Institutuak du arautegia egiteko ardura.  Berria - Harian   2005-11-24

Sindikatuan bertan kideek erabili ohi duten hizkera androzentrikoa delako, hau da, gizonak soilik islatzeko joera dutelako, LABek Izena duen orok dauka bere izana izeneko arautegi edo protokoloa egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Nafarroako Atletismo Federazioak bere arautegia aldatu du berriki, eta Espainiako Atletismo Federazioak ezartzen dituen arauekin egin du bat.  Berria - Kirola   2004-02-12

1920an argitaratu zuen bere arautegia, eta hauxe zioen 6. Artikuluak (in Euskaltzaindiaren sortarauak 1920: 3): [...].  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 101. orr.

Ebazpena, nazioarteko erakundeko arautegiaren VII. kapituluan oinarritzea proposatzen zuen Londresek.  Berria - Mundua   2006-03-23

Arautegiaren arabera, neurketa bat bukatu aurretik bertan behera geratu bada, jokatu ez diren minutuak derrigor jokatu behar dira.  Berria - Kirola   2004-12-14

-Neure baitan irudikatzen dut -esan zuen, zio garbi-garbirik gabeko bizitasun halako batez- gizona bere ikerketa-gelan, hiri bateko dorre nagusian, esaterako, telefonoz, telegrafoz, fonografoz horniturik, irratitelefonogailuz, zinematografoz, linterna magikoz, hiztegiz, ordutegiz, arautegiz, albistariz...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Konstituzionalistek arautegi parlamentarioa "urratzea" leporatu diote, ohiko garaitik kanpoko egun batean bilkura deitzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Lanaldiari buruzko arautegi berria aurkeztean, Batzordeak proposatu zuen zaintzan baina "jarduerarik gabe" egindako orduak lan ordutzat ez hartzea.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Herri-nortasunaren bigarren zutabeari dagokionez -estatus politikoaz, alegia-, badu Azpilek legedi edo arautegi propio bat, Erdi Arotik-edo datorrena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 24. orr.

Orobat ziren oztopo hiri bakoitza gobernatzen zuen arautegi berezia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Entzun dut kontzertu alternatiboetan arrakastarik itzelena lortu duen rockeroa globalizazioaren aurkako ideiak botatzen, eta mugarik gabeko globoak bezala haren arautegi progrea musika gehigarri eta albistegi hondar guztietara zabaldu da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 146. orr.

Atzo, berriro ere, Nafarroako antzerki talde eta enpresentzat berezko arautegia eskatu zuen.  Berria - Kultura   2004-02-24

Betiko arautegia izanen da: meza, biltzar nagusia herriko etxean, pilota partida gazte batzuekin eta bazkaria Agerrian, bazkaria urrentzean eskainiko baitira, ohi den bezala, Pilotarien Biltzarraren ohorezko medailak.  Herria   2004-09-09

1439. urtean moja eskaleen etxe bat sortu zen Durangon (Santiagorena edo San Antoniorena, ez dago oso garbi), frantziskotarren hirugarren ordenaren babesean eta haien nolabaiteko arautegia oinarri hartuta.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.

Euskalkiak erabiltzeko oinarrizko arautegia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 183. orr.

Unibertsitateen gaurko arautegia ez da egokiena, gehiegizko zurruntasuna ezartzeaz gain, euskaraz irakasteak dakartzan beharrak kontuan hartzen ez dituelako.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 198. orr.

Nehongo arautegian idatzia ez zen jokamolde araudi bat hautsi zuen: harreman sexualak ukan zituen,ezkondu gabe, eta bekatuaren froga sabelean zeraman.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1980ko hamarraldiaren erdian, enpresa multinazionalen filialen desjabetzeak zerora jaitsiak ziren berriro, eta erruz ugaltzen hasi ziren zerga-salbuespen erabatekoaz eta gizarte-arautegi murrizgarririk batere gabe nazioarteko zuzeneko inbertsioei sarbidea ematen zieten eremu frankoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.

Lantaldeak onartuko du bere barne-arautegia.Berak jokabide arautegi bat ezagutzen zuen, zazpigarren artikuluan dioena (agian) gisa honetako egoeretan emakumearentzat komenigarria dela, edozein gauzatan jarduten egonik ere, aurreko gizon gazteari laguntzea Nire alderdiak ez dauka argudiorik Gobernu Zentralari eskatzeko utz diezaietela presoei kartzela arautegiaren barnean bizitza normala egiten.  Berria - Harian   2005-02-13

Gauazko karrikazaleek bazuten beren ohore arautegia eta ez zuten ahorik irekitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 194. orr.

Hainbatek, euskarak estatus normalizatua izan dezan, ezinbestekotzat jotzen dute euskaraz arituko litzatekeen unibertsitate elebakar bat, baina espresuki baztertuta dago ideia hori oraingo lege arautegian, EHUri dagokionez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 198. orr.

Hainbat konturi dagokionez, mugatua da beharrezkoak liratekeen aldaketak egiteko aukera, Espainiako eta Frantziako Estatuek ezarritako lege arautegiek erabat baldintzatzen baitute Euskal Herriko unibertsitateen egitura eta jarduera.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 216. orr.

Lujanbiok epaile bati keinu itsusi bat egin zion, diziplinako kirol arautegiaren 24. artikuluaren lehen puntuan azaltzen den araua urratuz.  Berria - Kirola   2004-08-04

4 barne arautegi

Lantaldeak onartuko du bere barne-arautegia.  Berria - Harian   2005-02-13

5 zirkulazio arautegi (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Espainiako Zirkulazio Arautegiak behartzen duenez, argiak eta bestelako gailuak ere badauzka, eta, hortaz, kamioiaren erabilera obra-eremura bakarrik mugatuta dago.  ETC-entziklopedia   Iraulki-kamioi, Wikipedia

Jainkoaren manamenduek ez dute deus ikustekorik zirkulazio-arautegiarekin.  ETC-literatura, saiakera   Hotz bero, Mixel Thicoipé, Maiatz, 2007

Galdetu, bestela, egutegitik desagertu diren lasterketei, ekonomikoki bideragarri izateari utzi diotelako, edo zirkulazio arautegia izugarri zorroztu dutelako ezinean dabiltzan antolatzaileei.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-03-14

3.500 eta 7.500 kilo arteko pisua dutenean, berriz, ibilgailu astuna dela dio zirkulazio arautegiak.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-04-18

Udaltzaingoak ohartarazi zigun zirkulazio arautegian ez dagoela horrelako terminorik, ezin dela gaua ematea galarazi, eta kezka azaldu genien, baina baldintzari eutsi zioten, eta hitzarmena bere horretan onartu genuen". ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2016-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arautegi berria (11); arautegi berriak (5); arautegi berriarekin (3); arautegi berrira (3); arautegi horrek (3)

arautegia ez (3)

arautegiak ez (5)

arautegiaren arabera (4); atzerritarren legea arautegiaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus