Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingurumenarentzat kaltegarriak izan daitezkeen jarduera eta substantzien aurretiazko ebaluazio eta kontrola, baimena, arauketa edo galarazpena. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.
Bi delitu hauen arteko probabilitate-ezberdintasun txit handiak eskatzen du hauen arauketa oinarri ezberdinekin egitea: [...]. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.
Errusia komunistan ugazaba pribatuen likidazioaren ondoren sindikatuen arauketa etorri zen bitartean, Alemania nazional sozialistan, berriz, sindikatuen likidazioaren ondoren ugazaba pribatuen arauketa etorri zen. izadi ez-gizatiarraren gaineko boterearen gehitze potentzial izugarri horren prezioa langileen arauketan proportziozko torloju-biraketa izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.
Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina). Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.
Lan araudien kontuan, berriz, Alemanian indarrean dagoen arauketa zorrotza nabarmen malgutzeko planteamenduak egin dituzte CDU eta CSUk. Berria - Mundua 2004-03-09
Itzulera gabeko prozesuak, amaigabeko arauketak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.
Lanpostuak sortzeko arazoaren iturritzat jo izan da keynesianismoaren garaiko zurruntasuna: lan-merkatuen gehiegizko arauketa eta sektore publikoaren nagusitasuna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.
Garai hartako anglo-eskandinaviar planteamendua erdibide bat aurkitzeko ahalegina zen, enpresa pribatua eta gizarte-justiziaren interesetan gobernu-arauketa konbinatzeko proba eginez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.
Industri langileen auto-arauketa iraunkor hori seinale iluna baldin bazen, izua sortzen zuen ikuskizuna ere bazen Mendebaldeko klase ertaina Mendebaldeko langile-klase industrialak luzaroan jarraituriko bidea hartzen hasten zela ikustea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.