Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azken batean, ortografian erabaki bakoitza finkatuta gelditzen da betiko (edo hizkuntzaren araugileek berrikuntzaren bat onartu arte behintzat). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 123. orr.
Eta jardungo dugu lurralde baten (aita lurraren) kontra, lurraren eta jendeen amorez; izen zikinen kontra, ur garbiaren amorez; erdalgintza erdara-sartzaile eta euskalgintza euskara-saltzaile eta araugilearen kontra, gure euskara honen amorez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.
Bere botere ekonomikoaren subiranotasuna galdua du gehienbat, nahiz eta oraindik ere ahalmen araugile zerbait eta bere subjektuen gaineko kontrol erlatibo bat gordetzen dituen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.
Patxi Zabaleta euskaltzain eta idazleak egun dagoen "idazle uholdeak" sarrera behar duela azpimarratu du, "akademia batek, araugilea den neurrian, ikuspegi askotako ekarpenak behar dituelako". Berria - Kultura 2006-02-16