Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Europar Batasunak arau teknikoak, fiskalak, finantzetakoak eta erregulaziozkoak ematen ditu -kritika liberalaren arabera, protekzionismo mozorrotua da araugintza hori-, eta, nolabait ere, estatuen subiranotasuna nazioez gaindiko mailan berrosatu nahi du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.
Erakunde hau hizkuntzaren araugintzaz, normatibizazioaz alegia, arduratzen da, eta ez normalizazioaz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 47. orr.
Euskaltzaindiari dagokiola euskararen araugintza akademikoa, legeak hala aitortzen diolako, nahiz oraingoz politikari batzuek ez diren, antza denez, honetaz jabetu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.
Euskaltzaindiaren araugintzaren ibilbideaz pentsatzen jarrita, esaterako, esan genezake salbuespen nabarmena izan dela bainaiz, baitator, baikaude idazkerak artamendatuz bait- aurrizkiari beregaintasuna kendu dion ARAUA. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.
Ez litzateke ona izango akademia arazoetan ordezkoak aurkitzea zaila ez baldin bada, ez baita gauza bera gertatzen araugintzan: ez litzateke erraza izango Euskaltzaindiak historian zehar bete izan duen papera beteko lukeen beste elkarteren bat aurkitzea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.
Euskara batuaren araugintza: 1968-1978 epea Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 170. orr.