Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arauemaile izond araua ematen edo finkatzen duena.

Orotariko Euskal Hiztegia "deskriptiboa da, eta ez arauemailea".  Berria - Harian   2005-11-18

Lege ez diren ebazpenak ere inpugnatu daitezkeela argudiatzen du Auzitegiak, baina horretarako akordioek arauemaileak izan behar dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Bere asmo bakarra, zuzen eta oker dauden formak bereizteko arauak ematean datza; hortaz, behatze soiletik arras urrundua dagoen ikaskizun arauemailea da, eta horrenbestez, haren ikusmoldea estua da ezinbestez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.

Filosofia morala hiru esparru nagusitan bana daiteke: teoria etikoak (edo etika arauemailea edo normatiboa), etika aplikatua (edo etika praktikoa) eta metaetika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Liburu hau, ordea, ez da hizkuntzalaritza arauemailearen eremukoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 30. orr.

Azkeneko bide horretatik joaz, zientzia askori zabaltzen zaie atea -psikologia, antropologia, gramatika arauemaile, filologia eta abarri-; baina guk linguistikatik garbi-garbi bereizten ditugun zientzia horiek, okerreko metodo baten kariaz, aztergai har lezakete mintzaira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.

Akademia arauemailerik ez dugunez, eliz jende eta pertsona ikasiek elkarlanean jardun behar lukete -herriarenganako maitasun apurrenik balute- gure nazio literaturako anabasa zuzentze alde.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 71. orr.

Filosofiak -"kontzientzia arauemailearen zientziak"- inoiz ez du mundu enpirikoa bera ikertzen, ezta balio enpirikoak ere, hauen aurrebaldintzak edo posibilitatea baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Horrek fonetikaren egiteko deskriptiboa gainditu egiten du, ikuspegi arauemaile batetik aukera guztien artean hizkera estandarrerako egokien dena hautatzea baitu helburu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

Liburu hori idatzi zuenean estetika psikologiko bat landu nahi zuen Worringerrek; garai hartan nagusi zen estetika arauemaileari ("artearen zientziari", artelan ideal absolutu, betiereko eta unibertsal batekin lotzen duen araudi bat bezala ulertuz) kontrajarri nahiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.

Arrazoimena arauemaile bihurtzen da bere izatasun abstraktuaren kariaz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus