Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adarbe iz gotorleku bateko harresia; harresi hortako goialdea.
Poliki-poliki dorrea altxatzea posible egiten duten operazio horiek guztiak, dorreak, Babelgoa ez izanik ere, harresiko adarbea baino altuxeago igo behar du behintzat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.
Harresiaren aurka danbadaka ari ziren beste bi dorreak ziren, bertatik zubiak egiten zituzten eta zubietatik soldaduek adarbeak inbaditzen zituzten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.
Arco Escurotik sartu da, eskailera ezagutzeko, historialariak baieztatzen duelako eskailera hori zela, garai haietan, harresiko adarbera sartzeko zegoenetako bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.